LagunKate: 30.000 dei baino gehiago 65 urtetik gorako donostiarrei
LagunKate: 65 urtetik gora eta bakarrik bizi diren 30.000 pertsona baino gehiagorekin harremanetan jartzeko Donostiako Udalak martxan jarri duen ekimena da.
65 urtetik gorako bakarrik bizi diren edo adin bereko edo adineko pertsonekin bizi diren pertsonei laguntzeko deiak dira.
Pertsona hauei hurbiltasuna erakustea da Udalaren helburua. Eta ondorioz, #COVID19.ak sortutako egoerak nola eragiten dien ezagutzea. Hau da, oinarrizko beharrak asetzeko baliabiderik baduten jakitea eta behar izanez gero, dauden baliabideetara bideratzea.
Auzoka antolatu diren deiak dira, hiriko ikuspegi orokorra lortzeko, baina auzoetako errealitate desberdinak aztertzeko ere balio digu. Jasotako informazoa, landu eta kudeatu egiten da.
Behin harremana eginda, pertsona hauen jarraipena egiten da, horrela nahi bada.
Ekimen hau Donostia Lagunkoiari zor diogu. Bertan parte hartu duten 140 udal langileei esker izan da posible. Gure aitortza eta eskerrik beroena guzti guztioi. Eskerrik asko.