189.093 donostiar, hiriak inoiz izan duen biztanle kopuru handiena

Demografia datuak aurkeztu ditugu gaur, hiriaren osaeraren berri ematen diguten datuak. 2023ko abenduaren 31ko erroldak 189.093 donostiar garela dio, hiriak inoiz izan duen biztanle kopuru handiena. Iaz baino %0,18...

Ibilbide orri sendoari baliabideak emango dizkion aurrekontua

2024ko aurrekontua onartu dugu gaurko udalbatzarrean, eta ondorioz, Donostiako Udalak 484,7 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du, hau da, iazkoa baino %4,7 handiagoa.   Aurrekontua, beste behin bere, diseinatuta dago...

Igeldo Tokiko Entitate Txikia: ilusioa sortzen duen bide berria

  Gaurko udalbatzarran erabaki oso garrantzitsua hartu dugu: Igeldon Tokiko Entitate Txikia sortzeko erabakia. Eta erabaki hori Igeldoko errealitetak historian zehar gure hiriarekin izandako harremanarekin kokatu nahiko nuke. Izan...

Osasun zentro berria eta modernoa Parte Zaharrarentzat

  Astelehenean zabalduko ditu ateak Parte Zaharrak hainbeste behar eta merezi zuen osasun zentroak; berria eta modernoa. XX.mendearen hasieran Arraindegiaren eraikina zen, hain zuzen ere, arraina saltzen zen merkatua....

Aurrekontu soziala, inbertitzailea eta jasangarria

2024ko Donostiako Udalaren aurrekontu-proiektua aurkeztu dugu gaur. Guztira 483,6 milioi euroko aurrekontu kontsolidatua izango dugu, iaz baino %4,68 handiagoa. Eta helburua argia da: donostiarren bizi kalitatea hobetzea auzoetan jarduketa...

Eskerrik asko Donostia!

Beste urtebetez San Sebastian egun borobila ospatu dugu. Donostiarrok kalera irten gara, eta gure danbor eta upelekin Sarriegiren doinuak interpretatu ditugu hiriaren egunik handienean.   San Sebastian eguna urtarrilaren...

2024: Chillida urtea

2024ko urtarrilaren 10ean, 100 urte bete dira Eduardo Chillida Juantegui Donostian jaio zela.   Oso pertsona gutxi izango da gure hiriaren historian berak utzi zigun aztarnaren pareko utzi duenik....

2024, bultzadaren urtea

Urte berri baten hasieran ohi dugun bezala hurrengo hilabeteetarako ditugun erronkak aipatu ditugu, hain zuzen ere, Donostia hiri hobea bihurtuko duten proiektu garrantzitsuenak. Aspalditik martxan dauden proiektu asko azken...

Loiolako kuartelak: Donostiako etorkizuna amesteko unea

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak Donostiako Udalari Loiolako Kuartelen lursailen eskualdaketa onartu du gaur, zalantzarik gabe albiste ezinhobea.   Gaur hirian izan duen helburu historiko bat lortzeko prozesu luze baten...

Asumitu, partekatu eta bizikidetza sustatzen duen Turismo plan zuzentzailea

Turismoak garrantzi handia hartu du azken urteetan, bai ekonomian duen pisuagatik, baita ondorioengatik ere, hain zuzen ere, kasu batzuetan positiboak ez diren ondorioengatik.   Donostiak tradizio turistiko handia izan...

Erronka eta helburu partekatu bat: hurrengo belaunaldiei hiri hobea uztea

Legealdi berria hasi dugu, hiriak dituen erronkak bere horretan mantentzen badira ere. Donostia hiri anitza da. Ezberdinen arteko akordioa eta elkarlanari esker hiriak egonkortasuna du eta aurrera egiten jarraitzen...

Elkarlana Donostiak aurrera egiten jarraitzeko

Gaurkoa egun pozgarria izan da. Gipuzkoako Diputatu Nagusi Eider Mendozaren bisita ofiziala jaso dugu Udaletxean. Baina ez da kortesiazko bisita bat izan. Izan ere, Foru Aldundiak eta Udalak baditugu...

Konpromiso sendoa etorkizuneko donostiarrei hiri hobea uzteko

Hainbat astetako negoziaketen ondoren, “Donostiarrekiko konpromisoa” izeneko ituna egin dugu EAJ-PNVk eta PSE-EEk. Bertan, konpromiso sendoa hartzen dugu etorkizuneko donostiarrei hiri hobea uzteko.   Itunak bost konpromiso jasotzen ditu,...

Ardura eta ohore handia da nire hiriko alkate izatea

  Nere lehen hitzak donostiar guztiei luzatu nahi dizkiet, euren konfidatzak egin nau alkate beste lau urtez. Nere konpromisoa donostiarrak dira, eta zinez saiatuko naiz lan gogor eginaz konfidantza...

Mezua ulertuta, hurrengo lau urteetan lanean jarraitzeko prest!

Ezin dizuet ukatu, gaur ez da gau ona izan guretzat, baina Donostian irabazi dugu! Eta hori esan beharra dago.   Horregatik, gaur lehenik eta behin donostiarrei eskerrak eman nahi...

Igandean denok bozkatzera!

Azken txanpan gaude, hauteskunde kanpaina ixtear. Munduko lan-talde onena dugu, munduko hiririk onenean. Nahiz eta batzuek txuribeltzezko hiria dela sinestarazi nahi diguten, ez da horrela. Donostia hiri ederra da,...

Donostiarekin kontratua

  “Donostiarekin kontratua” sinatu dut gaur goizean Iñigo Urkullu Lehendakariaren, hautagaitzako kideen eta kanpainako boluntarioen aurrean, eta bertan, bost konpromiso hartu ditut, hain zuzen ere, donostiarren eta auzoen bizi...

Zure botoak indar handia du aurrera egiten jarraitzeko

Kanpaina aurrera doa. Egun gutxi falta dira gure Hiriak erabaki dezan. Eta erabakia garrantzitsua da. Oso garrantzitsua.   8 urte eman ditugu gogor lanean gure Hiriak aurrera egin dezan....

“Auzo Txukuna” ekimena sortuko dugu hiri-mantentzea hiritarren beharretara gerturatzeko

Udalan gehien jasotzen digun eskaerak hiri-mantentzearekin lotura dute. Horregatik, hiri-mantentzeari buruzko auzo bakoitzaren eskaerak lehen eskutik ezagutzeko eta hobeto eta azkarrago erantzun ahal izateko Auzo Txukuna ekimena sortuko dugu...

Garraio publikoa, soziala eta berdea bultzatuko dugu

  Kanpainako azken asteari heldu diegu, eta gaurkoan mugikortasunaren gaineko gure konpromisoak aurkeztu ditugu. Hiriko eta hiriarteko zirkulazioaren behar eta erabilera berrietara egokitutako mugikortasun jasangarriaren alde lan egiten jarraituko...

Kultur-gune berriak bertako sormena sustatzeko

Kultura da zalantzarik gabe Donostiaren ezaugarri nagusienetako bat. Izan ere, gure nortasunaren adierazle da. Beraz, ezinbestekoa da sortzaileak babesten jarraitzea, Donostia kultur erreferente izaten jarrai dadin. Kultura hiriko ekonomia-...

Aukeren hiria bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko

Goiza hainbat gazterekin pasatzeko aukera izan dut Loiolan, euren beharrei buruz hitz egiten. Gauza askori buruz hitz egin dugu, baina bereziki etxebizitza beharrari buruz, euren bizitza proiektuak hirian egiten...

