Eskerrik asko denoi!

Iritsi da agur esateko ordua. Orain dela 14 urte eta lau hilabete sartu nintzen Donostiako udaletxe honetan, ate horretatik, nire hiriaren alde lan egitera. Azken hamar urte eta lau hilabetetan nire hiriko alkatea izatea egokitu zait. Egokitu zaizkidan ardura politiko guztietatik, hau izan da, zalantzarik gabe, zoragarriena. Gogorra batzuetan, arduraz betea beti. Baina zoragarria.

 

Ez dago maite duzunaren alde lan egiteko aukera bezalakorik. Alkate izateak aukera aparta eskaini dit maite dudan Donostia amestuko ez nukeen bezala ezagutzeko. Horregatik, agur esaterakoan eskerrak ematea dagokit, jende askori eskerrak ematea:

 

Lehenik eta behin, donostiarrei, zuen konfiantzagatik. Bihotzean daramat hori, beti betirako.

 

Nire alderdiari, Eusko Alderdi Jeltzaleari, hautagai izateko aukera eman zidalako.

 

Udala eta Udalaren menpekoak diren entitateetan diharduten langile guzti-guztiei. Ez dago gure hiritarren zerbitzura lan egitea bezalakorik. Eta hori zuekin partekatzeko pribilegioa izan dut denbora guzti honetan.

 

Udalbatza honetako kide guztiei, orain zaudetenak eta 14 urte hauetan hemendik pasa diren guztiei. Eztabaidak eztabaida, ezberdintasunak ezberdintasun, gure arteko errespetuan oinarritutako harremana eraiki dugulako. Mesedez, hori ez inoiz galdu.

 

Nire udal taldeari, legealdi honetakoa eta aurreko legealdietakoak eta baita zinegotzi taldearekin lanean egon diren gertuko laguntzaileei. Zuek zarete hemendik aurrera gehien faltan botako dudana. Oparia izan da niretzat zuekin lan egin ahal izatea.

 

Eskerrik asko, Jon, maite dugun hiria gidatzeko ardura onartzeagatik.

 

Niretzako abentura bat izan den bidaia honetan lagundu didazuen guztiei.

 

Eta, batez ere, gaur hemen ez zaudeten senitartekoei. Eskerrik asko. Hemen egon zineten 2011ko ekainaren 11an, zinegotzi kargua hartu nuenean, eta 2015eko ekainaren 13an alkate aukeratua izan nintzenean. Gaur nirekin zaudetela sentitzen dut.

 

Eta, azkenik, eskerrak nire familiari, niretzako hau garrantzitsua zela ulertu duzuelako, nahiz eta zuen kaltetan izan. Zuen laguntzarik gabe ez zen posible izango.

 

Euskaraz esaten dugun bezala, “Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu”.

 

Eskerrik asko denoi!

Donostiak aurrera egin du azken hamar urteetan eta prest dago etorkizunari arrakastaz aurre egiteko

Politika orokorreko urteko adierazpena egin dugu gaur, alkate bezala egin dudan azkena. Bertan, nire lehen hitzak donostiarrei zuzendu nahi izan dizkiet eskerrak emateko. Ardura handia da Alkate izatea, baina ohore handia ere bai. Donostiarrei esker hiria den bezalakoa da eta Udalak bidelagun izaten jakin behar du. Horretan saiatu gara denbora honetan.

 

Donostiak aurrera egin du azken hamar urteetan eta prestatuta dago etorkizunari arrakastaz aurre egiteko. Urte hauetan guztietan egindako apustuek zerikusia dute horrekin. Horri esker, hiriak ia 4.000 biztanle gehiago ditu eta biztanleko errenta 7.000 euro handiagoa da. Egun Donostia aukerak sortzeko gaitasuna duen hiri oparoa da.

 

Hamar urte hauetan hainbat apustu sendo egin ditugu: mugikortasun iraunkorraren alde; Urumeako Ibarra hiriaren erdigune berria izatearen alde; Turismoaren kudeaketa egokiaren alde; eta Donostia Zientziaren eta ezagutzaren hiria izatearen alde.

