2024
Gros, Intxaurrondo eta Egiako bizilagunek auzoetara sartzeko bide berria dute, Marrutxipiko lotune berriari esker. Hiriko mugikortasunerako mugarria da. Aspaldi espero genuen jarduketa da, izan ere, hiriko sarreren eta irteeren trafikoak eta ekialdeko auzoen mogimenduak berrantolatuko ditu. Horrenbestez, pilaketarik handienak dituzten guneak arinduko dira, besteak beste Urumeatik egiten diren sarrerak.
Hiri Antolaketarako Plan Orokor berria izateko aurrera pausoak ematen jarraitzen dugu. Behin aurrerakin dokumentua izanda, partehartze prozesua hasteko unea da. Aurrerakin dokumentuak diagnostikoaren fasean hiritarrek, elkarteek eta alderdi politikoek egindako ekarpenekin osatutako proposamena islatzen du. Orain proposamena osorik ezagutzeko eta horri buruzko eztabaida sustatzeko unea iritsi da. Abenduaren 17arten aukera izango dugu gai eta eremu ezberdinei buruz hitz egiteko prestatutako partehartze prozesuari esker. Animatu eta parte hartu!
Pandemiaren ondoren, ur jarduerak praktikatzen dituzten pertsonen kopuruaren handitzeak errekate kopuru gehiago egin behar izatea ekarri du. Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak – Ingurumen departamentuak lortutako Next Funtsei esker – Basque Water Safety-rekin elkarlanean eskuorria egin du Donostiako itsasetzean egiten diren ur-jarduera eta kirol praktika seguruak izateko aholku eta arriskuen berri ematen. Eskuorria asmo handiko ur jarduera seguru baten aldeko Ekintza Planren barruan dago.
Udalak ELoGE zigilua jaso du Gobernantza bikainagatik, eta horrenbestez Europak duen sari garrantzitsuenarekin aitortu du udal gobernuaren eta udal kudeaketaren kalitatea. Aurten Europa osoko 300 udalerrik jaso dugu, eta horietatik 14 euskaldunak gara. Zalantzarik gabe udal-administrazioak dituen helburuekin betetzen duelaren seinale da, eta beraz, donostiarrei zerbitzu publiko on bat eskaintzen zaiola aitortu egin du Europak.
Tresna honekin aurrerapausoa eman dugu duela urte batzuk hasi genuen udal administrazioaren berrikuntza digitalean. Helburua da, donostiarrek egunero egin behar dituzten udal tramiteak erraztea. Orain arte, udal webgunearen bidez edo Udalinfoko bulegoetan egin behar ziren tramiteak. Hemendik aurrera, dispositibo mugikorrak Udalarekin harreman zuzena izateko tresna bilakatuko dira, modu erosoan eta edozein tokitik.
Parte Zaharreko auzotarrekin, ostalaritza eta merkataritza eragilerekin landu da plana eta helburua da etxeetan zein ostalaritza zein merkataritza zerbitzuetan suteak prebenitzeko informazioa eta formazioa zabaltzea. Planak hiru ekintza aurreikusten ditu:
- auzotarrei zuzendutako informazio, formazio eta sentsibilizazio kanpaina
- arriskuen prebentziorako datuak hartzea eta establezimenduen egungo egoera aztertzea
- eta establezimenduetako langileei suteak prebenitzeko eta itzaltzeko formazioa ematea.
Dagoeneko hasi dira lehen bisitak egiten eta hainbat establezimendutako langilek formazioa jasotzen ari dira.
Ekialdeko Barrutiak egoitza berria du Altzako Harrobieta plazan. Gaurtik aurrera Ekialdeko Barrutiaren batzarrak eta bertako lan-taldeak egoitza honetan egingo dituzte bilera guztiak. Gainera, egoitzak Udalinfo Hiritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoa du. Helburua da, Ekialdeko Barrutian bizi diren donostiarrei arreta zerbitzu zuzena ematea. Udalinforen bulegoaren ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara da eta, bertan, ere autotramitazio makina bat eta konposta egiteko poltsak hartzeko makina ere dago.