Anoetako kirol instalazioen berritze-lanei ekingo diogu

Anoetako instalazioak ikusten egon gara gaur, hain zuzen ere, hurrengo legealdian berritze-lanei ekingo diegun instalazioak. Donostiak bere tamainako hiri askok eduki nahiko luketen instalazioak ditu. Baina aitzitik, zaharkituak gelditzen...

Garraio publiko eta iraunkorrari bultzada emango diogu

Iñigo Urkullu lehendakariarekin igaro dugu arratsaldea Eider eta biok Easoko tren geltokian eta inguruan, Donostian eta Gipuzkoan egiten dugun garraio jasangarriaren aldeko apustua berresten. Eta apustu hori benetakoa izateko...

Konfiantza eta partehartzea aurrera egiten duen Donostiarentzat

Gaurkoan hiri-ereduei buruz hitz egiteko aukera izan dugu, kalean gelditu gaituzten hainbat hiritarrekin. Guk argi esan diegu nolako Donostian bizi nahi dugun: hiritarren beharrak, nortasuna eta ikuspegia hartzen duen...

Eskusaitzeta Gipuzkoako industrialde garrantzitsuena izango da

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburu Arantza Tapiarekin Eskusaitzetako industrialdean ibili gara, dagoeneko bertan lanean ari diren enpresak eta eraikitzen ari diren lur-sailak ikusten. Gure lehentasuna argia da: Eusko Jaurlaritza...

Hiriaren segurtasuna hobetzeko proposamenak

Hiri-segurtasuna da donostiarrek dituzten kezketako bat. Eta horrela izanik, ezin da demagogiaz jokatu edo promesa faltsurik egin. Horiek horrela, lehenik eta behin, lasaitasun mezu bat bidali nahiko nuke: egia...

Zientzia eta ezagutzaren munduko elitean kokatzeko bide orria

Miramongo Teknologia Parkean dauden arlo biosanitario eta automobilgintzako empresak bisitatu ditugu gaur, eta bertan, konpromisoa hartu dugu zientzia eta ezagutza hirien munduko elitean kokatzeko ibilbide bide orri bat egiteko....

Bide Berdeak: hiriko parkeak lotuko dituen ibilbide berria

Altzako Larres parkean egon gara gaur goizean. Izan ere, parke hau hiriko gainerako eremu berde eta parkeekin batera balioan jartzeko eta hiritarrek disfrutatzeko proposatuko dugun ibilibde berriaren protagonista izango...

Donostia berria marrazten

Goizean Amarako Araba parkean egon gara etorkizunerako landuta ditugun hainbat proiektu aurkezten. Aspaldi lantzen ari garen Donostia berria osatzen lagunduko duten proiektu estrategiko batzuk dira. Hiria hobetzen jarraitzeko proiektuak...

Gizarte babesaren ekintza komunitarioa indartzearen aldeko apustua

Hauteskunde kanpainako lehenengo egunean Goyeneche Fundazioko Amarako Garagunea bisitatu dugu. Bertan, konpromisoa hartu dugu, Udaletik ematen diren zaintza eta arreta zerbitzuak hobetzen lagunduko duten politikak sustatzen jarraitzeko. Eta horretarako,...

Gutuna lehendabiziko aldiz bozkatzera joango diren gazteei

Lehendabiziko aldiz bozkatzera joango diren gazte donostiarrei zuzendu natzaie gutun baten bidez. Lehenik eta behin neure burua aurkezteko, eta jarraian nire pentsamenduak eta hiriari buruz dudan ikuspegia azaltzeko.  ...

Hiru ardatz nagusi eta elkarlanerako konpromisoa

Iñigo Urkullu lehendakariarekin bilera egiteko aukera izan dugu gaur hautagai-zerrenda osatzen dugun gizon-emakumeok, eta bere konpromisoa adierazi digu elkarlanean hiriarentzat onak izango diren etorkizuneko proiektuak garatzen jarraitzeko, azkeneko legealdietan...

Auzoz auzo donostiarren eskaerak erantzungo ditugu

Gaurkoan Donostiako EAJ-PNVren hautagai-zerrenda ostatzen dugun taldearen bilera egin dugu, hurrengo asteetan jarraituko ditugun lan-ildoak zehazteko.   Hurrengo asteetan, auzoz auzo ibiliko gara donostiarren eskaerak erantzuten. Eta horretarako, auzo...

Miramongo Teknologia Parkearen handitzea sustatuko dugu

Donostiak bere posizionamendua indartu du zientzia eta ezagutzaren hiria bezala. Eta horri esker, I+G+Bn balio handiko jarduerak jartzeko lur eskaerak jasotzen jarraitzen du.   Enpresa aurreratu horiek hartzeko Miramonen...

Ilusio eta motibazio handiko 200 boluntario gure egitasmoaren berri emateko

Hurrengo asteetan 200 boluntario Donostiako auzo eta kaleetan ibiliko dira donostiarrei etorkizuneko zein martxan dauden proiektuei buruzko informazioa ematen, eta entzutera eta partehartzera irekita dagoen gure hauteskunde-egitasmoa osatzeko ekimenak...

Entzuteko, elkarrizketarako eta Donostian barrena kilometro asko egiten jarraitzeko prest!

Azken hilabeteotan ehun bat donostiarrekin bilerak egiteko aukera izan dut. Fokoetatik kanpo egindako bilerak izan dira, eta bertan, zintzotasunez eta argi hitz egin dugu, hiria nolakoa izan behar duen,...

Donostia 💙 Txirrindularitza

99 egun gelditzen dira Frantziako Tourra Donostiara iristeko. Ez da, ordea, lehenengo aldia izango, baizik eta hirugarrena.   1949.urtean iritsi zen lehendabiziko aldiz Frantziako Tourra Donostiara. Uztailaren 9a zen...

Gazteen konpromisoa eta ekarpenak funtsezkoak hiriak aurrera egiten jarrai dezan

Hainbat gaztek antolatutako topaketan parte hartzeko aukera izan dut gaur. Eta bertan, Donostiak dituen erronkei buruz luze eta zabal hitz egin dugu. Gazte donostiarrek funtsezko papera dute hiriaren etorkizuna...

Donostiarren beharrei eta hiriaren erronkei aurre egiten lagunduko duen aurrekontua

Agintaldi honetako azken aurrekontua onartu dugu gaur. Guztira Udalak 461,9 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du, hau da, 2022koa baino %8,73 handiagoa. Beraz, bi urteren ondoren esan dezakegu pandemia aurreko...

Esperientzia, freskotasuna, gaztetasuna eta gertutasuna duen talde handia

Donostiako Udalerako dugun hautagaien zerrenda aurkeztu dugu gaur. Ilusio eta indarraz Donostia aurrera egiten jarraitzeko lan egiten duten gizon emakumeak.   Horiek guztiak erabateko konpromisoa izango dute, duela 100...

Ostatu erabilera berriak mugatzeko neurriak

Hotel eta erabilera turistikoko etxebizitza berriak jartzeko baimenak bertan behera uzteko erabakia hartu dugu. Neurriak ostatu erabilerak arautzeko Plan Orokorraren aldaketan du oinarri, eta behin martxoko udalbatzarran onartuta sartuko...

Martxoak 8: Gora emakumeak!