 

Etxebizitza da gure indarrak bideratzea eskatzen duen atal nagusiena. Hainbat dira hamar urte hauetan burutu ditugun ekimenak. Gustatuko litzaidake hartutako neurriak eraginkorrask izatea donostiarrei gehien axola dien arazoari aurre egiteko.

Etorkizunera begira aurre egin beharko dizkion hainbat erronka garrantzitsu ditu Donostiak: biztanleriaren zahartzea; hiri lehiakorra izaten jarraitzea; aldaketa klimatikoari aurre egitea edota donostiarrei zuzendutako babestutako etxebizitza berriak sortzeko lan egitea.

 

Azkenaldian gure hiritarrek adierazten dizkiguten kezken artean Segurtasunak nabarmen egin du gora. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak euren jarduera areagotu dute, lan sendoa eginez. Baina arazoari ezin diogu bakarrik heldu, lege mailan eta epaitegien funtzionatzeko moduan ere neurriak hartu behar dira.

 

Kudeaketan aurrera pauso garrantzitsuak eman ditugu. Horiei esker, besteak beste, deszentralizazio prozesuak ere aurrera egin du. Ekialdeko Barrutia, Zubietako Herri Batzarra eta Igeldoko Toki Entitate Txikia horren adibide dira. Asko dago oraindik egiteko, baina seguru nago guztion mesedetan izango dela.

Hiritarren parte hartzean, eskaintzen zaien arretan, digitalizazioan, Memoria Historikoan eta Giza Eskubideen defentsan ere aurrera pauso nabarmenak eman dira. Beste ezer baino lehen komunitatea gara eta hori zaindu behar dugu.

 

Munduan populismoek aurrera egiten duen testuinguruan, lortzea hainbeste kostatu diren erakunde demokratikoak babestu behar ditugu. Historia da antidotorik onena egun dauden hainbat tentalditan ez erortzeko.

 

Ziurgabetasun uneak bizi ditugu. Izan gaitezen gai donostiar izateko dugun zortea balioesteko. Saia gaitezen gauza onetaz baliatzen eta txarrak aldatzen, baina beti harrotasunez eta ilusioz.

 

Irakurri hitzaldi osoa hemen: EnekoGoia_PolitikaOrokorra

Urriaren 16ko udalbatzarra alkate bezala egingo dudan azkena izango da.

 

Hau da gaurko agerraldian irakurri dudan testua.

Egunon guztioi.

Agerraldi berezia da gaurkoa niretzat.

10 urte dira donostiarrek emandako konfidantzari esker Donostiako Alkate naizela. Datorren Urriaren 16an Politika Orokorreko Plenoa ospatuko dugu. Hamargarren aldiz, bertan aukera izango dut Hiriaren egoerari buruzko azalpena egiteko. Hamargarrena eta azkena izango dela jakinaraztera natorkizue gaurkoan, pleno hori amaitutakoan Alkate izateari uztea erabaki dudalako.

Vengo a comunicaros que el Pleno de Política General que tendrá lugar el próximo día 16 de octubre será mi último Pleno como Alcalde, dado que finalizado el debate presentaré ante dicho Pleno mi renuncia y dejaré el Ayuntamiento.

Erabaki hau aspalditik hartuta dudan erabakia dela adierazi nahi dizuet, nire Alderdiarekin partekatu dudan erabakia da gainera. Aurrerantzean Alderdiari egokituko zaio errelebua zeinek hartuko duen erabakitzea. Hori egiteko ordezko bikainak dauzka gainera EAJ-PNVren Udal taldeak.

Decía que esta es una decisión que había tomado hace mucho tiempo. Porque creo que es bueno que existan ciclos con un principio y con un final. Creo que es bueno saber hacer un buen relevo y saber hacerlo de forma ordenada.

