DONOSTIARRON DONOSTIA. Batu zaitez olatu berrira

Spread the love

Hiri bat baino askoz gehiago da Donostia. Donostia izateko eta bizitzeko era bat da. Gure izaera propioan, ariman, elkarbizitzan eta aurrera egiteko dugun nahia partekatuan oinarritutakoa zehazki. Garen horretatik eraikita, eta baita, amestu dugunetik ere.

10 urte dira EAJk hiriaren lidergoa hartu zuela. Iraganean abiatutako obra handiak, gaur egun, amaitze bidean ditugu, eta garai berria dugu aurrean. Aukeren hiria eta aukeraz beteriko aroa. Bizigarriagoa, atseginagoa eta konektatuagoa dagoen Donostia dugu helburu, donostiarrok bizitza proiektu berriak garatu ahal izan ditzagun.

Donostiarron Donostiak etxebizitza gehiago ditu, enplegu aukera berriak, gune publiko berrituak edo gure egunerokoa hobetzen duten gauza txikiak zaintzen ditu. Irekiagoa da, eta aldi beran, gureagoa.

EAJk gidatu du prozesu hori, milaka donostiar eta hiriko gizarte, ekonomia zein kultura eragile eta elkarteekin batera. Zailtasunak zailtasun, hiri honetan beti egin dugu aurrera. Talde lanean gara indartsu. Donostiaren arima donostiar bakoitzak osatzen du eta.

Aro berria dugu aurrean eta zu garai berri horren parte zara.

Hiriko proiektuak

01 TOPOA, KALITATEZKO GARRAIO PUBLIKOA
Topoa azpiegitura giltzarri izango da auzoen artean mugikortasun jasangarria, irisgarria eta eraginkorra lortzeko.
MARTXAN → 2026

02 ATOTXA GELTOKI BERRIA
Geltoki berriak Aldirietako eta distantzia ertaineko zerbitzuak hobetuko ditu, eta abiadura handiko trenaren iritsierarekin borobilduko da.
MARTXAN → 2025

03 GOe, EREMU BERRONERATZEA
GOeren garapena gastronomiaren berrikuntzaren eta aisialdirako eremu publikoen biziberritzearen aldeko apustua izan da.
MARTXAN → 2025

04 LOIOLAKO KUARTELAK, ETORKIZUNEKO AUZOA
1.700 etxebizitza, eremu berdeak, ekipamendu komunitarioak. Kuartelen eremua Urumearen inguruan sortuko den lotura hiri-ardatz berria izango da.
AURREIKUSPENA → 2033

05 INFERNUA, HIRI BERRONERATZEA
Inpernu berrian 540 etxebizitza, ekipamenduak eta ingurua berreskuratzeko eta birsortzeko kalitatezko guneak egongo dira.
MARTXAN → 2027

06 ILLUNBE, INSTALAZIO BERRIKUNTZA
Erabilera anitzeko pabilioi moderno eta berritzaile batek kultur- eta kirol-ekintzekin gozatzeko aukera emango digu.
AURREIKUSPENA → 2030

07 NAZIOARTEKO POLO KUANTIKOA
DIPCk, Ikerbasquek eta Nanogunek martxan jarri dituzte teknologia kuantikoko zentro berriak. Horiei esker Donostia erreferente izango da.
MARTXAN → 2025

08 KOMISARIA BATERATU BERRIA EGIAN
Zentro operatibo berria ardatz estrategikoa izango da hiriko segurtasuna bermatzeko, hiritarroi arreta gerturatuz.
AURREIKUSPENA → 2027

09 EASO, KONEXIO-ESPAZIO BERRIA
Trenbidearen eremuaren birsorkuntzari esker Easo, Araba parkea eta Morlans arteko konexioa hobetuko da eta bizitzegi-eremu eta oinezkonetzat eremu atsegina bihurtuko da.
AURREIKUSPENA → 2028

10 MIRAMON, I+G+B -AREN ALDEKO APUSTUA
Miramongo Parke Teknologikoa Illunberaino zabalduko da bioteknologia ardatz izango duen HUB berri bat sortzeko.
MARTXAN → 2026

11 DONOSTIAKO OSASUN HIRIA HANDITZEA
Bi eraikin berri eraikitzen ari dira fase aurreratuan dauden onkologia tratramenduak eta kanpo-kontsulta espezializatuak errazteko.
MARTXAN → 2027

12 LUGARITZ, NAGUSIEN ZAINTZA
Lugaritzeko apartamentuak adineko pertsonentzako elkarbizitza eredu berritzailea dira, komunitarioak eta norbanako autonomian oinarrituta.
BUKATUTA → 2023

13 LOIOLAKO ERRIBERETAKO TRUKAGUNEA
Etorkizuneko trukaguneak Topoaren eta Renferen zerbitzuen arteko loturak ahalbidetuko ditu, Gipuzkoako garraio publikoaren mugikortasuna hobetuz.
AURREIKUSPENA → 2030

14 BIDEBERDEA
Donostiarrek gehien baloratzen duten udal-zerbitzuetako bat, Dbus, erabat elektrifikatzeko prozesuan dago, Donostiak %100 emisiorik gabeko garraio publikoaz gozatu ahal izateko.
MARTXAN → 2030