  Martxoaren 8ko bezperan, Frankismoa amaitu zenetik orain arte Udalak izan dituen zinegotzi emakume guztiei merezitako aitortza egin nahi izan diegu.   Izan ere, gezurra baldin badirudi ere, orain...

Gizarte Ekonomiaren Hiriburutza: Pertsonak ekonomiaren erdigunean

Gureak-era egin dugun bisitarekin hasiera eman diogu Gizarte Ekonomiaren hiriburutzari. Santiago de Compostelari lekukoa hartu diogu eta erronka ilusio handiz eta arduraz hartzen dugu.   Pertsonak ekonomiaren erdian jartzea...

Kirolari bikainak, hiriaren erreferente

Udaletxean hainbat harrera egiten ditugu urtean zehar, baina Kirolari Bikainei eskainitakoa beti da berezia. Oso harro sentitzeko moduko harrera da, izan ere, hiria kirolean erreferente bada hainbat modalitate ezberdinetan...

San Sebastian 2023: zirrara eta harrotasuna

Azkeneko bi urteetan ezin izan dugu gure jai kutunenaz gozatu. Aurtengoa, beraz, San Sebastian egun oso berezia izan da, hasieratik amaiera arte; festak eztanda egin aurreko orduetatik, bandera jaitsi...

Inbertsio-maila handiko eta zerbitzuak hobetuko dituen aurrekontua

Aurtengoa Donostiako Udalak historian izan duen aurrekonturik handiena izango da. %8,73 handiagoa izango da, ematen diren zerbitzuen kalitatea bermatzeko gastu arrunta handituko delako. Aurtengoa Donostiako Udalak historian izan duen...

Donostiaren aldeko Manifestua

  Donostiaren aldeko manifestua aurkeztu berri dugu. Eta manifestu honek konpromiso baten adierazle da: hiria egitearen aldeko konpromisoa, aurrera modu positiboan aurrera egitearen aldeko konpromisoa. Eta hori guztia donostiar...

2023: ilusio handiko erronkak

Ohi dugunez, urtearen lehenengo astean 2022ak utzi dizkigunak eta 2023ak ekarriko dizkigunak errepasatzeko tartea hartzen dugu.   2022a modurik onenean bukatu ez bazen ere Eguberri egunaren goizaldean izandako gertakaria...

Intxaurrondo: lagunkoia eta irisgarria

80 urte atzera egingo bagenu, ziurrenik ez genuke ezagutuko egun Intxaurrondo osatzen duen eremua. XX.mendearen bigarren erdian une ezberdinetan bizitoki eta milaka familien bizileku bihurtu ziren baserriek, baratzek eta...

Urumea berreskuratzeko, hiri hobea lortzeko

Azken urteotan, Donostiak itsasoari bakarrik begiratzeari utzi dio. Ibaira begiratu du, Urumeara, bere lurrak zeharkatzen dituen ibaira, eta hiriaren egungo hazkundearen ardatz bihurtu da.   Loiolak, Txomineneak eta Martutenek...

Erabateko konpromisoa ilusio handiko erronkari heltzeko

Eskerrik asko EAJ-PNVko alderdikide eta lagun guztiei nigan jarri duzuen konfiantzagatik berriro Donostiako alkategai izateko. Eta eskerrik asko udal taldeko lankide eta lagunei urte hauetan guztietan egindako lanagatik. 1911ko...

Amara, Erribera, Morlans

Amarako historia Urumeari erabat lotuta dago. XIX.mendearen amaieran ibaiaren bideratzeak ahalbidetu zuen uholdeak izateko arriskua zuten hainbat lur-sail berreskuratzea, eta bertan donostiarrentzako etxebizitza berriak eraikitzea. XX.mendearen erdian, hiriak hazten...

Loiolako Kuartelak: egun historikoa Donostiarentzat

Egun pozgarria zalantzarik gabe gaurkoa Donostiarentzat. Udalak eta Defentsa Ministerioak Loiolako Kuartelen lur-saila erosteko akordioa itxi dugu. Eta akordioan, Loiolako eremuaz gain, Ulian Ministerioaren jabetza diren 6 hektarea ere...

Donostiak zeregin handia du Euskadin eta aurrera jarraitu nahi dugu Bilbo eta Vitoria-Gasteizekin elkarlanean

Zein da Donostiaren papera Euskadin? Galdera horri erantzun behar izan diot gaur goizean Bilboko Ercilla Hotelean egin den Nueva Economía Forum Tribuna Euskadi foroan. Argi daukat Donostiak, Bilbo eta...

Altza, izaera eta nortasun propioa

Altza Donostiako auzo zaharrenetako bat da, historia handia duen auzoa da. Ia 900 urteko historia, egungo Altza osatzera eraman duten aurrerapenekin, aldaketekin eta mugarriekin. 2022an, kiroldegi berriak bidea egin...

Politika Orokorreko urteko adierazpena

  Legealdi hau ziurgabetasunaren legealdia izan da, COVID19a eta Europak bizi duen gerra direla eta. Ondorioei aurre egiteko prest egotea dagokigu. Eta horretarako, eraginkorrena da zuzenean aurre egitea eta...

Ezagutza da Donostiaren apustua

“Ez dakizue Donostian duzuena baloratzen”. Aste honetan bertan hitz hauek esan dizkit Stefan Oelrich Bayer Farmako presidenteak. Oelrich jauna Donostian izan da aste honetan El Diario Vascok antolatutako Gipuzkoako...

Jesus Maria de Leizaola Lehendakariaren eskultura Euskadi plazan

Gaurko egunez, duela 86 urte, Jesus Maria de Leizaolak, gizon-emakume askok bezala, bere sorterri maitatua, Donostia, uztera behartua ikusi zuen bere burua, ordurako sarraski handiak eragin zituen Gerra Zibilaren...

Amaiera arte borrokatuko dugu Loiolako Kuartelen lur-saila hiriarentzat izan dadin

Behin Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenaren epaia ezagututa – non eta eskatzen den Loiolako Kuartelen eraikinak PEPPUC delakoarekin babesteko – bi mezu zabaldu nahi ditutu. Alde batetik, zuhurtzia,  oraindik...

Goazen Neskak!

Emakumezkoen kirolak poz handiak eman dizkio berriro ere Donostiari. Hori dela eta, aitorpena egin diegu elite mailan lehiatzen diren hiriko emakumezkoen taldeei denboraldi honetan egindako lanagatik. Donostiako klubek urte...

Urketari bat Sarriegi omentzeko eskultura multzorako

Urketari bat gehitu zitzaion larunbatean Raimundo Sarriegi omentzeko bere izena daraman plazan dagoen eskultura multzora. Nino Barriuso artistak egin du irudia eta Union Artesana elkartearen 150.urteurrenaren ospakizunen barruan jari...

Donostiak 187.850 biztanle ditu

Donostiak 187.850 biztanleekin itxi zuen 2021.urtea. Hala diote demografia datuek. Bigarren urtez jarraian biztanlerian jaitsiera txikia izan dugu, eta ondorioz, 188.000 biztanletik jaitsi gara (2019an historian lehen aldiz gainditu...

Altzak hainbeste merezi zuen kiroldegia

Altzako kiroldegia zabalik da. Apirilaren 20an ireki ditu ateak auzoak hainbeste desiratzen eta merezi zuen instalazioa. Kiroldegi berria estreinatzeko ibilbidea luzea izan da, baina emaitza ezinhobea da. Aurki ere...

