
Matia eremuko irisgarritasunean hobekuntzak
Hiru igogailu eta bi pasabide publiko eraikiko dira Matia Fundazioak adinekoentzako bizitokiak eraikitzeko proiektuaren barruan. Eta horri esker, Zarautz kalearen eta Pinu Bidearen arteko irisgarritasuna hobetuko da. Igogailuak eta pasabideak egiteko aurrekontua 2,6 milioi eurokoa da eta Matia Fundazioak ordainduko ditu eremuaren urbanizazio karga moduan.