Hirian ibiltzen diren bisita turistikoetan muga ezartzea onartu dugu. Ondorioz, apirilaren 10etik aurrera talde turistiko antolatuak ezingo dira 25 pertsona baino gehiagokoak izan. Horretarako, jarduera gidatu turistikoa Gune Publikoaren Ordenantzan sartzea sustatu dugu. Neurria tokiko gida-enpresekin, talde politikoekin eta Udaleko hainbat sailarekin landu da.
Bretxako Arraindegia eraikinean Parte Zaharreko osasun zentroa eta kirol instalazioa ireki berri ditugu. Berri ezinhobea Parte Zaharrarentzat. Osasun zentroak auzoan eta erdialdean bizi diren 16.000 donostiarri emango die zerbitzu, Esterlines kalean zegoen osasun zentro zaharran baino baldintza hobean. Bere ondoan, eraikinaren beste aldean, bigarren solairuan, kirol pista berria dago, eta hirugarrenean, erabilera anitzeko gela bat. Horiek guztiak Orixe Ikastolak erabiliko ditu, eta era berean, auzoak dituen beste hainbat beharri ere erantzungo die.
Dbusen kotxetegiak guztiz elektrifikatzeko lanak hasi dira. Horri esker, kotxetegietan autobusak aparkatzeko dauden 119 plazetan kargatzeko 22 puntu eta 60 pantografo jarri ahal izango dira. Horri esker, lehenengo fase batean, egun dauden 9 autobusei beste 29 gehituko zaizkio aurten. Guztira 23,4 milioi euroko inbertsioa egingo da – horietatik 10 milioi Next Generation funtsetatik etorriko dira -. Gure helburua da 2030erako Dbusen flota guztia elektrikoa izatea.
2023
Hiri mugikortasun jasangarriago batetara hurbiltzeko ekintza plana diseinatu dugu. Helburua da, airearen kalitatea hobetzea, kutsadura akustikoa murriztea, segurtasun handiago lortzea eta donostiarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzea. Ekintza plan honek 5 ildo estrategiko ditu:
- Oinez edo bizikletaz egindako joan-etorriei lehentasuna ematea
- Garraio publiko sistema birplanteatzeta eta sustatzea
- Isuri Gutxiko Eremua zehaztea
- Gozamenerako hiri ingurune berriak sortzea
- Aparkatzeko dagoen tokia optimizatzea
Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak Donostiako Udalari Loiolako Kuartelen lursailen eskualdaketa onartu du. Udalak 73 milioi euro ordainduko ditu lur-sailaren truke, eta bertan auzo berria egingo du, 1.500 – 1.700 etxebizitza ingururekin zein ekipamendu berrirekin. Erdigune berria izango da. Auzo berdea, eta Intxaurrondorekin lotura zuzenarekin. Etorkizuneko Donostia amesteko unea da.
Duela 43 urte Donostiak eta Marugamek indarrak batu zituzten anaitze baten bidez. Horri esker, azken 4 hamarkadatan etengabeko kultur-trukaketa egin ahal izan da eta Donostiak leku garrantzitsua egin du Japonian. Ondorioz, bi hirietako hainbat ikasle, artista, kirolari eta enpresa elkarlanean aritu dira harremana sendotzeko.