Donostia 2030: donostiarrei gutun irekia

2020ko lehen hiruhilekoan hiriaren irudi ezohiko batzuk ikusi genituen. Donostiako kaleak biluzik ageri ziren, jenderik gabe. Pandemia hasi eta bi urtera, irudi horiek dira gogoeta honen abiapuntua. Hiri bateko...

Next Generation funtsak: 18 milioi 50 proiektu inguru gauzatzeko

Europako funtsak iristen hasi zaizkigu. Zehazki 18 milioi euro. Eta ez dira azkenak izango. Oraingoz Next Generation EU funts europarretatik mugikortasun jasangarri, turismo, gizarte ekintza edo merkataritza alorrak sustatzeko...

San Sebastian 2022: itxaropena izateko eguna

San Sebastian bezpera egun handia izaten da donostiar guztiontzat. Aurten, betiko lekuan eta betiko moduan ez bada ere,  Victoria Eugenia Antzokian Urrezko Danborra eta Merezimendu Dominak eman ditugu. Ekitaldia...

2022ko aurrekontua: Donostiak izan duen aurrekontu sozialena

Donostiako Udalak 2022an 424,8 milioi euroko aurrekontua izango du, 2021ekoa baino 24,8 milioi euro gehiago. Datu horrek 2020an onartutakoari hurbiltzen zaio, baina oraindik badago bidea osasun-larrialdiaren aurreko egoerara itzultzeko....

DSS-2030 Plan Estrategikoa: aukeren hiria

DSS-2030 Plan Estrategikoa aurkeztu dugu gure hiriko eragileekin batera. Eta planak honako goiburua du: Aukeren Donostia. La ciudad que queremos. Nolakoa izango da Donostia 10 edo 20 urte barru?...

Datorren Donostia: pertsonak mugikortasun eredu berriaren erdigune

Hiriko mugikortasunaren eredu berriaren proposamena aurkeztu dugu gaur: Datorren Donostia. Helburua da oinezkoen, txirrindularien eta garraio publikoa erabiltzen duten hiritarren mugikortasuna hobetzea. Jakina, plana eztabaidara eta ekarpenak jasotzera irekita...

Behobia-Donostia, udazkeneko klasikoa itzuli da

“Ez dira betiko garai onenak” dio abestiak. Hala ere, hiriko kirol proba esanguratsuenetako bat bueltan da, Behobia eta Donostiaren arteko lasterketa. Iaz probak bertan behera gelditu behar izan zuen,...

Politika Orokorreko Adierazpena: Giza balioetan eraikitako hiri irekiago, erosoago eta moderno baten alde

Pandemiak erabat baldintzatu duen urtea izan da 2021. Horregatik, hasteko, gure artetik joan diren guztiak gogora ekarri nahiko nituzke. Donostia horiek guztiak oroitzeko leku bat bilatzea proposatzen dizuet Pandemiak...

Osasun larrialdiaren aurreko egoerara itzultzeko bidea ezarriko duen aurrekontua

Donostiako Udalak 424,8 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du 2022an, hain zuzen ere, iaz baino %6,21 handiagoa. Eta aurrekontu honek aurrekontuak COVID19aren osasun larrialdia atzean uzteko eta egoera normalizatura itzultzeko...

Donostiak gehiago nahi du

Legealdiaren erdia igaro da eta bi urte bizi hauetan gertatutaka aztertzeko unea da. 2019an legealdiari ekin genion hurrengo 4 urteetarako proiektu batekin, landutako bide orri zehatz batekin hiriak dituen...

Kultura udan: Osasunez gozatu!

Hiriko udako kultur jarduerein buruz luze eta zabal hitz egiteko aukera izan dugu gaur goizean hiriko kultura eragile esanguratsuenekin egin dugun lan-bileran. Urtea zaila izaten ari da, eta beraz,...

Hondalea

Duela urte batzuk hasitako abentura baten emaitza aurkeztu dugu gaur. Eta abentura horrek, donostiar batek, Cristina Iglesiasek, izandako amets batean du abiapuntua. Cristinak, hain maite duen hirian, esku-hartze artistiko...

Donostiak 188.000 biztanletik gora jarraitzen du

2019ko datuak eman genituenean adierazi genuen ziurrenik 2020an biztanleria kopurua gutxituko zela, beste krisi egoera batzuetan horrela izan delako gure hirian. Eta gertatu da, baino ez hainbeste. Biztanle kopuru...

Bejondeizuela!

Poza. Zoramena. Zirrara. Emozioa. Malkoa. Garrasia. Besarkada. Ilusioa. Harrotasuna. Sufrimendua. Indarra. Kemena. Fedea. Taldea. Reala. Bart bizitako sentimenduak adierazten dituzten hitzak jasotzen luze segi nezakeen, asko bait dira. Hitz...

2021eko aurrekontua, adostasunaren aurrekontua

400 milioi euroko aurrekontua onartu berri dugu gaurko Udalbatzarran. 2020ean onartutakoa baino %8 txikiagoa da, osasun-larrialdiaren ondorioz diru-sarrerak gutxitu direlako. Baina inoiz baino adostasun gehien lortu duen aurrekontua da....

2021eko aurrekontu-proiektua: Hiria suspertzeko aurrekontu zuhurra

  COVID-19k sortutako pandemiak eragindako ziurgabetasunak ez digu aukera eman 2021eko aurrekontua urtea hasi aurretik onartzeko, 2015etik egin dugun bezala.   Pandemiak eragindako ondorio desberdinei aurre egiteko 2020ko aurrekontuari...

Donostiak 1.036 milioi euroko eskaera egingo dio Europar Batasunari 78 proiektu egiteko

  Covid-aren eraginez eta ondorioz sorturiko krisialdiari aurre egiteko, Europar Batasunak NEXT GENERATION programa martxan jarri du. Bertan, arlo jakin batzuetako egitasmoak bultzatu nahi dira. Horretarako, funtsak bideratuko dira,...

Politika Orokorrari buruzko urteko adierazpena

2020ko martxoak muga bortitza markatu du. Egoerak hainbat proiektu moteldu ditu eta beste hainbat egoera bizkortu, baina hiriak dituen oinarriak ez dira aldatu. Martxoaren 11tik gaur arte, udalaren baliabide eta...

Donostiak aztarna kultural handia du

Aurtengo apirilaren 29an, konfinamendu betean, hiriko kultur eragile nagusiak bildu ginen. Topaketa honek bi helburu zituen. Alde batetik, eragileak programazioan jasaten ari diren ondorioekin zerikusia duten gai guztiak mahai...

San Joan bezpera

Udaburuan gaude, udako solstizioan. Argia iluntasunari gailendu zaio. Luzeagoa da eguna gaua baino. Horrek bizitza hobearen itxaropena dakarkigu, eta arbola hau horren ikurra da.   Ez da erraza garai...

Donostiaren oraina eta etorkizuna koronabirusaren krisiaren ondoren

Donostiar guztiek eguneroko bizitzan gizalegezko erantzukizun batzuk gureganatzeko banako konpromiso bat hartzea da gure hiriak krisiak gainditzeko erakutsi duen gaitasunaren oinarria. Bandoa osorik irakurtzeko: Bandoa COVID19

COVID-19aren ondorioz Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana

  Badirudi laster garai berri bati ekingo diogula, eta garai berri horretara egokitzeko mezu argia luzatu nahi dizuet. Egoera ez da erraza izango. Eta Donostiako Udalak hiria berriro suspertzeko...

