Donostiari egonkortasuna emateko gobernu ituna
Donostiak aurrera egin du azken lau urteotan, baina bide honek ez du etenik. Eta, duela lau urte egin genuen bezalaxe, EAJ-PNVk eta PSE-EEk gure ezberdintasunak alde batera utzi eta hiriaren alde egiteko ituna sinatu dugu.
Bi alderdi ezberdinak gara, bakoitzak dauzkagu gure iritzi eta ikuspuntuak. Baina argi daukagu elkarren artean, lankidetzan, hiri honek urrats haundik eman ditzakeela.
Donostiar guztiok egiten dugu egunero hiri hau. Denok gara hiri honen orainaren, eta etorkizunaren erantzule. Baina Udaletxeak parte garrantzitsua du hiriaren nondik norakoan, eta horretan, bi alderdiok Donostiaren alde lan egiteko konpromisoa hartu dugu.
Hau ez da botere banaketa bat. Hau, Donostiaren aldeko apustu sendo eta garbia da. Hiriak bere onena eman dezan. Eta anbizioz etorkizun oparoa izan dezan.
Ituna bi alderdik sinatu dugu, baina gainontzeko alderdiaekin elkarlanean aritzeko ituna ere bada. Horregatik, nahiz eta gobernu akordio honen parte ez izan, eskua luzatu nahi diet Udalbatza osatzen duten gainontzeko alderdiei Donostiaren alde lan egiteko. Egitasmoak eta proiektuak onak badira, bidean ikusiko dugu elkar.
Aurretik lau urte ditugu hirian jauzi berria egin dezan. Hasitako bidea kontsolidatzeko unea da. Eta Donostiak merezi du bere arduradun politikoen lana donostiarren bidelagun izatea.
Alkate bezala hori egiten saiatuko naiz, eta ziur naiz gainerako zinegotziek ere gauza bera egingo dutela, gobernu ardurak izan ala ez.
Gobernu ituna osorik: Gobernu Ituna