Euskararen erabilera politikoa

Ramón Labayen hil zenean, EAJ-PNVren Udal taldeak pentsatu zuen  Donostiako Alkate izandakoak gure Hiriaren txoko batetan oroitua izatea merezi zuela. Proposamena aurkezterakoan egin genuen lehen gauza familiarekin hitz egitea izan zen, ez genekielako bere abizena nola jarri behar ote genuen, alegia, Labaien edo Labayen. Familiak garbi esan zigun: “Aitak Labayen jartzen zuen beti, horrela nahi zuen”. Eta Plenoak horrela jartzea erabaki zuen: “Plaza Alcalde Ramón Labayen – Ramon Labayen Alkatea plaza”.

Adibide hau jartzen dut, gure kaleen euskarazko izenak zeintzuk izan behar duten erabakitzea ez dela gauza erraza adierazteko. Nik neuk zalantzak izan ditut Kontxaren kasuan, eta ez nago euskararen kontra, Alkateak gaur esan duen moduan.

Udal Gobernuak gure Hiriko ia 300 kaleren izenen euskarazko bertsioak onartzeko erabakia aurkeztu  zigun orain dela hiru aste. Beste gauza askorekin gertatu ohi den bezala, lehenik egunkarien bitartez izan genuen horren berri. Bilduk euskararen “txapa” jarri nahi zuen baina tira, horraino ez daukagu eragozpenik.

Donostiako zinegotzia eta euskaltzaina den Miren Azkaratek, gaiari ekin bezain pronto adierazi zidan gaia ez zela erraza izango, Gobernuak berak aurkeztutako proposamenean bertan irizpide kontrajarriak  zeudelako eta ezinbestekoa zelako kasuak banan bana eta zorrotz aztertzea. Horrelaxe adierazi genion Udal Gobernuari Irailaren 15ean ospatu genuen Udal Batzordean. Kezka hori adieraztearekin batera, hilabeteko epea eskatu genuen, lantaldea osatu eta Urriaren 30eko Plenoan erabakiak behar bezala hartzeko. Ezezko borobila jaso genuen eta ondorioz,  aurkezten zitzaigun proposamenaren aurrean abstenitu egin ginen, zuzenketak aurkeztuko genituela adieraziz.

Segituan konturatu nintzen Bilduk ez zuela kaleen euskarazko izenak nola idazten diren inguruko kezka handiegirik, gai hau politikoki erabiltzea zen bere asmo nagusia. Segituan hasi ziren Donostian ohikoak diren Bilduko bozeramaleak egurra ematen eta EAJ-PNV Donostiako kaleak euskaratzearen aurka zegoela esaten.

Batzordean gertatutakoaren ondoren, Miren Azkaratek egindako lan itzelari esker, gure Udal Taldeak 48 zuzenketa aurkeztea lortu zuen Iraiaren 19rako. Gobernu ardura duen Bildu taldeak berak 47 aurkeztu zituen! Egindako jatorrizko proposamenarekin Bilduk berak zalantza handiak zituenaren adierazgarri hoberik?

Behin eta berriro esan diogu Alkateari gaiak adostasuna kudeatzeko beharra zuela eta zuzenena Urriaren 30eko Plenora eramatea zela, aldez aurretik egin beharreko guztiak eginda. Horrela esan diogu Bozeramale batzordean, atzo bertan bere bulegoan eta gaur Plenoan. Baina erabakia hartuta zegoen, eta berriro agerian geratu da eztabaida ez dela gure kale izendegia modu txukunean itzultzeari buruzkoa. Plenoaren gehiengoak eskatutakoari muzin egin dio Alkateak, baina larriagoa dena, Plenoko Idazkariari hitza ukatu dio. Zergatik? Nire susmoa da Alkateak ezin zuela puntu hori mantendu Plenoaren gehiengoak bertan behera uztea eskatzen zuenean, baina Alkateak berak nahi zuena egin nahi zuen eta idazkariari hitz egitea debekatu dio. “Hemen nik agintzen dut!”. Ez da hau entzuten dugun lehen aldia.

Gai honen inguruan Bilduk egin nahi zuena berriro agerian geratu da. Eztabaida ez da gure kale izendegia modu txukunean itzultzeari buruzkoa. Euskara Bilduk bakarrik maite duela eta Bilduri bakarrik axola zaiola esatea baizik.