Keinu erraz batek pertsona ugariri lagundu diezaieke

Udala 65 urtetik gorako 30.000 donostiar baino gehiagorekin jarri da harremanetan. Ekintza honetatik informazio baliagarri asko jaso da. Horietako bat, hirian egun dauden laguntza baliabideak identifikatzeko eta ordenatzeko beharra...

LagunKate: 30.000 dei baino gehiago 65 urtetik gorako donostiarrei

LagunKate: 65 urtetik gora eta bakarrik bizi diren 30.000 pertsona baino gehiagorekin harremanetan jartzeko Donostiako Udalak martxan jarri duen ekimena da. 65 urtetik gorako bakarrik bizi diren edo adin...

COVID-19: Maria Cristina hotela Osakidetzaren zerbitzura

  DonostiakoUdalak Osakidetzaren esku jarri du Maria Cristina Hotela COVID-19 duten gaixo arinak sendatzeko. Donostiako Sustapenak, hotelaren zuzendaritzaren eta Marriot Internationalen kudeaketari esker, euskal osasun sistemaren esku jarri dira...

COVID-19: mezua donostiar guztioi

Ezohiko uneak bizi ditugu. Inoiz ez genuen espero horrelakorik biziko genuenik. Eta ezohiko une honetan Donostiako Udala elkarlanean ari da gainerako erakundeekin egoerari aurre egiteko. Gure hiria eredu izaten...

Derbia eta Supercopako finala

‪Zergatik gara realzaleak? Atzo neskek zein mutilek erakutsi zuten adore eta kemenagatik. Sortzen diguten ilusioagatik eta atzokoa bezalako egunak emateagatik. Las chicas jugaron su segunda final en la historia,...

Plaka bat Gregorio Ordoñez gogoratzeko

  Urtarrilaren amaiera bereziki hunkigarria izaten ari da. 25 urte igaro dira ETAk hiri honetako alkateorde Gregorio Ordoñez erail zuenetik. Hilketa kolpe gogorra izan zen hiriarentzat. Plaka batek oroitzen...

2020a urte erabakigarria izango da Donostiarentzat

2020.urtea hasi berri den honetan, amaitu berri den urtearen balantzea eta hasi berri den urtearen erronkei begiratzeko unea iritsi zaigu.  Donostian hainbat proiektu garatzen ari dira, eta horietako batzuk...

2020ko aurrekontua: aurrekontu orekatua hiriaren beharrei erantzuteko

Urteko azken udalbatzarran 2020ko aurrekontua onartu dugu. Ondorioz, Udalak 432.540.636 euroko aurrekontua izango du datorren urterako, iaz baino %7,5 gutxiago, gehienbat Anoetako lanen amaiera eta Donostiako Etxegintzari Txomineneako etxebizitzak...

COP25: Donostiak aldaketa klimatikoari egokitzeko plangintza du

COP25 Klimaren Goi Bileran parte hartu genuen atzo arratsaldean, klima aldaketari aurre egiteko Donostiako egokitzapen plana aurkezteko. Eta aurkezpena hiriek aldaketa klimatikoari aurre egiteko aurrera eramaten ari diren ekintzen gaineko...

Behobia – Donostia: Donostiako klasikoak 100 urte

Ez dago Behobia geldituko duen baldintzarik, ez haizea, ezta euria ere. Udazkeneko Donostiako klasikoaren edizio berezienetakoak eguraldi oso txarra izan zuen, baina ez zituen lasterketa egin zuten milaka atleten...

Politika Orokorreko Udalbatzarra: etorkizuneko Donostia diseinatzeko indarrak batzeko deia

Politika Orokorreko urteko adierazpeneko udalbatzarra egin dugu gaur. Un pleno en el que dar y compartir visiones de la ciudad. Donostiak 187.418 biztanle ditu. Gehiago gara baina zaharragoak. Eta...

2019-2023 Gobernu Programa aurkeztuta

2019-2023 Gobernu Programak legealdiko bide-orria ezartzen du. Un programa cuyo eje son las y los donostiarras. Gobernu Programa adostasunetik dator, eta balioan jartzen du benetan batzen gaituena, Donostia. Nuestro...

2020ko aurrekontu-proiektuak gizarte-gastua eta hiritarren eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea indartzen ditu

?2020ko aurrekontu-proiektua aurkeztu berri dugu. Donostiako Udalak 432 milioi euroko Aurrekontua izango du. Eta aurrekontuak gizarte-gastua eta hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatean indartzen ditu. Hortaz, Udalak 31,7 milioi euro...

Donostia, 2019ko Europako Saria

Donostiako hiriaren izenean, ohore haundia da guretzat Europako Saria gaur hemen jasotzea. Donostia hiri europarra delako. Eta Donostiak Europan bizi eta sinisten duelako.   Duela 70 urte besterik ez,...

Irailak 13, Oroimen historikoaren eguna

1936ko Irailaren 13a etzen beste egun bat izan Donostian. Uda nahasi bat amaitzear zegoela, hiria erdi hutsik esnatu zen goiz hartan. 80.000 donostiar zituen hiritik, 30.000 eta 40.000 inguruk...

Abuztuak 31, 206 urte

2016 urte te dira egun odoltsu hartan gure hiriak samina eta sufrimendua bere bihotzean ezagutu zituela. Argia ilun bihurtu zen; kaleetako haize freskoa, ke; umeen jolas oihuak, garrasi.  ...

2019ko Aste Nagusia

Amaitu da 2019ko Aste Nagusia. Aurtengoan ere aktibitate ugari eta parte-hartze handia izan ditugu, eta hori kontuan hartuta, balorazioa positiboa izan behar du, ekitaldi desberdinetan parte-hartzeak horrela ikusarazten digulako....

EHUko Uda Ikastaroak: eztabaida, ezagutza eta jakintza Miramar Jauregian

Datozen aste eta hilabeteotan, Miramar Jaureguia jakintzaren eta ezagutzaren kabia izango da. Eta, benetan ohore bat da Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen egoitza nagusia hemen izatea. Izan ere, gure hiria...

Donostiari egonkortasuna emateko gobernu ituna

Donostiak aurrera egin du azken lau urteotan, baina bide honek ez du etenik. Eta, duela lau urte egin genuen bezalaxe, EAJ-PNVk eta PSE-EEk  gure ezberdintasunak alde batera utzi eta...

Donostia eta donostiarrak ordezkatzea sekulako ohorea da

Gaurkoan eratu dugu hurrengo lau urteetan Donostiak izango duen Udala. Benetan handia da esku artean daukagun ardura: guztion artean Donostia hobea eraikitzea. Seguru nago, hemen gauden guztiok daukagun onena...

Eskerrik asko Donostia!

Eskerrik asko por vuestro apoyo. Es un verdadero honor servir a esta ciudad. Entiendo este resultado como un voto de confianza. Entre todos y todas haremos frente a los...

Donostia gure lehentasuna da eta izango da

Kontxako erlojuetan egin dugu kanpainako azken mezua Markel Olanok, Joseba Egibarrek eta hirurok. Eta mezua oso argia izan da: asko dugu jokoan igande honetan. Igandean Donostia norabide egokian aurrera...

Nire konpromiso pertsonala Donostiako herritarrekin

Alkate batek kudeaketa onaren konpromisoa baino askoz irmoagoa hartu behar du.   Udal politika beste edozein baino gertuago dago kaletik, eta uste dut nire betekizunetako bat dela herritarrak ilusioa eragiteko...