Era berean, gastronomia da gure beste indargune garrantzitsu bat. Horri esker, Donostiak Taki hirian eraikitako gastronomiaren gaineko aisialdi eremuan kale bat du, hain zuzen ere, gure pintxo, razio eta platerei eskainitako kalea. Astebetez zuzenean ikusi ahal izan dugu Donostiak Japonian duen garrantzia, eta bertan, erreferente izaten jarraitzeko etorkizuneko proiektuak lantzen hasi gara.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 2019an ostalaritzan eta merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko proiektua martxan jarri zuen. Helburua zen taberna, jatetxe zein saltokietako euskara ez zekiten langileek hiru hilabeteren buruan 200 hitz edo esamolde ikastea, bezeroei lehen arreta euskaraz egiteko. Orain, proiektu hori Euskadi osora hedatu da. Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari esker Erraza Da proiektua mugikorrentzako aplikazioa bihurtu da eta, ondorioz, edonork aukera izango du oinarrizko hiztegia ikasteko.
San Bartolome gaina kaleak aisialdirako eremu berria du, eta horri esker eremu horretako urbanizaioa amaitu da. Parkea duela mende pare bat San Bartolome Komentuaren eliza zegoen tokian egin da, eta horregatik, parkearen erdian elizaren gurutzadura erreplikatu nahi izan da, komentua bertan egon zela gogorarazteko. Laster zabalduko da ere eremu horretan bertan dagoen Talent House II eraikina, beraz, eremuak birsorkuntza prozesuan aurrerapauso nabarmena emango du.
Dbizi zerbitzua hiriko auzo gehiagotara zabaldu da. 21 geltoki berri jarriko dira hurrengo egunetan. Zabaltzea Altzatik hasi dugu, eta hurrengo egunetan Intxaurrondo Zaharrera, Bidebietara edo Añorgara iritsiko da bizikleta publikoko alokairu sistema. Guztira 70 geltoki izango ditu Dbizik eta 317 bizikleta elektriko eta beste 317 bizikleta mekaniko.
Ohorea da niretzat nire hiriko alkate izatea. Ohorea eta ardura. Erronka garrantzitsuak ditugu aurretik, aldatzen ari den eta ziurgabetasun-egoera iraunkorrean bizi den mundu honetan. Horregatik, guztion artean gai izan behar dugu Donostia hobeago bat egiteko. Hori da nire konpromisoa.
Donostialdean Araubide Bereziko Eremua sortu ahal izateko hitzarmena sinatu dugu. Horri esker, eskualdeko taxiek egun eta ordu jakin batzuetan hirian egoten diren eskaera goraldiei erantzuna eman ahal izango diete. Egun horietan 118 taxi gehiagok zerbitzu eman ahal izango dute.
Loiolako Lorategi Hiriak azken pausoa eman du bere birsorkuntzarekin hasteko. Lehendabiziko makinak sartu dira eta, dagoeneko, bertan egingo diren 264 etxebizitza berriak eraikitzeko baimenak emanten hasi da Udala. Guztira 264 etxebizitza berri eraikiko dira, %40 babestuak, eta eremuan hiririgune berria sortuko da, eremu berdeekin, hainbat ekipamenduekin, kirol kantxekin eta aparkalekuarekin. Loiola eta Erriberen arteko lotura hobetuko duen eremua izango da.
Turismoa zaindu beharreko jarduera da, baina are gehiago zaindu nahi ditugu hiritarren bizi-baldintzak. Horregatik, erabakiaren helburua da jarduera turistikoa arautzea eta hirian hotel zein erabilera turistikoko etxebizitza berriak irekitzeari mugak ezartzea. 2018tik hainbat neurri hartu ditugu, eta besteak beste, erabilera turistikoko etxebizitzak arautzeko; Parte Zaharra eremu saturatua izendatzeko; eta Plan Orokorraren arau urbanistiko orokorrak aldatzeko bizitegi-eremuetan hotelak egiteko Plan Berezia egitea behartzeko.
Txomineneak aisialdirako plaza berria du. Bertan haur, gazte zein helduek kirola egiteko hainbat aukera dute, baita egun euritsuetan jolasteko estalki bat eta udan freskatzeko ur txorrotadak ere. Guztira 8.000 metro karratuko plaza da, eta horietatik 1.600 berdegune dira. Laster Osakidetzak egun libre dagoen plazako lur-sail batetan osasun zentro berria egiteko esleipena egingo du, auzoak hainbeste behar duen osasun zerbitzua izateko.