Estos días he buscado las entrevistas que ofrecí en 2015 y 2019 buscando una reflexión que le hice a un periodista. No la he podido encontrar, pero recuerdo muy bien la respuesta que le di cuando me preguntó si contemplaba ser un alcalde eterno. Le dije que no. Que tenía muy claro que la Alcaldía era un ciclo que debía tener un principio y un final. Y cuando daba esa respuesta, confieso hoy que siempre estuvo en mi mente el límite de los 10 años.

Egia da beti daudela aitzakiak jarraitzeko. Eta oso tentagarria dela aitortzen dut, baina garbi dauzkat bi gauza: Politikan proiektuak direla garrantzitsuak eta pertsonak horien zerbitzura gaudela eta inertzia ez dela ona.

Siempre se pueden encontrar razones para seguir, pero creo que la inercia es una fuerza muy peligrosa. Además, lo importante es el proyecto de Ciudad, y no tengo ninguna duda de que eso está en buenas manos. Porque hay equipo. Muy buen equipo para que EAJ-PNV siga liderando Donostia.

Estos diez años han sido muy intensos, y el Pleno de Política General que celebraremos el próximo 16 de octubre será una buena ocasión para hacer balance.

Gauza asko gertatu dira 10 urte hauetan, eta aitortuko dut hasitako proiektu batzuk Alkate gisa amaituta ez ikusteak pena pixka bat ematen didala. Bereziki Donostiako Topoa eta Abiadura Handiko Trenaren geltokia, baina lasaitzen nau jakiteak ondo bideratuta daudela eta laister amaituko direla.

Loiolako Koartelak Donostiako Udalarenak direla jakinda pozik noa. Erderaz esanda “misión cumplida”.

Los retos y apuestas de la Ciudad están bien dibujados, y están en buenas manos.  Son retos y apuestas que esté donde esté seguiré apoyando e impulsando. Porque lo que nunca dejaré de ser es donostiarra. Donostiarra hasta la médula.

Antes de que me preguntéis sobre lo que haré os contestaré que eso no es hoy lo relevante. No cierro este ciclo porque vaya a abrir otro ciclo. Lo hago porque creo que es importante tener claro siempre dónde está el principio y donde debe estar el final.

Eta gauza bat daramat nirekin bihotzean, Donostiarrek urte hauetan nigan jarri duten konfidantza, Gerta zitekeen erabakitzea zikloa motzagoa izan behar zuela. Ez da horrela izan.

Eta orain gauza bat eskatu nahi diet donostiarrei. Datorrenari ere niri eman didaten konfidantza eta laguntza ematea. Lan asko dago aurretik Donostiak aurrera egiten jarraitu dezan, eta horretan guzti guztiak gara beharrezkoak.

En los días que quedan tendré ocasión de agradecer como se merece a todos los que me han acompañado en este apasionante viaje, pero hoy me dejaréis que muestre mi especial agradecimiento al grupo de EAJ-PNV del que formo parte en este Ayuntamiento, a mis colaboradores más próximos, a mi familia que me ha aguantado y apoyado, y al Partido Nacionalista Vasco por haberme dado la impagable oportunidad de trabajar por mi País Euskadi y por mi Ciudad, por la Ciudad que adoro: Donostia.

Etxebizitza eskaintza gehiago eta zerbitzu hobeagoak donostiarrentzat

2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztu dugu gaur goizean. Guztira, Udalak 494,4 milioi euroko aurrekontua izangodu, donostiarrei eskaintzen zaizkien kalitatezko zerbitzuak hobetzen jarraitzeko, beti ere inor atzean utzi gabe, eta hain garrantzitsuak diren hiri-mantenuan, garraio publikoan eta donostiarrentzat etxebizitza eskaintza berriak sortzeko inbertsioake egiten.

Gure helburua izan da aurrekontu orekatua egitea, hain zuzen ere, donostiarren eta auzo guztien beharrei erantzuten dieten inbertsioak dituen aurrekontua, etxebizitza publiko aukera berriak sortzearen alde egiten duena eta bereziki gure adinekoak zaintzeko dagoen gizarte zerbitzuen eskaera handiagoari aurre egiten diona.


