Parte Zaharrean suteak prebenitzeko eta segurtasuna bermatzeko plana
Parte Zaharreko arriskuen prebentziorako plana aurkeztu dugu gaur. Plan hau elkarlanean egin dugu auzoko hainbat eragilerekin, auzotarren zein ostalaritza eta markataritzaren baldintzak hobetzeko sortutako lan-esparruan.
Besteak beste, erkidegoen presidenteekin, ostalarien zein merkatarien elkarteekin, eta zer esana duten beste bi eragileekin, hain zuzen ere, Iberdrola eta Eusko Jaurlaritzaren Industria atalarekin, landutako plana da.
2021etik gaur arte egon diren suteetatik gehienak, hain zuzen ere 34, etxebizitzetan gertatu dira; 9 ostalaritza establezimenduetan eta beste 5 beste motatako establezimenduetan. Horrek erakusten digu auzo osoari begira egin beharreko gauza dela, eta horretan saiatu gara azken hilabeteotan.
Planak eragiten dio Parte Zaharra osoari, baita Ekialdeko zabalguneari zein Kaiari, eta hiru ekintza nagusi aurreikusten ditu:
- Auzotarrei zuendutako informazio, formazio eta sentsibilizazio kanpaina, suteak prebenitzeko hartu beharreko hainbat neurri kontuan har ditzaten.
- Arriskuen prebentziorako datuak hartu eta establezimenduen egongo egoera aztertu. Horretarako, Udalaren lau departamentuk esku-hartuko dute: Hirigintzak, Suhiltzaileek, Udaltzaingoak eta Osasun publikoak.
- Establezimendutetako langileei suteak prebenitzeko eta itzaltzeko formazioa. Helburua da, sute batek eragindako larrialdi egoera baten aurrean nola erantzun ikastea.
Helburu nagusiena da, Parte Zaharreko segurtasuna bermatzea. Horregatik, aipatatutako ekintzez gain, planak etengabeko hobekuntza prozesua zabalik izango du. Hortaz, uneoro informazioa eguneratuta izatea da asmoa, epe ertain eta luzera prebentzio arloko promosamen eta aholku berriak egin ahal izateko.