Gobernantza bikainagatik ELoGE zigiluarekin sarituak

Udalak ELoGE zigilua jaso du Gobernantza bikainagatik, eta horrenbestez Europak duen sari garrantzitsuenarekin aitortu du udal gobernuaren eta udal kudeaketaren kalitatea. Aurten Europa osoko 300 udalerrik jaso dugu, eta horietatik 14 euskaldunak gara. Zalantzarik gabe udal-administrazioak dituen helburuekin betetzen duelaren seinale da, eta beraz, donostiarrei zerbitzu publiko on bat eskaintzen zaiola aitortu egin du Europak.