Illunbe berria

Illunbe berriak Donostia kultur eta kirol-bizitzaren erdigunea izateko asmoa du. Erabilera anitzeko pabilioia egingo da, ingurua berrituko da, Anoeta kirol hiriarekin integratuta egongo da, eta parke teknologikoaren hedapena hartuko ditu. Kirol instalazioak bi eremu izango ditu, bat 15.000 ikusleentzako edukierarekin, eta beste bat, 2.500 – 3.000 ikusleentzako edukierarekin. Gainera, Miramongo Parke Teknologikoa Illunberen aurrealdera hedatuko da, hainbat enpresa-proiektu estrategiko zein Columbusek duen proiektua hartu ahal izateko. Zalantzarik gabe albiste ezinhobea hiriarentzat.