Igandean ilusioz bete ditzagun hautes-ontziak zinegotzi talde sendo bat izateko hiriak aurrera egin dezan

Antiguan kanpainako azkeneko ektialdi nagusia egin dugu gaur arratsaldean. Un acto para agradecer el trabajo realizado a muchas personas y dar el último impulso antes de la importantísima cita...

Akordioa, elkar-ulertzea eta egonkortasuna Donostiaren etorkizunaren alde

Bilboko alkate, Juan Mari Aburto, Gasteizko alkate, Gorka Urtaran, eta hirurok Donostia, Bilbo eta Vitoria-Gasteizerako ditugun proiektuak aurkeztu ditugu gaur goizean Nueva Economia Forum Tribuna Euskadin.   Entre otros aspectos...

Igande honetan bozkatu, Donostiak, Gipuzkoak eta Euskadik aurrera egiten jarrai dezaten

A tres días del final de la campaña electoral hemos celebrado al acto central en la plaza Easo. Un acto en el que hemos animado a todas las y...

Merkataritza txikia indartzeko plana bultzatuko dugu, belaunaldien arteko ordezkapena erraztu eta bere digitalizazioa bultzatuz

Gertuko merkataritzak auzoak dinamizatzeko eta egituratzeko duen papera oso garrantzitsua da. Gaur goizean Egian izan gara hainbat denda bisitatzen taldearekin batera. Denda txikiak, bizilagunei zerbitzuak eskaintzeaz gain, bizi-kalitatea ematen du,...

Donostiarako dugun proposamenak proiektu estrategikoak eta auzoen zaintza batzen ditu

EAJk datozen lau urteetarako aurkeztuko duen proposamenak hiri gisa hazten lagunduko diguten proiektu estrategikoak jaso ditu, ikuspegi lokalarekin eta auzoen beharretan zentratua.   Hautagaitzako kideekin batera, hauteskunde-proposamen nagusien laburpen...

Donostiak industria aurreratuan erreferente gisa duen apustua sendotu behar du

Datozen urteetan hiriak industria aurreratuan, berrikuntza teknologikoan eta ikerketan erreferente izateko egindako apustua sendotuko du, Gipuzkoako industria-ehunaren osagarri. Industria kualifikatua da motorra Donostiak jarrai dezan Euskadin enplegu gehien eta...

Donostia Kultura-ko lehen kultur etxe digitala bultzatuko dugu

Donostia Kulturak eskaintzen dituen zerbitzu katalogoaren baitan, lehen kultur-etxe digitala sortzea bultzatuko dugu hurrengo legealdian. Tresna birtual honek kultur edukiak sortu eta hedatzea ahalbidetuko du, gaur egungo kultura jasotzeko...

Donostiak Dbusen guztiz elektrifikatutako linea bat izango du 2023an

2023an Donostiak Dbuseko linea bat guztiz elektrifikatua izango du. Horren berri eman dugu gaur goizean Amaran, Isabel II kalean, mugikortasun alorreko proposamenen aurkezpenean.   Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin...

EAJk defendatuko ditu Donostiaren interesak Madrilen

Loiolako Kuartelen aurrean Madrilgo Diputatuen Kongresuan Donostiako agendari buruzko mezua bidali nahi izan dugu: EAJ izango da Madrilgo diputatuen kongresuan Donostiaren interesak eta agenda defendatzen jarraituko duena.   Aitor...

DON?STIA! aldizkaria

Egun hauetan Donostiako etxe guztietara iristen ari da Donostia aldizkaria. Bertan, lau urte hauetan egin ditugunak eta hurrengo legealdiarako ditugun proposamenak azaltzen dira. Eta proposamen guztiak gure hauteskunde programan...

Bizitoki formula berriak eta gazteentzako etxebizitza gehiago bultzatzea izango da gure helburua

Hauteskunde kanpainako lehen astea bete da, eta etxebizitzari buruzko proposamenak aurkeztu ditugu gaur goizean Jolastokieta eremuko Harrobieta plazan. Eta aurkezpena gazteentzat zuzendutako ekimenetan oinarritu dugu. Izan ere, ezinbestekoa da...

Loiolako Erriberako aldageltokiari hurrengo legegintzaldian behin betiko bultzada emango diogu

Loiolako Erriberako aldageltokiaren eraikuntzari behin betiko bultzada emateko konpromisoa hartu dugu gaur Markel Olano Diputatu Nagusiak eta hautagaiak eta nik neronek, izan ere, Donostialdean mugikortasuna eta Gipuzkoako lurralde osoa...

Eusko Jaurlaritzak lagunduko du Donostiako bigarren Talent House-aren finantzaketan

Donostia, ezagutzaren hiria da eta Talent House-ak ekarpen handia egiten du. Gaur, Eusko Jaurlaritzak Donostiako bigarren Talent House-aren finantzaketarako hartu duen konpromisoaren berri eman dugu. Izan ere, ekipamentu estrategikoa...

Hiri-ituna egitea proposatu dugu 2021ean Donostia plastikozko poltsarik gabeko hiria izateko

Donostiak izan behar du saltokietatik plastikozko poltsak erabat kenduko dituen   lehenengo euskal hiriburua, haien ordez poltsa berrerabilgarriak, birziklagarriak edo biodegradagarriak erabiltzeko. Hori da gure konpromisoa, eta bi urteko epea...

Nazioarteko lehiaketa egitea proposatzen dugu Sagueseko urbanizazioa diseinatzeko

Sagues berrantolatzeko proposamena aurkeztu dugu kanpainako lehen igande honetan. Nazioarteko lehiaketa egitea proposatzen dugu auzoaren urbanizazio berria diseinatzeko. Izan ere, Sagues hiriaren gune oso berezia da eta irtenbide egokia...

Anoetako kirol-hiriaren kudeaketa partzuergo baten bidez egitea proposatzen dugu

Kirol arloko proposamenak aurkeztu ditugu gaur. Eta ildo nagusiak dira hiriko kirol instalazioak hobetzea eta modernizatzea. Hortaz, proposatu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera partzuergo bat sortzea Anoetako kirol-hiriaren kudeaketa...

Haizearen Orrazia Gizateariaren Ondare izendatzeko talde-bultzatzailea sortuko dugu

Kanpainaren lehen egunean, Haizearen Orrazira gerturatu gara, izan ere, gure asmoa da lehenbailehen sortzea Haizearen Orrazia UNESCO-ren Gizateriaren Ondare izateko hautagaitzaren talde-bultzatzaile bat. Eta helburua da Monumentu Multzoa nazioarteko...

Hasi da hauteskunde kanpaina: Batera Bagera, Donostia quiere más

Hasi da hauteskunde kanpaina. Aurretik 15 egun ditugu donostiarrei eskatzeko gugan jarri zuten konfiantza berresteko. Izan ere, lau urte hauetan lortutakoa kontsolidatzeko unea da.   Esta legislatura hemos puesto...

Auzo Plangintza Donostia hobetzeko 225 proposamenekin

Donostiako auzoak hobetzeko Plana egin dugu, eta bertan 225 ekintza zehatz proposatu ditugu hiri osoan. Proposamena EAJ-PNVren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hauteskunde-programaren barruan dago, eta azken hilabeteetan hainbat hiritar...

Eman bidea Gipuzkoari

Gipuzkoa indartsu batekin Donostiak aurrera egiten du. Eta Gipuzkoak badu datozen lau urtetarako proiektu sendo bat: Markel Olanok gidatzen duen proiektua.   El pasado domingo quedó un mensaje claro:...

