Taxi zerbitzua hobetzeko neurriak

Donostialdean Araubide Bereziko Eremua sortu ahal izateko hitzarmena sinatu dugu. Horri esker, eskualdeko taxiek egun eta ordu jakin batzuetan hirian egoten diren eskaera goraldiei erantzuna eman ahal izango diete. Egun horietan 118 taxi gehiagok zerbitzu eman ahal izango dute.