Loiolako Kuartelen eremuaren salerosketa onartuta

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak Donostiako Udalari Loiolako Kuartelen lursailen eskualdaketa onartu du. Udalak 73 milioi euro ordainduko ditu lur-sailaren truke, eta bertan auzo berria egingo du, 1.500 – 1.700 etxebizitza ingururekin zein ekipamendu berrirekin. Erdigune berria izango da. Auzo berdea, eta Intxaurrondorekin lotura zuzenarekin. Etorkizuneko Donostia amesteko unea da.