2024

25 pertsona
martxoak 20 Talde turistikoen arautzea

Hirian ibiltzen diren bisita turistikoetan muga ezartzea onartu dugu. Ondorioz, apirilaren 10etik aurrera talde turistiko antolatuak ezingo dira 25 pertsona baino gehiagokoak izan. Horretarako, jarduera gidatu turistikoa Gune Publikoaren Ordenantzan sartzea sustatu dugu. Neurria tokiko gida-enpresekin, talde politikoekin eta Udaleko hainbat sailarekin landu da.

2/3 erabilera publikorako
otsailak 15 Bretxa: osasun zentro modernoa eta kirol instalazio berria

Bretxako Arraindegia eraikinean Parte Zaharreko osasun zentroa eta kirol instalazioa ireki berri ditugu. Berri ezinhobea Parte Zaharrarentzat. Osasun zentroak auzoan eta erdialdean bizi diren 16.000 donostiarri emango die zerbitzu, Esterlines kalean zegoen osasun zentro zaharran baino baldintza hobean. Bere ondoan, eraikinaren beste aldean, bigarren solairuan, kirol pista berria dago, eta hirugarrenean, erabilera anitzeko gela bat. Horiek guztiak Orixe Ikastolak erabiliko ditu, eta era berean, auzoak dituen beste hainbat beharri ere erantzungo die.

29 autobus eletriko gehiago
urtarrilak 22 Dbus-en elektrifikazioa

Dbusen kotxetegiak guztiz elektrifikatzeko lanak hasi dira. Horri esker, kotxetegietan autobusak aparkatzeko dauden 119 plazetan kargatzeko 22 puntu eta 60 pantografo jarri ahal izango dira. Horri esker, lehenengo fase batean, egun dauden 9 autobusei beste 29 gehituko zaizkio aurten. Guztira 23,4 milioi euroko inbertsioa egingo da – horietatik 10 milioi Next Generation funtsetatik etorriko dira -. Gure helburua da 2030erako Dbusen flota guztia elektrikoa izatea.

2023

5 ildo estrategiko
abenduak 19 Mugikortasun Plan berria

Hiri mugikortasun jasangarriago batetara hurbiltzeko ekintza plana diseinatu dugu. Helburua da, airearen kalitatea hobetzea, kutsadura akustikoa murriztea, segurtasun handiago lortzea eta donostiarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzea. Ekintza plan honek 5 ildo estrategiko ditu:

  • Oinez edo bizikletaz egindako joan-etorriei lehentasuna ematea
  • Garraio publiko sistema birplanteatzeta eta sustatzea
  • Isuri Gutxiko Eremua zehaztea
  • Gozamenerako hiri ingurune berriak sortzea
  • Aparkatzeko dagoen tokia optimizatzea
1700 etxebizitza
azaroak 7 Loiolako Kuartelen eremuaren salerosketa onartuta

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak Donostiako Udalari Loiolako Kuartelen lursailen eskualdaketa onartu du. Udalak 73 milioi euro ordainduko ditu lur-sailaren truke, eta bertan auzo berria egingo du, 1.500 – 1.700 etxebizitza ingururekin zein ekipamendu berrirekin. Erdigune berria izango da. Auzo berdea, eta Intxaurrondorekin lotura zuzenarekin. Etorkizuneko Donostia amesteko unea da.

43 urte
urriak 16 Japoniarekin harremanak sendotzen

Duela 43 urte Donostiak eta Marugamek indarrak batu zituzten anaitze baten bidez. Horri esker, azken 4 hamarkadatan etengabeko kultur-trukaketa egin ahal izan da eta Donostiak leku garrantzitsua egin du Japonian. Ondorioz, bi hirietako hainbat ikasle, artista, kirolari eta enpresa elkarlanean aritu dira harremana sendotzeko.

Era berean, gastronomia da gure beste indargune garrantzitsu bat. Horri esker, Donostiak Taki hirian eraikitako gastronomiaren gaineko aisialdi eremuan kale bat du, hain zuzen ere, gure pintxo, razio eta platerei eskainitako kalea. Astebetez zuzenean ikusi ahal izan dugu Donostiak Japonian duen garrantzia, eta bertan, erreferente izaten jarraitzeko etorkizuneko proiektuak lantzen hasi gara.

