
Ixuri Gutxiko Eremua
Ixuri Gutxiko eremuaren lehen fasea indarrean da. 2027ra bitartean, ingurumen-etiketarik gabeko ibilgailuak ezin izango dira eremura sartu, salbu eta baimen zuzena duten salbuespeneko kasuetan. Donostia garbiago, osasungarriago eta atseginagoa izatea da helburu. Urtarilean jarriko dira martxan sarbideak kontrolatuko dituzten kamerak, eta urtarrilean eta otsailean araudia betetzen ez duten pertsona guztiek informazio-jakinarazpenaa jasoko dute. Martxotik aurrera, berriz, ordenantza betetzen ez duten ibilgailuei isunak jartzen hasiko zaie, IGEaren lehen fasea erabat hasita egongo baita. Kontsultatu informazio guztia http://www.donostia.eus/ige web gunean.