Alkateak berak prentsaurrekoan esan dituenak entzutera joan gara zenbait zinegotzi, azkenaldi honetan prentsaurrekoak baitira Udaletxe honetan esan nahi diguna esateko erabiltzen duen bidea. Han esan digu euskaren kontra gaudela. To! Nire aldamenean nuen euskaltzaina infiltratua ote Euskaltzaindian?

Tristea eta kaxkarra. Hori da jokabide honek merezi duen izena. Bilduk erabaki badu gai hau guri egurra emateko erabili behar duela, ba bejondeiola! (hau idazten dudan bitartean nire eskukoan ikusten ditudan twitterreko txioek hori adierazten didate).

Konsignetaz haratago, norbaiti interesatzen baldin bazaio Donostiako kale izendegia euskaraz eta gazteleraz behar bezala jartzea, utzi diezaiotela euskara tresna politiko gisa erabiltzeari eta ekin diezaiogun lanari.  Hori da zalantzarik gabe euskarari eta gure hiriari egin diezaiokegun mesederik handiena.

Borja Jauregi. Hasta siempre amigo

“Oye chaval, ya se que andarás muy liado y yo no te quiero agobiar pero tenemos un problema gordo: se ha caído el túnel de Menditxo y las próximas 24 horas van a ser críticas, se ha roto una de las dos tuberías principales del Añarbe y como no consigamos repararla pronto, podemos dejar a toda Donostialdea sin agua”. Cada vez que veía el nombre de Borja Jauregi en un movil que sonaba me echaba a temblar. Bidegi tenía simultáneamente 9 “obrones” en marcha a lo largo y ancho de Gipuzkoa y un Territorio que vivía en un colapso circulatorio permanente y exigía a gritos una solución. Un “marrón” en toda regla. Y sin embargo, esa misma llamada me tranquilizaba, porque sabía que el torbellino Borja ya se había puesto en marcha, y que no pararía hasta dar con la solución.

“Oye chaval, ya estamos en ello. Hemos llamado a unos cuantos gurús de las ingenierías. Habrá que construir un partenón en la boca del túnel pero esta obra se acaba, sí o sí.” Así era Borja Jauregi. Apasionado en las cosas que hacía, capaz de mover todo lo que tenía a su alrededor cuando creía que había que hacer algo y cuando se implicaba en una tarea o en un proyecto.

Han pasado casi seis años desde que Borja me hiciera esa llamada. Hoy, Gipuzkoa tiene una nueva red de carreteras, aquel colapso permanente es ya un recuerdo del pasado. Borja Jauregi fue, sin ninguna duda, uno de los que lo hizo posible. Su fe en lo público y su implicación por el País son rasgos que lo caracterizaban. Buena fe de ello pueden dar en Hondarribi, la Ciudad que adoraba y que hoy es fiel reflejo de la enorme capacidad que tenía para hacer realidad sus apuestas.

Nos has dejado cuando te tocaba empezar a disfrutar con los tuyos, yendo a pescar y a cuidar de tus nietos. Se que has sufrido. Y lo has hecho por la enfermedad que te ha tocado padecer. También recuerdo la llamada que me hiciste para contármelo. Pero se que has sufrido más porque también te ha tocado soportar la repugnante campaña que los de siempre trataron de impulsar contra ti para ensuciar el nombre del Partido al que pertenecías. Y se que eso te dolía por lo injusto y por lo despreciable que resultaba. Pero no te preocupes Borja, porque el resultado de las cosas que tu hiciste son las que se ven y son las que realmente valen.

A mi además me dejaste tu amistad, y eso es algo que siempre llevaré conmigo.

Egun handirarte lagun.

Miguel Angel Blanco. 17 urte.

Egunotan 17 urte betetzen dira ETAk Miguel Angel Blanco erail zuenetik. Egun gogorrak izan ziren horiek, nire bizitza osoan ahaztuko ez ditudanak. Urtero egiten nuen bezala, Errioxako San Asension nintzen, Gipuzkoako leku ezberdinetako gaztetxoak parte hartzen zuten udaleku batean laguntzaile gisa.