200 hitz
irailak 21 Euskara sustatzeko Erraza Da proiektua aitzindari

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 2019an ostalaritzan eta merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko proiektua martxan jarri zuen. Helburua zen taberna, jatetxe zein saltokietako euskara ez zekiten langileek hiru hilabeteren buruan 200 hitz edo esamolde ikastea, bezeroei lehen arreta euskaraz egiteko. Orain, proiektu hori Euskadi osora hedatu da. Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari esker Erraza Da proiektua mugikorrentzako aplikazioa bihurtu da eta, ondorioz, edonork aukera izango du oinarrizko hiztegia ikasteko.

II Talent House
abuztuak 2 San Bartolome eremuan aurrerapauso handia

San Bartolome gaina kaleak aisialdirako eremu berria du, eta horri esker eremu horretako urbanizaioa amaitu da. Parkea duela mende pare bat San Bartolome Komentuaren eliza zegoen tokian egin da, eta horregatik, parkearen erdian elizaren gurutzadura erreplikatu nahi izan da, komentua bertan egon zela gogorarazteko. Laster zabalduko da ere eremu horretan bertan dagoen Talent House II eraikina, beraz, eremuak birsorkuntza prozesuan aurrerapauso nabarmena emango du.

21 geltoki berri
uztailak 28 Dbizi zerbitzua hiri osora zabaldu da

Dbizi zerbitzua hiriko auzo gehiagotara zabaldu da. 21 geltoki berri jarriko dira hurrengo egunetan. Zabaltzea Altzatik hasi dugu, eta hurrengo egunetan Intxaurrondo Zaharrera, Bidebietara edo AƱorgara iritsiko da bizikleta publikoko alokairu sistema. Guztira 70 geltoki izango ditu Dbizik eta 317 bizikleta elektriko eta beste 317 bizikleta mekaniko.

4 urte
ekainak 17 Donostiako erronkei heltzeko prest

Ohorea da niretzat nire hiriko alkate izatea. Ohorea eta ardura. Erronka garrantzitsuak ditugu aurretik, aldatzen ari den eta ziurgabetasun-egoera iraunkorrean bizi den mundu honetan. Horregatik, guztion artean gai izan behar dugu Donostia hobeago bat egiteko. Hori da nire konpromisoa.

118 taxi gehiago
maiatzak 23 Taxi zerbitzua hobetzeko neurriak

Donostialdean Araubide Bereziko Eremua sortu ahal izateko hitzarmena sinatu dugu. Horri esker, eskualdeko taxiek egun eta ordu jakin batzuetan hirian egoten diren eskaera goraldiei erantzuna eman ahal izango diete. Egun horietan 118 taxi gehiagok zerbitzu eman ahal izango dute.

264 etxebizitza berri
apirilak 25 Loiolako Lorategi Hiriaren birsorkuntza

Loiolako Lorategi Hiriak azken pausoa eman du bere birsorkuntzarekin hasteko. Lehendabiziko makinak sartu dira eta, dagoeneko, bertan egingo diren 264 etxebizitza berriak eraikitzeko baimenak emanten hasi da Udala. Guztira 264 etxebizitza berri eraikiko dira, %40 babestuak, eta eremuan hiririgune berria sortuko da, eremu berdeekin, hainbat ekipamenduekin, kirol kantxekin eta aparkalekuarekin. Loiola eta Erriberen arteko lotura hobetuko duen eremua izango da.

162 hotel eta ostatu
martxoak 9 Hotel berriak irekitzeko baimenak bertan behera

Turismoa zaindu beharreko jarduera da, baina are gehiago zaindu nahi ditugu hiritarren bizi-baldintzak. Horregatik, erabakiaren helburua da jarduera turistikoa arautzea eta hirian hotel zein erabilera turistikoko etxebizitza berriak irekitzeari mugak ezartzea. 2018tik hainbat neurri hartu ditugu, eta besteak beste, erabilera turistikoko etxebizitzak arautzeko; Parte Zaharra eremu saturatua izendatzeko; eta Plan Orokorraren arau urbanistiko orokorrak aldatzeko bizitegi-eremuetan hotelak egiteko Plan Berezia egitea behartzeko.

