Eneko Goia
Eneko Goia Laso dut izena, 1971ean jaio nintzen eta donostiarra naiz. Ezkonduta nago eta aita naiz. Donostiako Amara auzoan jaio nintzen. Auzo horretan igaro dut nire bizitzako zatirik handiena; zehazki, Madril Hiribidean. Bertan bizi ginen gurasoak, aiton-amonak, arreba eta ni. Nire ikasketak Ikasbide Ikastolan eta Barandiaran Lizeoan burutu nituen. Zuzenbidean lizentziatu nintzen UPV/EHUn. Ondoren, nire formakuntza zabaltzen jarraitze aldera, Europar Batasuneko Zuzenbidean diplomatu nintzen Deustuko Unibertsitatean. 1996an, Donostiako erdigunean dagoen Euskal Herriko Marketin Institutuan hasi nintzen irakasle, eta bertan, Zuzenbidea, Kanpo Merkataritza eta Lan Zuzenbidea irakatsi ditut. Hainbat ardura politiko izan dut nire bizitzan, guztiak oso aberasgarriak. Gaur egun, Donostiako Alkatea naiz, EAJ-PNV ordezkatuz. Baina, nire alderdiaz haratago, Donostia hobetzeko eta bultzatzeko aurkezten naiz hauteskundeetara.
“Nolako Donostia nahi dugun? Europan parerik izango ez duena; bizitzeko, lan egiteko eta elkarrekin gozatzeko hiria”.
Azken 8 urteetan Donostiak nabarmen egin du aurrera. Hiri erakargarria gara, aukera asko eskaintzen dituena, Estatuko hiriburuen artean langabezia tasa txikiena eta biztanle bakoitzeko errenta handiena dituena. Dena dela, aurrera egitea egoera ekonomiko ona izatea baino askoz gehiago da.
Donostiaren erronka pertsona guztioi lekua egingo digun eredu ekonomiko eta soziala mantentzea eta bultzatzea da. Baikortasunetik, etorkizunari begira jarriko dugun Donostia bat martxan jartzea.
BIZITZEKO HIRIA / BIZIKIDETZARAKO HIRIA / LAN EGITEKO HIRIA / GOZATZEKO HIRIA
Nekane Arzallus Iturriza
Jon Insausti Maisterrena
Mariaje Idoeta Madariaga
Juanra Viles Mitxelena
Olatz Yarza Garagorri
Kerman Orbegozo Uribe
Martin Ibabe Eceiza
Ana Lopez Loyarte
Idoia Gracia Monge
Iker Goiria Etxebarria
Silvia Enrique Gomez
Eñaut Aranbarri Esnaola
Irune Muguruza Mendarte
Beñat Barredo Telletxea
Itsaso Agirre Loyarte
Silvia Perez Yeboles
Roque Alday del Valle de Lersundi
Nora Gurrutxaga Eskisabel
Sergio Rojo Osa
Joseba Erguin Munduate
Leire Miranda Muxika
Txaro Rodrigo Montalvo
Jon Ander Sanz Zubiria
Ane Tamayo Metais
Izaskun Urrestarazu Amondarain
Bakartxo Tejeria Otermin
Rafa Ganboa Sanz
Jokin Garate Puyol