Altzako Kiroldegiaren irekiera

Altzako kiroldegiak ateak zabaldu ditu 3 urteko lanen ostean. Puntako instalazioa da, igerileku, kirol anitzeko pista, 400m2ko gimnasioa eta jarduerak egiteko hiru gelekin. Horrekin batera, 2019an behin behineko udal gimnasio bezala ireki zen Eraikuntza Institutuko instalazioa irekita mantenduko da Judo Club elkartearekin egindako akordioari esker. Hortaz, Altzak bi kirol instalazio izango ditu, alde batetik, puntako kiroldegi berria, eta bestetik, arte martzialak praktikatzeko eta kirol txartelarekin gimnasioa erabiltzeko kirolgunea.