8.000 m2
otsailak 1 Arteleku Plaza

Txomineneak aisialdirako plaza berria du. Bertan haur, gazte zein helduek kirola egiteko hainbat aukera dute, baita egun euritsuetan jolasteko estalki bat eta udan freskatzeko ur txorrotadak ere. Guztira 8.000 metro karratuko plaza da, eta horietatik 1.600 berdegune dira. Laster Osakidetzak egun libre dagoen plazako lur-sail batetan osasun zentro berria egiteko esleipena egingo du, auzoak hainbeste behar duen osasun zerbitzua izateko.

20.411 pertsona
urtarrilak 20 Partehartze errekorreko San Sebastian Eguna

Amaitu berri den San Sebastian egunak errekor guztiak hautsi ditu. 158 danborrada, 202o.urtean baino 7 gehiago, eta 20.411 partaide, 2020an baino 1,400 gehiago, izan ditu. Hiru urteren ondoren jaia modurik onenean ospatu ahal izan dugu. Giro aparta egon da. Hiriko egun seinalatuenaz gozatzeko gogo handiak zeuden, eta hala egin dugu. Eskerrik asko guztioi!

2022

3 urte
abenduak 21 San Tomas feria bueltan da

2019an ospatu genuen azkenekoz San Tomas feria, hiriko jai esanguratsuenetako bat. Donostiarrok asko estimatzen dugun jaia da eta, bertan, milaka pertsona ateratzen dira hiriko kaleetara baserritarrez jantzita eta ohiko txistorra talo eta bokadiloak jaten dira. Aurten, hiru urteren ondoren, berriro egun polit honekin disfrutatzeko aukera izan dugu.

17,5 hektarea
azaroak 15 Loiolako Kuartelen lur-saila erosteko akordioa

Udalak eta Defentsa Ministerioak Loiolako Kuartelen lur-saila erosteko akordioa itxi dugu. Eremuak 17,5 hektareatako azalera du. Bertan, gutxi gorabehera 1.500 eta 1.700 etxebizitza egiteko aukera egongo da. Eta gainera, ekipamendu publiko berriak egingo dira. Hiriaren etorkizunari begira pauso bat markatzen duen mugarri bat da.

578 m2
urriak 21 Amarako Haurtxokoa eta Gaztelekua

Amarako Haurtxokoak eta Gaztelekuak Anoeta Estadioan gune berria estreinatu du. Estadioaren obrak direla eta 4 urtez Ferrerias plazan egon ondoren, Ernest Lluch kultur etxearen albora itzuli dira. Instalazio berriek 578 m2 dituzte, hau da, espazioa hirukoiztu dute, eta beraz, haurrek zein nerabeek azpiegitura berria dute euren aisialdiaz gozatzeko.

47 geltoki
irailak 14 Dbizi Herreran

Dbizi zerbitzua Herrerara iritsi da, eta dagoeneko 47 geltoki daude hirian. Piskanaka zerbitzua hobetzen goaz. Helburua da hurrengo urteetan zerbitzua zalbatzea 70 geltoki izatera iritsi arte.

3 Igogailu
abuztuak 2 Matia eremuko irisgarritasunean hobekuntzak

Hiru igogailu eta bi pasabide publiko eraikiko dira Matia Fundazioak adinekoentzako bizitokiak eraikitzeko proiektuaren barruan. Eta horri esker, Zarautz kalearen eta Pinu Bidearen arteko irisgarritasuna hobetuko da. Igogailuak eta pasabideak egiteko aurrekontua 2,6 milioi eurokoa da eta Matia Fundazioak ordainduko ditu eremuaren urbanizazio karga moduan.

3,8 milioiko inbertsioa
uztailak 7 Kontxa inguruko lanak amaituta

Kontxa inguruko lanak amaitu dira. Azken hilabeteotan barandaren zati bat aldatu da; espaloia zabaldu da; bidegorri berria egin da eta San Martin kaletik Foruen pasealekuraino hedatu da; eta San Martin eta Zubieta kaleak norabidez aldatu dira. Bizikletentzat eta oinezkoentzat erosoagoa den hiri atseginagoa lortzeko lanak izan dira.

6 milioiko inbertsioa
ekainak 17 27 Industrialdera sarbide berria

27 Industrialdeak sarbide berria du. Industrialdearen hegoaldetik Bidebitarteko biribilgunearen ingurura doan bidea eraiki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 6 milioi euro baino gehiagoko inbertsio honi esker 27 Industrialdean dauden enpresei bultzada eman ahal izango zaie sarrerak eta irteerak hobetuz, eta gainera, Martutene inguruko trafikoa arindu ahal izango da.

