Batera bagera, Donostia!
Hiri bizi bat etengabeko eraikuntzan doa, baina ez zentzu arkitektonikoan soilik. Hiri biziak egunero eraikitzen ditu harreman berriak, aukera ekonomikoak, kultur itunak, bizikidetzarako zubiak. Donostia herritarren isla da, horregatik da hain bizia.
Gure hiria trabatuta zegoen, katigatuta, ez aurrera ez atzera, eta berriz martxan jartzea erabaki zuen. Agintaldi honetan, alkate gisa, herritarren helburu eta behar nagusiei erantzutea izan da nire lehentasuna.
Hiriak bizitasuna berreskuratu du. Gaur, Donostia, duela lau urte baino dinamikoagoa da, askotarikoagoa, indartsuagoa. Baina oraindik asko dago egiteko. Etxebizitza eskuratu ahal izateak, talentudun jendea erakartzeak edo inbertsioek ilusioa eskatzen dute, kudeaketa eraginkorra, eta baita herritarren partaidetza ere, denon artean irtenbideak aurki ditzagun.
Donostiak zer izan nahi du bihar? 2015ean aurrera egin nahi zuten donostiarren alternatiba izan ginen. Aurten, berriz ere, gure etorkizun hurbila aukeratu eta erabaki beharko dugu. Batera Bagera DONOSTIA!aukeratu dugu goiburu, aurrera egiteko gure erronka zein den argi azaltzen duena. Orain zuri dagokizu aurrera egiten jarraitu edo duela lau urteko egoerara itzuli nahi duzun erabakitzea.
Hasitako bideari eusteko ilusio eta indarrez beterik aurkeztuko naiz alkatetzara. Donostia zerbitzatzea erabaki pertsonala da. Hiri honekin dudan konpromisoak narama horretara, Donostiarekiko dudan leialtasun eta maitasunak. Donostiako gizon-emakumeen ongizatea ardatz eta helburu argi bat jomugan: aurrera egiten jarraitu, bizi garen hiria amesten dugun hiria bihur dadin.
Eneko Goia Laso
Donostiar guztien alkategaia