Egia da, garai hartan zoritxarrez ohituta geundela ETAk egiten zituen astakeriak sufritzen. Lehergailuak, bahiketak, erailketak… Baina kasu hau bereziki krudela zen. Bereziki krudela, ETAk adierazten zuen hoztasuna izugarria zelako (48 ordutan Espainiako gobernuak presoak euskal herriratzen ez bazituen, hil egingo zuen). Baten batek “asesinato a cámara lenta” deitu zuen gertatutakoa.

Larritasuneko 48 ordu izan ziren. Gure lehen erreakzioa San Asensioko plazara joatea izan zen, bertakoekin eta bisitariekin batera kontzentrazioan parte hartzera. Guztiak atsekabetuta geunden. Guzti guztiok batzen gintuen atsekabeak. Gu bezala, zeuden lekuan kontzentratzen ziren milaka eta milaka pertsonei bezala.

ETAri bost axola izan zitzaizkion pertsona baten bizia eta gizartearen atsekabea. Susmatzen genuen hala izango zela. Ikaragarria izan zen. Negar egin genuen. Uste dut milaka izan ginela negar egin genuenak. Gero etorri ziren amorrua eta haserrea. Telefonoz kontatzen zizkiguten Euskadin gertatzen zirenak. Ulergarriak izan zitezkeen gauzak, baina justifikaziorik eta aitzakiarik merezi ez zutenak. Ertzaintzak Herriko Tabernak babestu behar izan zituen.

Guzti guztia zen gogorra. Baina niretzat gogorrena isiltasuna izan zen. 48 ordu horietako atsekabe unea bizi eta euren barruan gizaki egiten gaituena aurkitu ez zutenen isiltasuna. Beste edozeren gainetik estrategia politikoa kokatzearen adierazgarririk gordinena izan zen hura. Eta nola bizi gaitezke honelakoen aurrean isilik egoteko kapaz direnekin? Bizi gera. Ez dago beste aukerarik. Baina orain dela 17 urte gertatutakoa ahaztu gabe. Inoiz baino garbiago jakinda ez dagoela ezer pertsonaren eta bere duintasunaren gainetik. Baina jakinda ere gure artean ba dela honela pentsatzen ez zuenik eta ez duenik. Horietaz ez naiz fio, ez orduan eta ezta orain ere.

Gora Errepublika?!

Ekainaren 2an Juan Carlos erregeak abdikatzeko asmoa zuela plazaratu zuenetik, errepublika eta monarkiaren arteko eztabaida bilakatu da antza elkarrizketa eta eztabaida gai nagusia Espainian. Hori ikusita, burura datorkidan lehen galdera honakoa da: Batzuk ez al dira konturatu azken 36 urte hauetan Espainia monarkia parlamentarioa izan dela? Egia esan, harrigarria da lokartuta zeuden joerak nola astintzen diren ikustea.  Oso lokartua zeuden behintzat orain  Diputatuen Kongresuan Alderdi Sozialistaren erabakien kontra jarduten duen Diputatu donostiarraren joerak. Donostiako alkate izandakoak ez zuen arazo handiegirik izan 20 urtetan erregearen erretratua gure Pleno Aretoko buruan edukitzeko. 20 urte asko dira hura han zegoela ez ikustekoa.

DOCU_GRUPO

Bildu etorri behar izan zen ditxosozko koadro hori kentzera. Ez daukagu argi ordea zergatik kendu ote zuen, gerora Udaletxearen balkoian espainiako bandera errepublikarra jartzeko halako joera adierazi izan baitu. Bilduk, abdikazioaren berri izan bezain laster egindako keinuekin erabat bat datorren joera. Batzuk ez zuten inolako erreparorik izan Estatuak izan beharreko gobernu formari buruzko eztabaidan buru-belarri sartzeko. Egunetik gauera, inposatua omen den Hegoaldeko Euskal Lurraldeen errealitate administratiboa ez onartzetik, Espainiarentzat egokiena den gobernu erregimenaren eztabaidan sutsuki parte hartzera. Ene bada! Eskerrak azken unean ideologoren/komisarioren batek agindua eman duela, errepublika izenari “euskal” abizena jartzeko agindua. Ordurako ikusi dugu ikusi beharrekoa ordea.