6 kilometro
maiatzak 14 Sarruetan pasealeku berria

Urumeako ubidea zabaltzeko bigarren fasea amaituta Martutenen uholdeak ekiditeko lanei amaiera eman zaie. Horiei esker 500 metrotako pasealeku berria sortu da, hain zuzen ere, lehen fasetik sortutako 850 metrotako pasealekuaren jarraipena. Hortaz, Martutene eta Kursaal arteko ibilbidea osatzen dituzten 6 kilometroak oinez edo bizikletaz egin daitezke.

2 kirol instalazio auzoan
apirilak 20 Altzako Kiroldegiaren irekiera

Altzako kiroldegiak ateak zabaldu ditu 3 urteko lanen ostean. Puntako instalazioa da, igerileku, kirol anitzeko pista, 400m2ko gimnasioa eta jarduerak egiteko hiru gelekin. Horrekin batera, 2019an behin behineko udal gimnasio bezala ireki zen Eraikuntza Institutuko instalazioa irekita mantenduko da Judo Club elkartearekin egindako akordioari esker. Hortaz, Altzak bi kirol instalazio izango ditu, alde batetik, puntako kiroldegi berria, eta bestetik, arte martzialak praktikatzeko eta kirol txartelarekin gimnasioa erabiltzeko kirolgunea.

12 Urte
martxoak 28 Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren berrikuspena

Hilabete honetan Hiri Antolaketarako Plan Orokorra aldatzeko prozesuari ekin diogu.Ā 12 urte igaro dira indarrean dagoen Hiri Antolaketarako Plan Orokorra onartu zenetik. Orduz geroztik, hiriaren testuingurua asko aldatu da. Horregatik, beharrezkoa eta ezinbestekoa da plangintza tresna honen berrikuspena eta egokitzapena sustatzea.

36.350 metro karratu
otsailak 22 Easoko trenbidearen eremua: erdigune berria

Udalak Easoko trenbidearen eremua antolatzeko proposamena aurkeztu dio Eusko Jaurlaritzari. Helburua da, egungo trenbidearen eremua erdigune berri batean bihurtzea, etxebizitza eta ekipamendu berriekin eta Arabako parkea handituz.

22 donostiar
urtarrilak 27 Memoria Historikoa: Urdina eskultura

Aiete Jauregian Urdina eskulturak 1940 eta 1945 artean nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako hogeita bi biktima donostiar oroitzen ditu. Udalak beste pauso bat eman du, hiriaren memoria historikoa berreskuratzeko, biktima horiei errekonozimendua emateko eta haien historia ez ahazteko.

2021

15 helburu
abenduak 2 DSS 2030 Plan Estrategikoa

Plan Estrategikoaren helburua gaur daukaguna baino hiri hobea lortzea da. Hiritarrak gustura egongo diren hiria, harro egongo garen hiria. Zerbitzuen maila hobeak izango dituena, auzoen arteko kohesio handiagoa lortze aldera. Norberak bere bizi proiektua hobeto garatzeko aukera izan dezan. Aukeren hiri bat.

1go fasea
azaroak 19 Datorren Donostia

Donostiako Udalak hiriko mugikortasunaren eredu berria aurkeztu du:Ā Datorren Donostia.Ā Proposamenaren helburua da oinezkoen, txirrindularien eta garraio publikoa erabiltzen duten herritarren mugikortasuna hobetzea.

2,5 miloi
urriak 1 Zuhaiztiko kiroldegi berritua zabalik

Bost hilabetez birgaitze eta hobetze-lanak egiteko itxita egon ondoren, ateak zabaldu ditu Zuhaizti kiroldegi berrituak.Ā  Gimnasioaren azalera bikoiztu egin da (orain 700m2 ditu) eta azken belaunaldiko makinak jarri dira. Halaber, jarduerak egiteko bost areto ditu orain eta wellness gune bat ireki da. Kirol Txartelako abonatuek gimnasiora eta igerilekura sartzeko aukera izaten jarraitzen dute. BPXport enpresa da gimnasioaren kudeaketaren arduradun, eta esleipen kontratuan ezarri bezala, 2,5milioiko inbertsioa egin du instalazioan.

