
Inpernua
Hasi dira Infernuan auzo berri bat eraikitzeko lanak. Tramitazio luze baten ondoren, lehen makinak sartu dira eta dagoeneko Antigua eta Añorga artean bizitegi-eremu berri bat egiteko lanak hasi dira. Bertan, 540 etxebizitza berri egingo dira eta utzita zegoen eremu garrantzitsu bat berreskuratuko da hiriarentzat. Dena ondobidean 2027an lehenengo etxebizitzetako giltzak emateko moduan egongo gara. Hurrengo hilabeteetan beste hainbat eremutan etxebizitza berri gehiago eraikitzeko lanak hasiko dira, eta ondorioz, urte amaierarako 1.300 etxebizitza berri, erdia babes ofizialeko etxebizitzak, eraikitzen hasiak egongo dira.