gure esku

Laster Felipe VI. etorriko da, gero baliteke Leonor izatea. Eta espainolek nahi izan ezkero, baita errepublika ere. Erabaki nahi badute egin dezatela. Ongi deritzot, baina benetan, nik ez daukat horri buruz erabakitzeko interes berezirik. Nahiago dut nire Herriaren, Euskadiren inguruan erabakitzea, bakean, askatasunean eta berdinetik berdinera. Hori adierazi zuen aurreko igandean Durangotik Iruñara milaka euskaldunek osatu genuen kateak. Ikusiko dugu orduan, beraien erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duten errepublikarren gurearekin zer egiten duten. Ea errespetatzeko gai diren. Edo honetaz hitz egiteko beste norbaitek abdikatu behar izango ote du?

Leku bat Donostian Ramon Labaienentzako

Ramon Labaienek zuen donostiar izaera sakonak eta egun ezagutzen dugun Donostiaren eta Euskadiren oinarriak ezartzean egindako ekarpenak gure Hiriaren aitorpena merezi dutelakoan nago. Labaien Donostiako alkatea izan zen 1983tik 1987ra eta haren heriotzak giza goratasun eta goratasun politiko handiko pertsona baten desagerpena ekarri digu; Labaienen ekarpena guztiz garrantzitsua izan zen gaur egun ezagutzen ditugun Donostiaren eta Euskadiren oinarriak ezartzean. EITB edota Donostian egoitza duen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bezalako erakundeak sortzen ezinbestekoa izan zen. Alkatea zelarik, besteak beste, Maria Cristina hotela bultzatzearen eta oso zaila zen unean Zinemaldiari eustearen aldeko apostua egin zuen. Ramon Labaianek gauza asko eta lan handia egin zuen hiri honen alde, horregatik ondo baino hobeto merezi du Donostiak bere kale bati haren izena ematea.

Non oroitu dezakegu Ramon Labaien Donostian?  Ramonek hainbeste bultzatu zuen Maria Cristina Hotelaren alboan dagoen plazatxoa  kokapen egokia delakoan nago. Sinbolikoki esanahi handia duen lekua da hau. Merezitako aitorpenaren tamainakoa gainera.

unnamed

 

 

 

Izan zirelako gara. 100 urteko konpromisoari esker mila.

izan zirelako gara

Gaur Donostiako Bulebarrean ekitaldi bat egin dugu 1911n lehen zinegotzi akta lortu zenetik gaurdaino Donostiako Udaletxean lanean aritu diren berrogeita hamar bat zinegotziak. Ekitaldian gurekin izan dira Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, Andoni Ortuzar eta  Gipuzko Buru Batzarreko presidentea , Joseba Egibar. Baita ere diren eta izan diren zinegotzi donostiarrak eta hauen familiak.

EAJ-PNVko zinegotziak Donostiako Udaletxean mende batean zehar buruturiko lanak bi zutabe irmo izan ditu beti oinarri: Euskadirekiko zein Donostia ireki eta anitz batetiko grina eta gure herriaren askatasunarekiko maitasuna, elkarrenganako errespetutik eta herri hau osatzen dugun guztion askatasunetik ulertzen duguna. Horiexek dira, hain zuzen, gure alderdiaren jardunari eusten dioten oinarriak.

Lehen alkate abertzaleek, Jesús Mari Alkainek eta Ramón Labayenek, diktadura frankistaren ondoren Donostiaren birsortzearen oinarriak ezarri zituzten. Alkainek asmatu zuen udala kiebran zegoela eta politikoki, sozialki eta ekonomikoki ezin zailagoa zen une batean hiria aurrera ateratzen. Ondoren, Ramon Labayenek amets egiteko eta gaur egun ezagutzen dugun hiria itxuratu zituzten proiektuen alde egiteko gaitasuna izan zuen. Horrek behar du izan Donostiak 2016ko Europako Kultur Hiriburutzak dituen zailtasunen aurrean segitu beharreko inspirazioa. Gauzak Alkainek eta Labayenek egingo zituzten bezalaxe egin behar dira. Donostiak 2016ren alde egin behar du, ondo eta irmoki egin ere.