Es un honor representar a Donostia y las y los donostiarras
Gaurkoan eratu dugu hurrengo lau urteetan Donostiak izango duen Udala. Benetan handia da esku artean daukagun ardura: guztion artean Donostia hobea eraikitzea. Seguru nago, hemen gauden guztiok daukagun onena emango dugula datozen lau urte hauetan.
Gaur ere, legealdi berrirako eratua den udalbatza honetan, alkate izendatua izan naiz, donostiarrek emandako konfiantzari esker. Ohore handia da niretzat, orain dela lau urte izan zen bezala, nire hiriko, Donostiako alkate izaten jarraitzea. Ohore bezain ardura. Espero dut, orain egun gutxi hauteskundeetan donostiarrek berritutako konfiantzari hurrengo lau urteetan erantzuten jakitea.
Orain artea izan den bezala, aurrerantzean ere, apaltasunez eta zintzoki gogor lan eginez konfiantza horren zati bat behintzat, itzultzen saiatuko naiz, donostiar guzti guztien alkate izanaz, gure hiriaren aniztasunak aberatsago egiten gaituela jakinda.
Aurtengoa urte berezia da gure hiriarentzat eta gure Udalarentzat. 40 urte bete dira udaletxe demokratikoa berreskuratu genuenetik, 1979.urteko apirilaren 3an, donostiarrek askatasunez aukeratu ahal izan zituzten euren ordezkariak. Apirilaren 20an, Jesus Maria Alkain alkate izendatua izan zen, 40 urte iraun duen ibilbide emankorrari hasiera emanaz. Garai historiko horren seme-alabak gara gaur hemen gaudenak. Aurretik askatasunaren alde borrokatu zuten oinordekoak. Eta hori gogora ekarri nahi dut gaurkoan. Gaur daukaguna baloratzen jakin dezagun.
Gaur daukagun Donostia ezberdina da, zalantzarik gabe, eta hobea, aurretik egon zirenen lanari esker. Udaletxe demokratikoa berreskuratu ondorengo urteak gogorrak izan ziren gure hirian. Terrorismoak eta biolentziak bere zauriak utzi ditu gure artean. Horretan ere, zorionez, gaur etorkizunari ilusioz eta esperantzaz egiten diogu aurre. Baina nondik gatozen ahaztu gabe, iraganak uzten dizkigun ikasgaiek etorkizun hobea eraikitzen lagundu gaitzaten. Guztion artean eraikitako etorkizuna, guztiontzat izango dena.
Tenemos ante nosotros cuatro apasionantes años. Un futuro que podemos afrontar con ilusión, un futuro lleno de retos para nuestra ciudad:
1.- El primero, el de ser capaces de construir una ciudad próspera, capaz de dar una oportunidad a quienes la habitan y la disfrutan. Una ciudad donde el conocimiento nos haga mejores y más libres. Donde la cultura forme parte de nuestra manera de ser.
2.- Y lograr hacerlo sin dejar a nadie de lado. Construyendo una Donostia en la que la cohesión social sea un valor tangible. Una ciudad con los brazos y la mente abiertas al mundo.
3.- Bere nortasuna gordetzen dakien hiria. Euskararen hiria, Bere izaeraz eta historiaz harro dagoena. Den horretatik munduari ekarpena egiten dakiena.
Orain dela lau urte alkate izendatua izan nintzen egunean esandako lehen hitzetan, aurrean genuen 2016ko Kultura Hiriburutzaren erronka aipatu nuen. Un reto inmediato que teníamos tocando la puerta. Y hoy quiere también mencionar aquel reto, y sobre todo su lema: «Cultura para la Convivencia» [Elkarbizitzarako Kultura].
Porque creo que precisamente la convivencia es el reto más apasionante que tenemos entre manos. Una convivencia que se construye desde la certeza de que formamos parte de una comunidad. Una comunidad que comparte valores, que sabe convivir desde el respeto mutuo, utilizando el diálogo como instrumento y con los derechos humanos como pilar fundamental de esa convivencia.
Ez dago elkarbizitza eraikitzea baino proiektu ederragorik. Horretarako guzti-guztiak gara beharrezko. Ez daukat zalantzarik horretan ere Udal hau eredu izaten jarraituko duela.
Erronka handiak dira aurrean dauzkagunak, erantzunak eta erabakiak eskatuko dizkiguten erronkak, 27 kideon lana eskatuko duten erronkak. Guztiek daukagu zer eskaini. Nire nahia eta konpromisoa da guztiekin lan egitea, guztiok egiten dugulako Donostia.
Azkenik, Donostiarrei eskaini nahi dizkiet nire azken hitzak, zalantzarik gabe, donostiarrak direlako euren eguneroko lanarekin, euren konpromisoarekin, irudimenarekin, indarrarekin eta kemenarekin daukagun hiria eraikitzen dutenak.
Son los y las donostiarras quienes con su esfuerzo, pasión, solidaridad y entrega hacen que hoy Donostia sea como es.
Gracias de corazón por ser como sois y por hacer lo que hacéis. Ha sido un auténtico placer haber podido acompañaros durante estos cuatro años, y me llena de ilusión poder hacerlo durante cuatro años más.
Ez dago bide hau zuekin batera egitea baino gauza handiagorik zaretena ordezkatzea baino ohore gorenagorik.
Alkate gisa, zuen zerbitzura izango nauzue ere hurrengo lau urteotan.
Eskerrik asko.