Jolastokieta eremua birsortzeko aurrera pausoa

Herrera eta Altza artean, Oxigraf eta Zardoya Otis enpresak zeuden industria-eremua birsortzeko plan orokorraren aldaketaren hasierako onarpena egin dugu Iraileko udalbatzarran. Plan honi esker egun utzita dagoen eremua birsortzeko aukera izango dugu, etxebizitza berriekin, aisialdirako gune berde berriekin, auzotarrei zerbitzu hobeak eskaintzeko ekipamendu berriekin, eta auzoaren beheko eta goiko aldeko lotura hobetuz ibilbide irisgarri, bidegorri eta bi igogailu berrirekin.