Aurrekontua udal departamentu ezberdinek planteatzen dituzten beharrei erantzuten saiatzen da, eta bereziki azpimarra jartzen du hiri garbia eta zaindua zein garraio publiko eraginkor eta jasangarria izatean, kultur eta kirol instalazioak hobetzeko inbertsioak egitean, eta donostiarrentzako arreta zerbitzuak hobetzeko gune berriak sortzean. Hortaz, helburua da, donostiarrek Udala gertuko erakundetzat izatea, hain zuzen ere, euren bizi kalitatea helburu duen gertuko erakundea.

Horrenbestez, aurrekontuaren gastu korronterako sailak handituko dira, bereziki, pertsonal gastuak direla eta. Eta arrazioetako bat da, hainbat departamentutarako 26 lanpostu berri sortuko direla. Gainera, zerbitzuak eskaintzeagatik sortzen diren gastu korronteak iaz baino %1,63 handiagoak izango dira. Eta hori guztia Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren ekarpena handiagoa izango delako eta udal zerga politikaren eguneraketa dela-eta. Horri esker, Udalak ematen diren zerbitzuak eskaintzen eta inbertsio berriak zein martxan dauden proiektuei aurre egiten jarraitu ahal izango du.


2026ko aurrekontu-proiektuak azken urteetan hasitako bidetik jarraituko du, eta behar gehien duten donostiarrei lehentasuna ematen jarraituko du. Hortaz, Gizarte Ekintzara zuzendutako aurrekontua 40,5 milioi eurokoa izango da, hau da, iazkoa baino %8,3 handiagoa.

Udalaren finantza egoera ona da, eta ondorioz, 41,7 milioi euro zenbatzen duten inbertsio berriak egin ahal izango dira. Eta horiei beste 126 milioi gehituko zaizkio, dagoeneko hasi diren proiektuekin jarraitzeko edo aurreko urteetako aurrekontuetan aurreikusitako proiektuak garatzeko.


Beraz, 2026ko aurrekontu proiektuak azken urteetan hartutako bideari helduko dio, eta helburua da Udala gertuko erakundea izaten jarraitzea, hain zuzen ere, kalitatezko zerbitzuak eskaintzen eta donostiarren bizi-kalitatean eta ongizatean inbertsioak egiten dituen gertuko erakundea.

Loiolako kuartelak: Lortu dugu!

Gaur bai, esan dezakegu urrats historiko bat eman dugula, hiriaren etorkizuna marraztu ahal izateko. Eguerditik aurrera, egun Loiolako kuartelak dauden lurrak hiriaren jabetzakoak dira. Orain bai, esan dezakegu lortu dugula!

Askotan esan ohi dugu, gertaera garrantzitsuak daudenean, hiriaren historia markatzen duten mugarriak bizitzen ditugula, eta, batzuetan, gauza horiek gehiegi esaten ditugula. Baina oraingo honetan, Loiolako Kuartelak sinatuta eta eskuratuta, hiriaren etorikizuna markatuko duen mugarri baten aurrean gaudeda sinesten dut. Eta etorkizun hori irekiagoa, irisgarriagoa, hobeto konektatua eta zerbitzu berriak eskaintzen duen etorkizuna da.

Atzera pixka bat begiratzen badugu eta XIX. eta XX. mendeei begiratzen badiegu, ikusiko dugu horrelako erabaki eta mugarri garrantzitsuak direla gaur egun ezagutzen dugun hiria osatu dutenak. Urgull mendiaren edo gaur egun hiriaren parte den San Telmo Museoa  erosi izana edo hiriaren zabalgunea eragin zuten harresien eraistea, Donostiako historiaren mugarriak dira. Horiei esker, hiria orain den bezalakoa da.

Kuartelak eskuratzea beste mugarri bat da, gure seme-alabek ezagutzen duten hiria, zalantzarik gabe, etorkizuneko Donostia izan dadin. Gaur atzerako kontaketa bat hasiko da eremu berriaren garapenarekin hasi ahal izateko. Eremu horrek garapen urbanistiko garrantzitsuenetako bat izango du, eta, horri esker, donostiarrentzat zuzendutako 1.700 etxebizitza babestu berri eraiki ahal izango ditugu.