Amaitu berri den San Sebastian egunak errekor guztiak hautsi ditu. 158 danborrada, 202o.urtean baino 7 gehiago, eta 20.411 partaide, 2020an baino 1,400 gehiago, izan ditu. Hiru urteren ondoren jaia modurik onenean ospatu ahal izan dugu. Giro aparta egon da. Hiriko egun seinalatuenaz gozatzeko gogo handiak zeuden, eta hala egin dugu. Eskerrik asko guztioi!
2022
2019an ospatu genuen azkenekoz San Tomas feria, hiriko jai esanguratsuenetako bat. Donostiarrok asko estimatzen dugun jaia da eta, bertan, milaka pertsona ateratzen dira hiriko kaleetara baserritarrez jantzita eta ohiko txistorra talo eta bokadiloak jaten dira. Aurten, hiru urteren ondoren, berriro egun polit honekin disfrutatzeko aukera izan dugu.
Udalak eta Defentsa Ministerioak Loiolako Kuartelen lur-saila erosteko akordioa itxi dugu. Eremuak 17,5 hektareatako azalera du. Bertan, gutxi gorabehera 1.500 eta 1.700 etxebizitza egiteko aukera egongo da. Eta gainera, ekipamendu publiko berriak egingo dira. Hiriaren etorkizunari begira pauso bat markatzen duen mugarri bat da.
Amarako Haurtxokoak eta Gaztelekuak Anoeta Estadioan gune berria estreinatu du. Estadioaren obrak direla eta 4 urtez Ferrerias plazan egon ondoren, Ernest Lluch kultur etxearen albora itzuli dira. Instalazio berriek 578 m2 dituzte, hau da, espazioa hirukoiztu dute, eta beraz, haurrek zein nerabeek azpiegitura berria dute euren aisialdiaz gozatzeko.
Dbizi zerbitzua Herrerara iritsi da, eta dagoeneko 47 geltoki daude hirian. Piskanaka zerbitzua hobetzen goaz. Helburua da hurrengo urteetan zerbitzua zalbatzea 70 geltoki izatera iritsi arte.
Hiru igogailu eta bi pasabide publiko eraikiko dira Matia Fundazioak adinekoentzako bizitokiak eraikitzeko proiektuaren barruan. Eta horri esker, Zarautz kalearen eta Pinu Bidearen arteko irisgarritasuna hobetuko da. Igogailuak eta pasabideak egiteko aurrekontua 2,6 milioi eurokoa da eta Matia Fundazioak ordainduko ditu eremuaren urbanizazio karga moduan.
Kontxa inguruko lanak amaitu dira. Azken hilabeteotan barandaren zati bat aldatu da; espaloia zabaldu da; bidegorri berria egin da eta San Martin kaletik Foruen pasealekuraino hedatu da; eta San Martin eta Zubieta kaleak norabidez aldatu dira. Bizikletentzat eta oinezkoentzat erosoagoa den hiri atseginagoa lortzeko lanak izan dira.
27 Industrialdeak sarbide berria du. Industrialdearen hegoaldetik Bidebitarteko biribilgunearen ingurura doan bidea eraiki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 6 milioi euro baino gehiagoko inbertsio honi esker 27 Industrialdean dauden enpresei bultzada eman ahal izango zaie sarrerak eta irteerak hobetuz, eta gainera, Martutene inguruko trafikoa arindu ahal izango da.
Urumeako ubidea zabaltzeko bigarren fasea amaituta Martutenen uholdeak ekiditeko lanei amaiera eman zaie. Horiei esker 500 metrotako pasealeku berria sortu da, hain zuzen ere, lehen fasetik sortutako 850 metrotako pasealekuaren jarraipena. Hortaz, Martutene eta Kursaal arteko ibilbidea osatzen dituzten 6 kilometroak oinez edo bizikletaz egin daitezke.