15 TXOMINENEA II
Kartzelaren hurrengo lekualdaketak 400 etxebizitza babestu eta alokairurako apartamentu dotaziodunekin etxebizitza-garapena martxan jartzea ahalbidetuko du, prezio eskuragarrietan.
AURREIKUSPENA → 2028

16 JOLASTOKIETA II
Zardoya-Otis enpresaren instalazio zaharretan 380 etxebizitza berri, plaza eta lorategiak, eta oinezko eta bizikletentzako konexioa hobetzeko igogailu bertikalak izango dituen eremu berri bat sortuko da.
AURREIKUSPENA → 2028

17 AÑORGA, ETXEBIZITZA BERRIAK
Añorga Txikiren garapena bost fasetan banatutako proiektu anbiziotsua da. 248 etxebizitzaz gain, Añorga etorbidea berrurbanizatuko da, goiko aldean igogailu bat eraikiko da, eta Amassorrain ikastola handituko da, besteak beste.
MARTXAN → 2027

18 SAN BARTOLOME
San Bartolomeko birsorkuntzak eraldaketa osoa ekarri du Donostiaren bihotzean. mendi-magala amaitzearekin borobilduko den eremua etxebizitzak, lorategiak eta plazak, ekipamendu komunitario berriak eta mugikortasunaren hobekuntzak osatzen dute.
MARTXAN → 2027

19 SAGÜES
Sagüesen, hiriko topagune esanguratsuenetako batean, aurreikusita dagoen eraldaketak Uliako magalean integratutako gune handi bat sortuko du, berdeguneekin eta aisialdirako jarduerak egiteko espazio zabalekin.
AURREIKUSITA → 2028

20 ALTZAKO KIROLDEGIA
Altzan aspalditik amestutako kiroldegia 2022ko udaberrian egia bihurtu zen, eta ordutik milaka donostiarrek, batez ere altzatarrek, egunero erabiltzen dituzte 10.500 m²-ko instalazioak, kanpoko igerilekua barne.
BUKATUTA → 2022

21 BRETXA
Bretxa merkatu historikoaren berritzea azken fasean sartu da. Osasun-zentro berria eta kirol-instalazioak gehitu zaizkie dagoeneko, eta 2026an, azokan lan egiten duten asentadoreak kale mailara lekualdatuko dira, plazaren eraberritzearekin batera.
MARTXAN → 2027

22 ANOETAKO KIROL-HIRIA
Anoetako instalazioen berritzeak laster abiatuko dira, Miniestadioaren eraldaketarekin eta Eusko Jaurlaritza zein Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatuta, etorkizuneko erreferente bihurtzeko.
AURREIKUSITA → 2030

23 TXOMINENEA I
2019an errealitate bihurtu zen Txominenea auzoko garapenak hazkunde-prozesu betean jarraitzen du, osasun-zentro berria eraikitzen eta komunitate-ekipamendu berriak martxan jartzen.
MARTXAN → 2027

24 ESKUSAITZETA
Otis, Gipuzkoako Botika Banatzailea, Mubil, Tecnalia eta Cidetec elektromugikortasun-poloa… Gipuzkoako industria-poligono handiena azken garapen-fasean dago, teknologia eta industriaren arloan puntako enpresak hartzen.
MARTXAN → 2026

25 GOMISTEGI
Gomistegiko parkea, Herreraren eta Trintxerperen artean, bi auzoen arteko oinezko eta bizikleta-pasabidea erraztu duen konexio-gune berria bihurtu da.
BUKATUTA → 2019

26 DBIZI
Donostiako bizikleta alokairu publikoko zerbitzua den Dbizik lau urte bete ditu, bidaia-errekorrak hautsiz eta hiri-mugikortasun aktibo eta iraunkorrerako alternatiba sendo gisa finkatuz.
BUKATUTA → 2021

27 FERRERIAS ETA ARMERIAS PLAZAK
Auzotarrekin elkarlanean, Ferrerías eta Armerías plazak erabat berrurbanizatuko dira, bi guneen arteko lotura hobetzeko, zentralitate espazio berri bat sortzeko eta auzoko ibilbide oinezkoak indartzeko.
AURREIKUSITA – 2027

28 CHILLIDA BIDEA
Chillida Bidea Eduardo Chillidaren bi gune enblematiko lotzen dituen ibilbide artistiko eta kulturala da: Haizearen Orrazia eta Chillida Leku. Artista jaio zeneko mendeurrena ospatzeko sortua, ibilbidea oinezko eta txirrindularientzat diseinatuta dago.
MARTXAN → 2027

29 MARTUTENE, URUMEA IBAIAREN ERRIBERA
Sei urteko obren ondoren, 2022an amaitu ziren Urumea ibaiaren zabalera eta ibilgua hobetzeko lanak Martutenen. Ibaiaren hobekuntzez gain, zubien berritzea eta oinezko zein bizikletentzako pasealeku berri bat ere sortu dira uholdeak saihesteko.
BUKATUTA → 2022