2,5 milioi
irailak 28 Etorkizuneko hiria: kontxa inguruko lanak

Kontxa inguruan garatuko diren hiru proiektuei esker, erdialdea oinezkoentzat atseginagoa egin ahal izango da, trafikoa berrantolatuko da San Martin eta Zubieta kaleen norabideak aldatuta, kontxako bidegorria zabalduko da eta baranda berrituko da.

30 metroko altuera
abuztuak 9 San Bartolomeko Joseba Elosegi begiratokia

Donostiak begiratoki berria du. San Bartolomeko harresiaren goiko aldean Joseba Elosegi izena duen begiratokia. Hiriaren beste bista ikusgarri batetaz gozatzeko aukera ematen du. San Bartolomeko eremuaren birsorkuntzaren barruko beste jardueretako bat da.

3 kolore
uztailak 24 Bortizkeriaren biktimak oroitzeko plakak

Uztailaren 24an Udalak polizia-ekintza baten ondorioz hildako Joseba Barandiaran Urkola oroitzeko plaka jarri zuen. Ondorioz, hiru kolore ezberdinetako plakak ditugu hirian – laranja, horixka eta grisa -, terrorismoaren eta mota ezberdinetako bortizkeriaren ondorioz eraildako pertsonak oroitzeko. Dagoeneko 13 plaka jarri ditugu, eta hurrengo hilabeteetan duela hiru urte sortutako ekimenarekin jarraituko dugu.

10.000 bisita
ekainak 2 Hondalearen irekiera

Dagoeneko bisitatu daiteke Hondalea, Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargiaren etxean egindako eskuhartze artistikoa. 10.000 pertsona baino gehiagok hartu dute txanda eskultura ikusteko. Informazio gehiago: www.hondalea.eus

115.916 dokumentu historiko
maiatzak 10 Udal Artxiboa

Udal Artxiboak egoitza berria du Blas de Otero plazan. Bertan, hiriak 1292az geroztik gordeta dituen milaka dokumentu aurkitzeko eta kontsultatzeko aukera dago.

77 urtetako historia
apirilak 19 Iztuetako biaduktua eraitsi da

Iztuetako biaduktua eraitsi da hainbat astetako lanen ondoren. Duela 77 urte eraiki zen Erdialdea, Gros eta Egia auzoen arteko trafikoa lotzeko. Orain eremu hori guztiz eraldatuko da auzo horien arteko lotura hobetuz.

martxoak 31 Lucas Eguibar munduko txapeldunari harrera
210 babestutako elementu berri
martxoak 25 PEPPUC delakoaren behin betiko onarpena

Donostiako 210 elementu berri babestu ditu, behin Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziaren – PEPPUC delakoa – aldaketa behin betiko onartuta. Hortaz, Donostiako babestutako 1.310 elementu ditu.

700 m2
otsailak 22 Kirol zerbitzu berriak Loiolako Erriberatan

Kirol Txartelaren abonatuek kirol gune berri bat daukate kirola egiteko Loiolako Erriberak auzoan.Ā 700 m2-ko fitness aretoa erabiltzeko aukera dute. Bertan makina kardiobaskularrak eta azken belaunaldiko muskulazio makinak daude kirola egin ahal izateko.

10 osasun zentro
urtarrilak 15 Aieteko osasun zentroa

Aietek osasun zentro berria du, Donostiak duen 10.ena. Osasun zentroa Aiete pasealekuan dago, 3.200 metro karratu ditu eta 12.500 pertsonei emango die zerbitzua.

2020

437 bizikleta
abenduak 11 Dbizi

Martxan da Dbizi bizikleta publikoaren sistema berria. Lehenengo fasea dagoeneko burutu da eta, bertan, 46 geltoki jarri dira, 317 bizikleta mekaniko eta 120 bizikleta elektrorekin. Laster hiri osora zabalduko da.

%10 Etxebizitzaren azaleraren
azaroak 24 Balkoiak etxe guztietan

Hirigintza Arau Orokorrek balkoirik ez duten etxebizitza eraikinetan horiek egiteko baimena emango dute. Helburua da, alde batetik, eraikuntza berriko etxebizitza guztiek balkoia edo terraza izatea; eta bestetik, balkoirik ez duten eraikitako etxebizitzetan balkoiak egin ahal izatea, bertan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.

2. Fasea
urriak 8 Bretxa

Bretxako merkatuaren lanen bigarren faseari ekin zaio. Arraindegia eraikina egokitzen hasi dira betiko merkatua, osasun-zentroa eta kirol instalazio bat hartzeko.

