Euskara sustatzeko Erraza Da proiektua aitzindari

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 2019an ostalaritzan eta merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko proiektua martxan jarri zuen. Helburua zen taberna, jatetxe zein saltokietako euskara ez zekiten langileek hiru hilabeteren buruan 200 hitz edo esamolde ikastea, bezeroei lehen arreta euskaraz egiteko. Orain, proiektu hori Euskadi osora hedatu da. Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari esker Erraza Da proiektua mugikorrentzako aplikazioa bihurtu da eta, ondorioz, edonork aukera izango du oinarrizko hiztegia ikasteko.