Auzoak eta pertsonak protagonistak diren programa orekatua aurkezten dugu

Hauteskunde programaren ildo nagusiak aurkeztu ditugu. Un programa elaborado gracias a las propuestas y sugerencias que hemos recibido de las y los donostiarras, y en el que los barrios...

Lehendakariaren bisita Arzak bere saltsan erakusketara

Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera Arzak, bere saltsan erakusketa bisitatu dugu San Telmo Museoan. Erakusketak Donostiako sukaldari ospetsuaren ibilbidearen errepasoa egiten du, Euskal Sukaldaritza Berriaren aita izan den Juan Mari Arzak-en...

Donostia, 2019ko Europa Saria

Beti pozgarria da sariak jasotzea, baina gaur Donostiak jaso berri duen saria benetan pozik egoteko modukoa da. Izan ere, sari honek Donostiak Europaren eraikuntzan duen konpromisoa eta inplikazioa azpimarratzen...

Chillida Leku, Donostia nazioartean zabaltzeko balio erantsia

Dena prest apirilaren 17an Chillida-Leku berriro irekitzeko. El museo que alberga la obra de uno de los artistas donostiarras más universales última los detalles para su reapertura al público....

Apirilak 8, Ijitoen nazioarteko eguna

Oso atsegina izan da gaur Ijitoen Nazioarteko egunean Ijitoen hainbat elkarterekin ospatzeko aukera izatea. Izan ere, egun honetan aldarrikapen asko dago egiteko. Hala ere, uste dut azken urteotan aurrera...

Alkain eta Labayen alkateen legatua aldarrikatzen dugu etorkizuneko Donostia eraikitzeko

Gaur 40 urte betetzen dira lehen Udal-hauteskundeak egin zirenetik. Eta gaur, Donostiako lehen bi alkate jeltzaleen legatua aldarrikatu nahi dugu, hain zuren ere Jesus Maria Alkain eta Ramón Labayen...

Donostia 1936-1945: Donostian eskubideen urraketa jasan zuten izenak jasotzen dituen proiektua

Hiru urteko lanaren emaitza aurkeztu dugu gaur. Donostia 1936-1945, un proyecto trabajado de la mano de Aranzadi para recuperar la memoria de las y los donostiarras represaliados tras el...

Lau urte hauetako lorpenak kontsolidatzeko unea da Donostiak aurrera egiten jarrai dezan

Amarako Araba parkean udal-hauteskundeetarako ditugun bost konpromisoak aurkeztu ditugu. Cinco compromisos que plasmaremos en el programa electoral, una vez testados con expertos en diferentes materias durante las próximas semanas....

Kiroldegi berriak eta egungo udal gimasioak Altzako kirol instalazioak hobetuko dituzte

Donostiako alkategai Eneko Goiaren hautaigai-taldeak Altzako auzotarren proposamenak eta iradokizunak jaso ditu. Egungo Kiroletako zinegotzi eta Ekialdeko Barrutiko presidente orde Martin Ibabek aditzera eman du, laster eraikitzen hasiko den...

Gune estali berriak, zerbitzuen modernizazioa eta Intxaurrondora sarrera eta irteera berria

Donostiako alkategai Eneko Goiaren hautagaitzaren kideek Intxaurrondoko auzotarren proposamenak eta iradokizunak jaso dituzte Sagastieder plazan. Donostiako EAJ-PNVren hautagaitza-zerrendako kide Nekane Arzallusek azpimarratu du, Intxaurrondo auzo zabala eta anitza dela,...

Donostiak gogora ekarri ditu 1976. urtean ETAk hildako lau pertsona

Juan Maria Araluce Villar, Jose Maria Elicegui Díez, Antonio Palomo Pérez eta Luis Francisco Sanz Floresen familiek euren senideen oroimenez jarri diren plakak desestali dituzte. ETAk erail zituen atentatu...

Udal zerbitzu berriak eta irisgarritasunean hobekuntzak Antiguon

Donostiako alkategai Eneko Goiaren hautagaitzako kideek Antiguotarren proposamenak eta iradokizunak jaso dituzte gaur goizean Gaskuña plazan. Matia kalearen bihotzean, Eneko Goiaren hautagai-zerrendako bigarren Nekane Arzallusek taldearen konpromisoa adierazi du...

Europako beste hiriekin elkarlanean aritzeak balio erantsia ematen dio Donostiari

“A new democracy in Europe? Citizen Engagement” mahai inguruan parte hartu dugu Bruselan. Un interesante foro de puesta en común de las políticas que realizamos y los compromisos que...

Eneko Goia: “Gobernu Zibilaren eraikina Amarako elementu dinamizatzailean bilakatzea nahi dugu”

Donostiako alkategai Eneko Goia eta bere taldea Amarako Pio XII plazan izan dira gaur goizean auzotarren proposamenak eta iradokizunak jasotzen. Gobernu Zibilaren eraikina atzean zuela, Goiak esan du, lanean...

Donostiarentzat Loiolako kuartelak berreskuratzeko ezinbestekoa da EAJ-PNV Madrilen erabakigarri izatea

Donostiako alkategai Eneko Goiaren ustez, ezinbestekoa da lortzea EAJ-PNVren bozak erabakigarriak izatea Kongresuan eta Senatuan, izan ere, horrenbestez, egunen batean lortuko dugu Loiolako kuartelak hiriarentzat berreskuratzea. Goiak adierazi du,...

Oletako behatokia prest Altzako auzotarrei harrera egiteko

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Euskal Trenbide Sarearen zuzendari Aitor Garitanok Oletako Behatokia bisitatu dute gaur goizean. Behatokia bihar, osteguna, irekiko da. Proiektua elkarrekin finantzatu dute Donostiako Udalak eta...

Erabateko konpromisoa dugu Donostiarekin eta donostiarrekin

Donostiako alkate eta berriro alkate izateko EAJ-PNVren hautagai Eneko Goiak, alderdi jeltzaleak maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagai-zerrenda aurkeztu du. Ekitaldia Miramongo Teknologia Parkearen atondoan izan da eta, bertan, parte...

Batera bagera, Donostia!

Manifestua Hiri bizi bat etengabeko eraikuntzan doa, baina ez zentzu arkitektonikoan soilik. Hiri biziak egunero eraikitzen ditu harreman berriak, aukera ekonomikoak, kultur itunak, bizikidetzarako zubiak. Donostia herritarren isla da,...

Eusko Ikaskuntza. Urrezko domina.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen lehen urteetan nabarmena zen euskara eta euskal kultura suspertzeko ahalegina. Helburu horixe zuten elkarteak sortu ziren, Eskualzaleen Biltzarra, edo Euskal Esnalea lekuko. Baita...

#AmaraBerriEgitenDugu

Amara Berri auzoko azken berriak aurkituko dituzu aldizkari honetan. Orain arte gauzatutakoa eta aurrera begira auzoan aurreikusita dauden hobekuntzak ere. Iraganeko erronkei aurre egitea lortu dugu denon artean eta,...

Donostia itxaropen eta bizikidetza hiria

Horrela aurkeztu nuen Donostia astelehenean, urriak 8, Madrilgo Nueva Economia Forum-ean egin nuen hitzaldian. Donostia, indarkeriak eta terrorismoak gehien kolpatu duen hiria izanda, gertuko historiaren eraikuntzan bere papera eskatzen ari den hiri...

