Japoniarekin harremanak sendotzen

Duela 43 urte Donostiak eta Marugamek indarrak batu zituzten anaitze baten bidez. Horri esker, azken 4 hamarkadatan etengabeko kultur-trukaketa egin ahal izan da eta Donostiak leku garrantzitsua egin du Japonian. Ondorioz, bi hirietako hainbat ikasle, artista, kirolari eta enpresa elkarlanean aritu dira harremana sendotzeko.

Era berean, gastronomia da gure beste indargune garrantzitsu bat. Horri esker, Donostiak Taki hirian eraikitako gastronomiaren gaineko aisialdi eremuan kale bat du, hain zuzen ere, gure pintxo, razio eta platerei eskainitako kalea. Astebetez zuzenean ikusi ahal izan dugu Donostiak Japonian duen garrantzia, eta bertan, erreferente izaten jarraitzeko etorkizuneko proiektuak lantzen hasi gara.