Loiolako Kuarteletako etxebizitza guztiak babetutako etxebizitzak izango dira

Loiolako Kuartelen eremuan egingo diren etxebizitza guztiak babestuak eta udal etxebizitza tasatuak izango dira. Legeak ezartzen duen etxebizitza sozialen gutxieneko portzentajeez gain, gainerako guztiak %100era iritsi arte udal etxebizitza tasatuak izatea proposatuko dugu. Etxebizitza mota hau klase ertainari zuzenduta dago, eta bere prezioa lur-zoruaren erosketa, urbanizazio, promozio eta erakinen eraikuntza lanen araberakoa izango da. Eta guztiak donostiarrei zuzenduta egongo dira. Gainera, behin betiko babesa izango duten etxebizitzak izango dira espekulazioa ekiditeko.