2020ko aurrekontu-proiektuak gizarte-gastua eta hiritarren eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea indartzen ditu

Spread the love

?2020ko aurrekontu-proiektua aurkeztu berri dugu.

Donostiako Udalak 432 milioi euroko Aurrekontua izango du. Eta aurrekontuak gizarte-gastua eta hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatean indartzen ditu.

Hortaz, Udalak 31,7 milioi euro bideratuko ditu gizarte-babesa eta sustapenarekin lotura duten aurrekontu-sailetara, hau da, 2019an baino %3 gehiago.

Inbertsioek lehentasuna izaten jarraitzen dute Udal gobernuarentzat. Horrenbestez, 2020ko aurrekontuak 88 aurrekontu-sail ditu hainbat proiektu garatzeko. Guztira, 2020an 69 milioi euro bideratuko dira hirian inbertsioak egitera.

 

Gainera, hiritarrekin eta elkarteekin harremana izan dugu, Auzoak eta Zeharkako proiektuen zinegotziaren bidez, auzoek dituzten beharrak ezagutzeko eta horiei aurrekontuen bidez erantzun ahal izateko. Udal gobernuaren asmoa da parte-hartze zuzeneko prozesuak berreskuratzea – 2019ko aurrekontua osatzeko egin zen prozesuaren antzera – hurrengo urteetako aurrekontuak osatzeko.

Horiek horrela, 2020ko aurrekontu-proiektua abenduaren 19ko ohiko udalbatzarrean onartuko da, behin tramitazioa osatuta. Eta, beraz, bosgarren urtez jarraian urte berria hasiko da eta indarreko aurrekontuak izango ditu.