1 plaza
irailak 23 Erizainen plaza

Erizainek plaza bat dute euren omenez hemendik aurrera. Erizainen Nazioarteko Urtea da 2020a, eta beraz, egin duten lana eskertzeko Kursaalaren atzealdeko plazari Erizainen plaza izena jarri zaio.

108 kultur eta kirol jarduera
abuztuak 31 Abuztua Donostian

Hiriko kultur eta kirol jarduera sustatzeko programa prestatu du aurten Donostiako Udalak. Behin Aste Nagusia bertan behera geldituta, hiriko auzo guztietan tamaina txikiko hainbat jarduera egin dira.

51 pieza
uztailak 21 Cristina Iglesiasen eskultura Itsasargira eramanda

Cristina Iglesias eskulturagile donostiarraren lana osatzeko piezak Santa Klara uharteko itsasargian daude. Proiektuak pauso erabakiorra eman du. 2021eko udaberrian ikusgai izatea espero da.

Viralgen Miramon
ekainak 10 COVID19ari aurre egiteko txertoa Donostian ekoiztuko da

Viralgen enpresa donostiarrak Hardvard-ekin lotura duen Massachusetts General Brigham Hospital-ea garatzen ari den txertoa ekoiztuko du. Eta ekoizpen hori Donostiako Miramongo parkeko egoitzan egingo da.

135 sorkutza
maiatzak 10 DK Etxean

100 izen propiok egindako 135 sorkuntza eskaini ditu DK Etxean programak konfinamenduak iraun duen bitartean.

2,6 milioi euro
apirilak 21 Ekonomia suspertzeko plana

Covid-19 osasun-larrialdi egoerak hiriko ekonomian eragindako ondorioei aurre egiteko plan integrala.

20.000 telefono dei
martxoak 31 Lagunkate

Donostiako Udalak Lagunkate ekimena martxan jarri du martxoan. Ekimenaren bitartez, 65 urte baino gehiago dituzten eta bakarrik edo adin bereko edo nagusiagoko beste pertsona batekin bizi diren donostiarrak deitu ditu zer moduz dauden jakiteko.

5 altzairuzko pieza
otsailak 6 Richard Serra-ren eskultura

Richard Serra eskulturgilearen Five Plates Counter Colckwise eskultura Miramar Jauregian jarri da.

2021 urtea
urtarrilak 30 Urumeako ubidearen zabaltzearen bigarren fasea

Obrek 13 milioi euroko aurrekontua dute, eta amaitzen direnean, uholdeetatik babesteaz gain, Martutenen oinezkoentzako gune berriak sortuko dira.

2019

2023 urtea
abenduak 2 Atotxako geltokia

Atotxako Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren lanak esleituta

Europan erreferente
azaroak 15 ZIUR: Zibersegurtasun Industrialeko zentroa

Enpresek jasaten dituzten ziber-erasoen prebentziorako zentroa Zuatzuko enpresa parkean.

500 neurri
urriak 30 2019-2023 Gobernu Programa

2019-2023 legealdirako bide orria

1,2 kilometro
irailak 2 Topo

Antigua eta Mirakontxako tunelak lotuta

100 urte
abuztuak 28 Artikutzako udal lursaila

Artikutzako udal lursailaren mendeurrena

4.0 Gatronomomia
uztailak 22 Labe: Digital Gastronomy Lab

Tabakalera eta Donostiarentzat gastronomian gune aitzindaria

4 urte
ekainak 15 Donostiaren alde lan egiteko konpromisoa

Donostia eta donostiarren alde lan egiten jarraitzeko prest

70 segundu
maiatzak 10 Donostiako lehen igogailu inklinatua

Morlans eta Aiete auzoak lotzen dituen igogailua martxan da.

apirilak 10 Chillida Lekuren irekiera

Eduardo Chillidaren lana berriro ikusgai Zabalaga baserrian

martxoak 23 Terrorismoaren Biktimak omentzeko plakak

Terrorismoaren biktimak banan banan omentzeko lehen plakak jarri dira

otsailak 28 Oletako behatokia

Plaza berria Altzan

10 urte
urtarrilak 30 Zientzia eta berrikuntza

nanoGUNE, Donostia ikerketaren abangoardian.

urtarrilak 28 Kirol instalazio hobeak

Kirol instalazio berriak Altzan.

