DSS-2030 Plan Estrategikoa: aukeren hiria
DSS-2030 Plan Estrategikoa aurkeztu dugu gure hiriko eragileekin batera. Eta planak honako goiburua du: Aukeren Donostia. La ciudad que queremos. Nolakoa izango da Donostia 10 edo 20 urte barru?
Guztiok dugu buruan amesten dugun hiria, eta Udalari dagokion papera da hiriak eskatzen duenari bide ematea. Horregatik, finkatzen ditugun apustuek ekintza eta erabaki-hartzea bideratzea dute helburu.
Bide orria dugu, hain zuzen ere, Donostiara talentu berria erakarriko duena, auzoen arteko kohesioa hobetuko duena, historikoki ditugun hainbat apustu berresten duena.
Eta besteak beste, ditugun apustuak segidakoak dira: kultur sorkuntza bikaina, hizkuntzen arteko bizikidetza, puntako gastronomia, turismoaren integrazio adimenduna, zaindutako hirigintza eta zientziaren eta ikerketaren hiria izaten jarraitzea.
Donostia donostiarrok dahi dutena, nahi duguna, izango da. Egin dezagun guztion artean Aukeren Donostia. La ciudad que queremos.