Altzako kiroldegiak ateak zabaldu ditu 3 urteko lanen ostean. Puntako instalazioa da, igerileku, kirol anitzeko pista, 400m2ko gimnasioa eta jarduerak egiteko hiru gelekin. Horrekin batera, 2019an behin behineko udal gimnasio bezala ireki zen Eraikuntza Institutuko instalazioa irekita mantenduko da Judo Club elkartearekin egindako akordioari esker. Hortaz, Altzak bi kirol instalazio izango ditu, alde batetik, puntako kiroldegi berria, eta bestetik, arte martzialak praktikatzeko eta kirol txartelarekin gimnasioa erabiltzeko kirolgunea.
Hilabete honetan Hiri Antolaketarako Plan Orokorra aldatzeko prozesuari ekin diogu. 12 urte igaro dira indarrean dagoen Hiri Antolaketarako Plan Orokorra onartu zenetik. Orduz geroztik, hiriaren testuingurua asko aldatu da. Horregatik, beharrezkoa eta ezinbestekoa da plangintza tresna honen berrikuspena eta egokitzapena sustatzea.
Udalak Easoko trenbidearen eremua antolatzeko proposamena aurkeztu dio Eusko Jaurlaritzari. Helburua da, egungo trenbidearen eremua erdigune berri batean bihurtzea, etxebizitza eta ekipamendu berriekin eta Arabako parkea handituz.
Aiete Jauregian Urdina eskulturak 1940 eta 1945 artean nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako hogeita bi biktima donostiar oroitzen ditu. Udalak beste pauso bat eman du, hiriaren memoria historikoa berreskuratzeko, biktima horiei errekonozimendua emateko eta haien historia ez ahazteko.
2021
Plan Estrategikoaren helburua gaur daukaguna baino hiri hobea lortzea da. Hiritarrak gustura egongo diren hiria, harro egongo garen hiria. Zerbitzuen maila hobeak izango dituena, auzoen arteko kohesio handiagoa lortze aldera. Norberak bere bizi proiektua hobeto garatzeko aukera izan dezan. Aukeren hiri bat.
Donostiako Udalak hiriko mugikortasunaren eredu berria aurkeztu du: Datorren Donostia. Proposamenaren helburua da oinezkoen, txirrindularien eta garraio publikoa erabiltzen duten herritarren mugikortasuna hobetzea.
Bost hilabetez birgaitze eta hobetze-lanak egiteko itxita egon ondoren, ateak zabaldu ditu Zuhaizti kiroldegi berrituak. Gimnasioaren azalera bikoiztu egin da (orain 700m2 ditu) eta azken belaunaldiko makinak jarri dira. Halaber, jarduerak egiteko bost areto ditu orain eta wellness gune bat ireki da. Kirol Txartelako abonatuek gimnasiora eta igerilekura sartzeko aukera izaten jarraitzen dute. BPXport enpresa da gimnasioaren kudeaketaren arduradun, eta esleipen kontratuan ezarri bezala, 2,5milioiko inbertsioa egin du instalazioan.
Kontxa inguruan garatuko diren hiru proiektuei esker, erdialdea oinezkoentzat atseginagoa egin ahal izango da, trafikoa berrantolatuko da San Martin eta Zubieta kaleen norabideak aldatuta, kontxako bidegorria zabalduko da eta baranda berrituko da.
Donostiak begiratoki berria du. San Bartolomeko harresiaren goiko aldean Joseba Elosegi izena duen begiratokia. Hiriaren beste bista ikusgarri batetaz gozatzeko aukera ematen du. San Bartolomeko eremuaren birsorkuntzaren barruko beste jardueretako bat da.
