Donostia Eskura: udal tramiteak eta hiritarren postontzia sakelako telefonoan

Tresna honekin aurrerapausoa eman dugu duela urte batzuk hasi genuen udal administrazioaren berrikuntza digitalean. Helburua da, donostiarrek egunero egin behar dituzten udal tramiteak erraztea. Orain arte, udal webgunearen bidez edo Udalinfoko bulegoetan egin behar ziren tramiteak. Hemendik aurrera, dispositibo mugikorrak Udalarekin harreman zuzena izateko tresna bilakatuko dira, modu erosoan eta edozein tokitik.