Amaiera arte borrokatuko dugu Loiolako Kuartelen lur-saila hiriarentzat izan dadin
Behin Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenaren epaia ezagututa – non eta eskatzen den Loiolako Kuartelen eraikinak PEPPUC delakoarekin babesteko – bi mezu zabaldu nahi ditutu. Alde batetik, zuhurtzia, oraindik aztertu gabeko gaiak daudelako, hain zuzen ere, Udalaren zerbitzu juridikoen esku dauden hainbat gai.
Eta bestetik, irmotasuna. Izan ere, gure helburua berdina izaten jarraitzen du: kuartelen lursaila hiriarentzat eskuratzea.
Helburu hori udal korporazioak aho batez hartutakoa da, eta amaiera arte borrokatuko dugu lortzeko. Eta horretarako gure esku dauden tresna guztiak erabiliko ditugu, nahiz eta batzuek zailtasunak jarri nahi dizkiguten. Ondarearen aitzakia erabili nahi dute ekiditeko lursail hori hiriak duen etxebizitza beharretara bideratu ahal izatea.
Uste dut guztiok bat egingo dugula esaterakoan lursail horrek ez duela kuartela izan behar. Eta kuartela izatea da Udaletxean ordezkaritzarik ez duen VOX alderdiak bere helegitearekin egin nahi duena.
Guk oso argi dugu: irmotasunez babestuko dugu hiriaren interesa. Eta interes hori da lursail hori gureganatzea Urumearen ibarraren garapena osatzeko, hiriguneari gehituz, eta etxebizitza beharrari erantzunez. Eta garapen horretan ekipamendu eta gune publiko berriak egongo dira.
Gure borondatea da jarri dizkiguten oztopoak gainditzeko lan egiten jarraitzea, betiere ahaztu gabe zein den gure helburua, eta hori lortzeko borrokatzen jarraituko dugula. Helegitea aurkeztea posible da eta guztiz beharrezkoa ikusten dugu hirien interesak defendatzeko.