2020ko aurrekontua: aurrekontu orekatua hiriaren beharrei erantzuteko

Spread the love

Urteko azken udalbatzarran 2020ko aurrekontua onartu dugu. Ondorioz, Udalak 432.540.636 euroko aurrekontua izango du datorren urterako, iaz baino %7,5 gutxiago, gehienbat Anoetako lanen amaiera eta Donostiako Etxegintzari Txomineneako etxebizitzak egiteko diru ekarpena direla eta.

 

Udalak aurrekontu orekatua izango du, izan ere, diru-sarrerak banatuko ditu hiriak eta donostiarrek dituen behar anitz eta ezberdinen artean. Gainera, Udalak aurrekontuen egonkortasun helburua betetzen du, bere zorra %31,38koa den neurrian, administrazio publikoei ezarritako mugatik (%70) oso urrun.

 

Udalak inbertsioak egiteko esfortzu handia egingo du aurrekontu honen bitartez. Gastu arrunta %3 handituko da, hiritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea kontsolidatuz. Aldiz, behin Anoeta Estadioko lanak amaituta, kapital-gastua, 115 milioi eurokoa izatetik 69 milioi eurokoa izatera pasa da. Hala ere, gizarte-gastua handitu da eta martxan dauden proiektuak zein proiektu berriak egiteko inbertsioak aurreikusten dira.

Udal kontuek diru sarreren egoera errealista dute, eta gastu arauarekin bat egiten dute, bai Udalari dagokionez, baita bestelako udal erakundeei dagokienez ere, ez baitute galerarik aurreikusten euren aurrekontuetan.

 

 

Horrekin batera, aurrekontua bereziki diseinatuta dago behar gehien dituzten pertsonek baliabide gehien lortu ahal izateko. Hala, 2020.urteko aurrekotuak 31,7 milioi euro bideratuko ditu gizarte-babesa eta sustapenarekin lotura duten aurrekontu-sailetara, hau da, 2019an baino %4,8 gehiago”.

Udal gobernuak bestelako inbertsioak ere jaso dituela, hiri-mantenua hobetzeko, errepideak berritzeko, garraio azpiegiturak hobetzeko, baita kirol edo kultur azpiegituretarako ere. Ildo berean, Udalak bere egoitzatan hobekuntzak egiten jarraituko du, eta beraz, 2,2 milioi euroko aurrekontu-saila izango du hiritarrei ematen zaien hainbat zerbitzuren leku-aldaketa lanak egiteko. Eta helburua da, hiritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzea.

 

Aurrekontua auzoetara begira diseinatu dugu. 69 milioi euroko inbertsioak aurreikusten dira, eta horietatik 50 milioi euro auzoetan inbertsioak egiteko izango dira.

 

Guztira 90 aurrekontu-sail daude aurrekontuan inbertsioak egiteko. Batzuk, dagoeneko martxan dauden proiektuekin jarraitzeko dira, eta beste batzuk, aldiz, proiektu berriak egiten hasteko.

Beraz, bosgarren urtez jarraian, urtea amaitu baino lehen aurrekontua onartu dugu, eta ondorioz, 2020. urteari aurrekontua onartuta ekingo diogu.