Bide Berdeak: hiriko parkeak lotuko dituen ibilbide berria
Altzako Larres parkean egon gara gaur goizean. Izan ere, parke hau hiriko gainerako eremu berde eta parkeekin batera balioan jartzeko eta hiritarrek disfrutatzeko proposatuko dugun ibilibde berriaren protagonista izango da.
Gune hauek eguneroko ajetik aldentzen laguntzen digute, atseden hartzeko, arnasa hartzeko eta ondo pasatzeko. Eta guztiak Bide Berdearen bidez lotzeko proiektua dugu.
14 kilometroko ibilbide berde handi bat sortuko dugu, hain zuzen ere, Cristina Enea, AmetzagaƱa, Ibai Parkea, Lau Haizeta, Larres, Harria, Arrobitxulo, Ulia eta Zurriola hondartza lotuko dituen ibilbidea, hiriko ondare naturalari balioa emanez.
Ibilbidea oinez zein bizikletaz egiteko pentsatuta dago. Gainera, hiriko datuak begiratzen baditugu, Donostiarren ia %70 kirola maiztasunez egiten du. Eta Korrika egitea, oinez ibiltzea eta bizikletan ibiltzea dira asko praktikatzen diren hiru jarduera.
Beraz, ekimen honek ibilbide berri bat izatea ahalbidetuko du kirola eta natura uztartzea atsegin duten donostiarrei hiria beste ikuspegi batetik bizitzeko eta disfrutatzeko izan dezaten.
Gure helburua argia da: Europan parerik ez duen hiria izatea; bizitzeko, lan egiteko eta elkarrekin gozatzeko. Eta Bide Berdeak bezalako ekimenek donostiarren gozamen osasuntsuari ekarpena egingo diote.