Datozen lau urteetan, orain bertan bizi diren militarrak bertatik aterako dira, eta une horretan hasiko dira garapen berria gauzatzeko lanak. Hirirako eremu itxi bat izatetik eremu ireki bat izatera pasako da, hain zuzen ere, irisgarriagoa eta orain gertu egon arren oso urrun daudela diruditen auzoak lotzeko aukera emango duen eremu irekia.

Gaurkoa urte askotan zehar jende askok eta korporazio askok bilatutako albiste bikaina da. Hiriaren lorpen kolektiboa da, korporazio osoarena. Eta ez dut aukera hau galdu nahi hainbat hamarkadatan egindako lan guztia eskertzeko, baita azken aro honetan Udaleko zinegotziek eta langileek egindako ahalegina eskertzeko ere, euren kudeaketa bikainari esker Loiolako Kuartelen Donostiarentzat berreskuratu dugulako.

Zorionak Donostia!

Easoko trenbidearen eremua: hiria sortzen jarraitzeko aukera

Topoaren igarobidea laster bilakatuko da errealitate, eta horri esker, hiriak hobekuntza eta eraldaketa izango ditu, bai garraio publikoan, bai gainazalean espazio berriak sortzean. Eta eremu berri horiei esker, besteak beste, oinezkoek hainbat gune irabaziko dituzte, eta etxebizitza berriak egiteko aukera sortuko da, hain zuzen ere, kalitatezko estxebizitza eskuragarraiak egiteko aukera.

Igarobide berria martxan jartzea ahalbidetuko duen hiri-eraldaketa nagusia egun Easo, Autonomia eta Errondo inguruneak zatitzen dituen trenbide eremuak hartzen duen eremuan gertatuko da. Gune estrategiko hori berriro diseinatuko da, etxebizitza eskuragarriari eta hiri-kalitateari lehentasuna emanez.

La urbanización de todo este entorno es algo que queremos cuidar con mimo, por ello hemos colaborado con el Gobierno Vasco en la realización de un concurso público de ideas, que ya tiene seleccionados a sus cinco ganadores. De estos cinco, tres avanzarán a la segunda fase, en la que los proyectos entrarán en diálogo abierto con la ciudadanía, recogiendo inquietudes y sugerencias, tras lo cual se seleccionará al equipo redactor que pueda elaborar la ordenación pormenorizada que el Ayuntamiento incluirá en la modificación del Plan General de Ordanación Urbana, para que se pueda desarrollar dicho ámbito.

Inguru horren guztiaren urbanizatzea asko zaindu nahi dugu. Horregatik, Eusko Jauralritzarekin elkarlanean ideien lehiaketa publikoan parte hartu dugu eta, dagoeneko bost ideia irabazleak aukeratuak izan dira. Bost horietatik hiruk aurrera egingo dute bigarren fase batetara. Eta fase horretan, proiektuak herritarrekin elkarrizketa irekian sartuko dira, kezkak eta iradokizunak bilduz. Ondoren, Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketan sartuko duen antolamendu xehatua egin ahal izango duen erredakzio-taldea hautatuko da, eremu hori garatu ahal izateko.

Horizontea 2030

Eraldatuko den eremua, egun trenbideak okupatzen duena baino handiagoa izango da, eta horri esker, asmo handiko planteamendua egin ahal izango da, osatuagoa. Planteamendu horrek aukera emango digu hiria sortzeko, etxebizitza sortzeko, baita kalitatezko gune gehiago – izan ekipamendu publikoak, parkeak- zein inguru horretako trafiko-fluxu berriak antolatzeko aukera ere.

Eta hori guztia horizontea 2030ean jarrita. Gure helburua da, 2030ean plangintza arduratsu, koordinatu eta partizipatu berri hau errealitate egiten hasi ahal izatea.