Uztailaren 24an Udalak polizia-ekintza baten ondorioz hildako Joseba Barandiaran Urkola oroitzeko plaka jarri zuen. Ondorioz, hiru kolore ezberdinetako plakak ditugu hirian – laranja, horixka eta grisa -, terrorismoaren eta mota ezberdinetako bortizkeriaren ondorioz eraildako pertsonak oroitzeko. Dagoeneko 13 plaka jarri ditugu, eta hurrengo hilabeteetan duela hiru urte sortutako ekimenarekin jarraituko dugu.
Dagoeneko bisitatu daiteke Hondalea, Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargiaren etxean egindako eskuhartze artistikoa. 10.000 pertsona baino gehiagok hartu dute txanda eskultura ikusteko. Informazio gehiago: www.hondalea.eus
Udal Artxiboak egoitza berria du Blas de Otero plazan. Bertan, hiriak 1292az geroztik gordeta dituen milaka dokumentu aurkitzeko eta kontsultatzeko aukera dago.
Iztuetako biaduktua eraitsi da hainbat astetako lanen ondoren. Duela 77 urte eraiki zen Erdialdea, Gros eta Egia auzoen arteko trafikoa lotzeko. Orain eremu hori guztiz eraldatuko da auzo horien arteko lotura hobetuz.
Donostiako 210 elementu berri babestu ditu, behin Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziaren – PEPPUC delakoa – aldaketa behin betiko onartuta. Hortaz, Donostiako babestutako 1.310 elementu ditu.
Kirol Txartelaren abonatuek kirol gune berri bat daukate kirola egiteko Loiolako Erriberak auzoan. 700 m2-ko fitness aretoa erabiltzeko aukera dute. Bertan makina kardiobaskularrak eta azken belaunaldiko muskulazio makinak daude kirola egin ahal izateko.
Aietek osasun zentro berria du, Donostiak duen 10.ena. Osasun zentroa Aiete pasealekuan dago, 3.200 metro karratu ditu eta 12.500 pertsonei emango die zerbitzua.
2020
Martxan da Dbizi bizikleta publikoaren sistema berria. Lehenengo fasea dagoeneko burutu da eta, bertan, 46 geltoki jarri dira, 317 bizikleta mekaniko eta 120 bizikleta elektrorekin. Laster hiri osora zabalduko da.
Hirigintza Arau Orokorrek balkoirik ez duten etxebizitza eraikinetan horiek egiteko baimena emango dute. Helburua da, alde batetik, eraikuntza berriko etxebizitza guztiek balkoia edo terraza izatea; eta bestetik, balkoirik ez duten eraikitako etxebizitzetan balkoiak egin ahal izatea, bertan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.
Bretxako merkatuaren lanen bigarren faseari ekin zaio. Arraindegia eraikina egokitzen hasi dira betiko merkatua, osasun-zentroa eta kirol instalazio bat hartzeko.
Erizainek plaza bat dute euren omenez hemendik aurrera. Erizainen Nazioarteko Urtea da 2020a, eta beraz, egin duten lana eskertzeko Kursaalaren atzealdeko plazari Erizainen plaza izena jarri zaio.
Hiriko kultur eta kirol jarduera sustatzeko programa prestatu du aurten Donostiako Udalak. Behin Aste Nagusia bertan behera geldituta, hiriko auzo guztietan tamaina txikiko hainbat jarduera egin dira.
Cristina Iglesias eskulturagile donostiarraren lana osatzeko piezak Santa Klara uharteko itsasargian daude. Proiektuak pauso erabakiorra eman du. 2021eko udaberrian ikusgai izatea espero da.
Viralgen enpresa donostiarrak Hardvard-ekin lotura duen Massachusetts General Brigham Hospital-ea garatzen ari den txertoa ekoiztuko du. Eta ekoizpen hori Donostiako Miramongo parkeko egoitzan egingo da.
100 izen propiok egindako 135 sorkuntza eskaini ditu DK Etxean programak konfinamenduak iraun duen bitartean.