2018

70 urte
abenduak 10 Bizikidetza

Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrena.

azaroak 30 Kultura erreferente

Santa Klara uharteko itsasargian eskultura jartzeko proiektuaren aurkezpena.

azaroak 21 Oinezkoen hiria

Gomistegi, Herrera eta Trintxerpe arteko lotura berria.

Gi-20
urriak 24 Inbertsio publikoa

Marrutxipiko lotunea.

urriak 18 Elektromugikortasuna

Donostia Mubil Gipuzkoako elektromugikortasun zentroaren egoitza.

248 etxebizitza
urriak 5 Etxebizitza sarbidea

Txominenearen lehen etxebizitzen ematea.

42.000 eserleku
irailak 15 Anoeta kirol hiria

Anoeta Berrian lehen partida.

irailak 9 Berdintasuna

Kontxako Banderaren sarien parekatzea.

ekainak 22 Ekipamendu berriak

Bretxa berria: merkatua berritu, osasun-zentroa eta kirol instalazioak.

apirilak 11 Ondarea

Alde Zaharra Monumentu-Multzo izateko Adierazpena

martxoak 8 Berdintasuna

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromisoa.

urtarrilak 20 Hiritarren partaidetza

Hiritarrek aukeratutako Urrezko Danborra.

2017

azaroak 25 Oinezkoen hiria

Hirian parke estali berriak.

1.370 m
azaroak 8 Inbertsio publikoa

Martutenen Urumearen bideratzea.

150 urte
urriak 20 Herri-aitortza

Suhiltzaileak, Donostiaren alde lanean.

urriak 10 Hiri-Segurtasuna

Udaltzaingoaren Zentro Adimendun berria.

irailak 13 Bizikidetzaren hiria

Memoria Historikoaren Eguna.

4 festibal
uztailak 24 Euskadiko Kultura Hiriburua

Jazzaldia, Hamabostaldia, Donostia Festibala eta Zinemaldia.

77 km
uztailak 17 Mugikortasun jasangarria

Zorroagako bidegorria.

uztailak 7 Kultura

Eguzkiteka, udan irakurketa sustatzeko.

ekainak 26 Balioak

LGTBIQ+ harrotasuna.

200 urte
ekainak 24 Nortasuna

Konstituzio Plazako urteurrena.

1M m2
maiatzak 17 Ekonomiaren garapena

Eskuzaitzetan industrialde berria.

4,5M inbertituak
apirilak 7 Adineko pertsonak

2015-2019: zahar-etxeak hobetuz.

otsailak 24 Mugikortasun jasangarria

Dbizi aparkaleku berria Autobus Geltokian.

2016

azaroak 10 Memoriaren Eguna

Terrorismoaren eta bortizkeriaren biktimak oroitzeko batasuna.

urriak 22 Adineko pertsonen zaintza

Adinekoen martxa.

P4K
irailak 27 Ezagutzaren hiria

Passion for Knowledge.

irailak 22 Hiri berdea

Bizikleta sustatu hiritik mugitzeko.

irailak 12 Mugikortasun jasangarria

Altzan Topoaren geltoki berria.

uztailak 14 Bizikidetza

Miramart – Itsasarte Ondarretako tunelean.

uztailak 7 Bizikidetza

Aiete: Giza Eskubideei buruzko Baliabide Pedagogikoen Zentroa.

maiatzak 25 Berdintasuna

Emakumeen kirolaren bultzada sendoa.

8.000 parte-hartzaile
maiatzak 6 Kultura Festibalak

Musika eta Dantza eskola: Emusik festibalean.

5M inbertsioa
otsailak 19 Hezkuntzarekin konpromisoa

2015-2019: inbertitu dira hainbat ikastetxeren hobekuntza-lanetan.

otsailak 5 Azpiegitura berriak

Donostiak autobus geltoki berria estreinatu du Atotxan.

DSS2016
urtarrilak 23 Kulturaren hiria

Donostia, Europako Kultur Hiriburua.

2015

abenduak 4 Hiri jasangarria

Pariseko Gutunaren Sinadura: 2050 helburuekin konpromisoak.

irailak 11 Kultura eta sorkuntza

Tabakalera berria martxan.

54 ikasle
uztailak 6 Nazioartean erreferente

Basque Culinary Center-eko lehen promozioa.

ekainak 16 Etapa berria

Donostiako alkate bezala lehen eguna.