
Loiolako Kuartelen lur-saila erosteko akordioa
Udalak eta Defentsa Ministerioak Loiolako Kuartelen lur-saila erosteko akordioa itxi dugu. Eremuak 17,5 hektareatako azalera du. Bertan, gutxi gorabehera 1.500 eta 1.700 etxebizitza egiteko aukera egongo da. Eta gainera, ekipamendu publiko berriak egingo dira. Hiriaren etorkizunari begira pauso bat markatzen duen mugarri bat da.