Covid-19 osasun-larrialdi egoerak hiriko ekonomian eragindako ondorioei aurre egiteko plan integrala.
Donostiako Udalak Lagunkate ekimena martxan jarri du martxoan. Ekimenaren bitartez, 65 urte baino gehiago dituzten eta bakarrik edo adin bereko edo nagusiagoko beste pertsona batekin bizi diren donostiarrak deitu ditu zer moduz dauden jakiteko.
Richard Serra eskulturgilearen Five Plates Counter Colckwise eskultura Miramar Jauregian jarri da.
Obrek 13 milioi euroko aurrekontua dute, eta amaitzen direnean, uholdeetatik babesteaz gain, Martutenen oinezkoentzako gune berriak sortuko dira.
2019
Atotxako Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren lanak esleituta
Enpresek jasaten dituzten ziber-erasoen prebentziorako zentroa Zuatzuko enpresa parkean.
2019-2023 legealdirako bide orria
Antigua eta Mirakontxako tunelak lotuta
Artikutzako udal lursailaren mendeurrena
Tabakalera eta Donostiarentzat gastronomian gune aitzindaria
Donostia eta donostiarren alde lan egiten jarraitzeko prest
Morlans eta Aiete auzoak lotzen dituen igogailua martxan da.
Eduardo Chillidaren lana berriro ikusgai Zabalaga baserrian
Terrorismoaren biktimak banan banan omentzeko lehen plakak jarri dira
Plaza berria Altzan
nanoGUNE, Donostia ikerketaren abangoardian.
Kirol instalazio berriak Altzan.
2018
Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrena.
Santa Klara uharteko itsasargian eskultura jartzeko proiektuaren aurkezpena.
Gomistegi, Herrera eta Trintxerpe arteko lotura berria.
Marrutxipiko lotunea.
Donostia Mubil Gipuzkoako elektromugikortasun zentroaren egoitza.
Txominenearen lehen etxebizitzen ematea.
Anoeta Berrian lehen partida.
Kontxako Banderaren sarien parekatzea.
Bretxa berria: merkatua berritu, osasun-zentroa eta kirol instalazioak.
Alde Zaharra Monumentu-Multzo izateko Adierazpena
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromisoa.
Hiritarrek aukeratutako Urrezko Danborra.
2017
Hirian parke estali berriak.
Martutenen Urumearen bideratzea.
Suhiltzaileak, Donostiaren alde lanean.
Udaltzaingoaren Zentro Adimendun berria.
Memoria Historikoaren Eguna.
Jazzaldia, Hamabostaldia, Donostia Festibala eta Zinemaldia.
Zorroagako bidegorria.
Eguzkiteka, udan irakurketa sustatzeko.
LGTBIQ+ harrotasuna.
Konstituzio Plazako urteurrena.
Eskuzaitzetan industrialde berria.
2015-2019: zahar-etxeak hobetuz.
Dbizi aparkaleku berria Autobus Geltokian.
2016
Terrorismoaren eta bortizkeriaren biktimak oroitzeko batasuna.
Adinekoen martxa.
Passion for Knowledge.
Bizikleta sustatu hiritik mugitzeko.
Altzan Topoaren geltoki berria.
Miramart – Itsasarte Ondarretako tunelean.
Aiete: Giza Eskubideei buruzko Baliabide Pedagogikoen Zentroa.
Emakumeen kirolaren bultzada sendoa.
Musika eta Dantza eskola: Emusik festibalean.
2015-2019: inbertitu dira hainbat ikastetxeren hobekuntza-lanetan.
Donostiak autobus geltoki berria estreinatu du Atotxan.
Donostia, Europako Kultur Hiriburua.
2015
Pariseko Gutunaren Sinadura: 2050 helburuekin konpromisoak.
Tabakalera berria martxan.
Basque Culinary Center-eko lehen promozioa.
Donostiako alkate bezala lehen eguna.