189.093 donostiar, hiriak inoiz izan duen biztanle kopuru handiena

Spread the love

Demografia datuak aurkeztu ditugu gaur, hiriaren osaeraren berri ematen diguten datuak. 2023ko abenduaren 31ko erroldak 189.093 donostiar garela dio, hiriak inoiz izan duen biztanle kopuru handiena. Iaz baino %0,18 hazi da biztanle kopurua.

Donostiar gehiago gara, baina zaharragoak. Izan ere, batez besteko adina 47 urtekoa da, iaz baino urtebete handiagoa; eta zahartze-indizea ere asko handitu da, 210,5 arte, eta historian izan dugun daturik altuena da. Honek esan nahi du, 65 urtetik gorako 2,1 pertsona daudela 15 urteko pertsona bakoitzeko. Gainera, 100 urtetik gora duten 116 pertsona daude.

Emakumeak dira nagusi hirian, %52,7, eta gehiago bizi dira. Hori batez besteko adinean argi erakusten da. Izan ere, emakume donostiarren batez besteko adina 48 urtekoa da, eta gizonezkoena aldiz, 45 urtekoa. Horrez gain, 65urtetik gorako biztanleei erreparatuta, %58,7 emakumeak dira, eta 80 urtetik gorako biztanleen %66,4 emakumeak dira ere.

Auzoak

Amara Berri da biztanle gehien izaten jarraitzen duen auzoa. 30.192 donostiar bizi dira Amara Berrin (biztanleen %16). Jarraian Erdialdea (22.264) eta Altza (20.484) daude. Bestalde, Zubieta da biztanle gutxien dituen auzoa. Bertan 314 donostiar bizi dira (biztanleen %0,2). Jarraian Igeldo (1.109) eta Miramon-Zorroaga (2.431) daude.

Iazko datuei begiratuta, Aiete, Intxaurrondo, Altza, Erdialdea eta Añorga izan dira gehien hazi diren auzoak, eta aldiz, Amara Berri, Gros, Antigua, Ategorrieta-Ulia, eta Ibaeta biztanle gehien galdu dituztenak.

Atzerritarrak

Atzerritar kopurua %5,92 hazi da. Guztira 135 herrialdetatik etorritako 19.316 biztanle bizi dira Donostian. Guztira hiriko biztanleen %10,2 dira.

Hondurasek jarraitzen du atzerritar kopuru handiena izaten (2.514 biztanle). Jarraian Nikaragua (1.975), Kolonbia (1.761), Moroko (1.346) eta Italia (1.047) daude.

Jaiotze-tasa eta saldo begetatiboa

Jaiotze-tasak oso gutxi egin du gora. 5,69 koa da. Honek esan nahi du, 5,69 haur jaio direla 1.000 biztanleko. Iazkoa (5,58) historian izan dugun tasa baxuena izan zen.

2023an 1.079 haur jaio ziren hirian, baina 2.020 pertsona hil ziren. Hortaz, saldo begetatiboa -941 pertsonakoa da.

Datuok argi erakusten dute Donostia hazten jarraitzen duela atzerritik datozen pertsona guztiei esker. Eta horrek hiria gero eta kosmopolitagoa egiten du, jatorri eta kultura ezberdinetako pertsona askorekin osatutako hiria.

Horrelakoak gara egun donostiarrak. Ziur naiz guztion artean, elkarlanean, Donostia elkarrekin bizitzeko, lan egiteko eta disfrutatzeko hiria Así somos las y los donostiarras a día de hoy. Estoy seguro de que entre todas y todos vamos a seguir haciendo de Donostia la mejor ciudad para vivir, convivir, trabajar y disfrutar.