Un pacto por la conservación del patrimonio de la ciudad

Me atrevería a afirmar, sin riesgo a equivocarme, que pocas cosas hay en San Sebastián que conciten mayor consenso y acuerdo que la necesidad de preservar nuestro patrimonio artístico...

Altza egiten dugu

#AltzaEgitenDugu

Altza auzoko azken berriak aurkituko dituzu aldizkari honetan. Orain arte gauzatutakoa eta aurrera begira auzoan aurreikusita dauden hobekuntzak ere. Iraganeko erronkei aurre egitea lortu dugu denon artean eta, orain,...

No existe proyecto más ambicioso para una ciudad que la convivencia

Invitado por ‘Forum Europa, Tribuna Euskadi’, el lunes 16 de octubre, tuve la oportunidad de detallar, ante más de un centenar de personas de distintos ámbitos, mi visión del momento actual de...

Tambor de Oro: una explicación, una reflexión y una disculpa

El poco edificante espectáculo que hemos ofrecido en torno a la elección del Tambor de Oro de este año nos debe hacer reflexionar a todos. El cúmulo de actuaciones...

Argia itzali

1936ko Irailaren 13an, Igandea, Donostian demokraziaren eta askatasunaren argiak itzali egin ziren. Biolentziaz jositako Udara lazgarri baten ondoren, egun horrek eman zioen hasiera lau hamarkada baino gehiago iraungo zuen...

Larriki gaixo eta askatasunaz gabetuta daudenei giza eskubideak aplikatzearen alde

Eneko Goia, Joseba Asiron, Gorka Urtaran, Julen Mendoza Donostiako alkatea, Iruñeko alkatea, Gasteizko alkatea, Errenteriako alkatea Idatzi hau sinatzen dugunok uste sendo bat partekatzen dugu: pertsona ororen giza eskubide...

El alcalde, Eneko Goia, recogiendo la certificación

We build too many walls and not enough bridges Isaac Newton

Agintariok, hona etorri zareten guztiok, lagunok, etxean zaudetenok…Arratsaldeon guztioi! Bienvenidos todos a Donostia. Bienvenus à Donostia. Wellcome to San Sebastian. Europako Kultura Hiriburu gara. Ametsa zena egia da orain....

Donostiar estimatuak, iritsi da 2016a

Aurten Europako Kultur Hiriburua izango gara. Gure hiria eredu izango da Europarentzat, herritarrek elkarbizitzarako eta parte hartzeko duten gaitasunaren eredu. Europako Kultur Hiriburua da Donostia. Gure hiriarentzat urte garrantzitsua...

Guztiontzako Gobernu programa

Lehen aldiz egokitu zait Alkate izendatu nindutenetik politika orokorreko udalbatza zuzentzea. Bertan, hiriaren egoeraren argazki bat egiten saiatu gara udal talde guztiok. Aurten, gainera, legegintzaldiko lehen eztabaida izanda, neronek...

100 egun Donostian

Bete ditugu lehen 100 egunak Donostian. Borondate ona eta lana egiteko asmoa izan dugu beti. Guztiona den Donostia eraiki nahi dugu. Bestelako Donostia eraiki nahi dugu, guztion artean guztiontzat....

Tabakalera: kultura eraikitzen

Hautsetatik jaioberritzekotan da Donostiako Tabako Fabrika zaharra. Donostiaren historia bera bezalaxe, suntsiketatik suspertzen eta aurrera ateratzen asmatu baitzuen, bere burua berriro asmatu eta egun den modukoa izateraino heltzeko, industria...

El móvil en la otra Donostia

El teléfono móvil, junto a la llaves de casa, es hoy en día un elemento indispensable cada vez que salimos de casa todas las mañanas. Con el móvil hacemos...

Hay otra forma de hacer Donostia

En más de una ocasión  he escuchado un proverbio chino que dice: “ ¡Que puedas no vivir tiempos interesantes! ”. Otros se refieren a ese proverbio como una maldición,...

“¡Pues aprenda usted euskera!”

Nire aitona Salamancako herri txiki batean jaio zen XX. mendearen hasieran. 14 urte zituela etorri zen bere guraso eta anai-arrebekin Donostiara.  Nire aitona, amonarekin batera,  gurekin bizi zen, ni...

Ekonomia da gaia!

Andoni Aldekoari entzun nion esaldi hau Donostiako estrategia bulegoak eta Bilbao metropoli 30 erakundeak irailaren hasieran Miramarren antolatutako ikastaroan. Ikastaroaren izenburua “gobernantza berria hiritar berrientzat” zen, eta Bilboko alkatearen...

Euskararen erabilera politikoa

Ramón Labayen hil zenean, EAJ-PNVren Udal taldeak pentsatu zuen  Donostiako Alkate izandakoak gure Hiriaren txoko batetan oroitua izatea merezi zuela. Proposamena aurkezterakoan egin genuen lehen gauza familiarekin hitz egitea...

Borja Jauregi. Hasta siempre amigo

“Oye chaval, ya se que andarás muy liado y yo no te quiero agobiar pero tenemos un problema gordo: se ha caído el túnel de Menditxo y las próximas...

Miguel Angel Blanco. 17 urte.

Egunotan 17 urte betetzen dira ETAk Miguel Angel Blanco erail zuenetik. Egun gogorrak izan ziren horiek, nire bizitza osoan ahaztuko ez ditudanak. Urtero egiten nuen bezala, Errioxako San Asension...

Gora Errepublika?!

Ekainaren 2an Juan Carlos erregeak abdikatzeko asmoa zuela plazaratu zuenetik, errepublika eta monarkiaren arteko eztabaida bilakatu da antza elkarrizketa eta eztabaida gai nagusia Espainian. Hori ikusita, burura datorkidan lehen...

Leku bat Donostian Ramon Labaienentzako

Ramon Labaienek zuen donostiar izaera sakonak eta egun ezagutzen dugun Donostiaren eta Euskadiren oinarriak ezartzean egindako ekarpenak gure Hiriaren aitorpena merezi dutelakoan nago. Labaien Donostiako alkatea izan zen 1983tik 1987ra...

Izan zirelako gara. 100 urteko konpromisoari esker mila.

izan zirelako gara Gaur Donostiako Bulebarrean ekitaldi bat egin dugu 1911n lehen zinegotzi akta lortu zenetik gaurdaino Donostiako Udaletxean lanean aritu diren berrogeita hamar bat zinegotziak. Ekitaldian gurekin izan...

Aurrekontuak Donostian

Aitortu behar dut ez dela erraza aurrekontu alternatibo baten oinarriak adostea gure Hiriak duena bezalako  Udal Gobernu batekin. Jarduera balantze eskasa aurkezten duen Udal Gobernua baita Donostiakoa, gehiegitan, hiri...

San Sebastian eguna gertu… danbor hotsa nonahi

Badator, gertu daukagu San Sebastian eguna. Egun hauetan kalean zoazela edonon entzuten da danbor hotsa. Norbaitek ez al du entseguetatik datozen danborren hotsik entzun oraindik? Arratsaldeko 19:00etatik hasi eta...

Donostiak alkate sozialista?

Recuerdo que la noche electoral del 22 de mayo de 2011, cuando un medio de comunicación quiso que hiciera una valoración sobre los resultados para el Ayuntamiento, se me...

Aniquilar al discrepante

Probablemente el último Pleno celebrado el mes de Julio en el Ayuntamiento de Donostia quedará en nuestra memoria por el incidente final que nos ha transportado a tiempos pretéritos....