Txomineneako osasun zentroaren lanak urte amaiera baino lehen hasiko dira
Loiola, Txominenea eta Martuteneri zerbitzu emango dion Osakidetzako osasun-zentro berria Txomin Eneako erdigunean egongo da, eta 3.300 metro koadroko azalera erabilgarria izango du. Bertan, auzoak behar dituen osasun zerbitzuak egongo dira. Eraikinaren lanak urtea amaitu baino lehen hasiko dira eta bi urte barru zerbitzu emateko prest egongo da. Zentroak lau solairu izango ditu, eta bertan familiako medikuntzako 11 kontsulta mediko eta erizaintzako 10 kontsulta; Pediatriako 3 kontsulta mediko eta erizaintzako 2 kontsulta, emakumeei arreta emateko 2 kontsulta, Fisioterapiako 2 kontsulta eta gimnasio bat, sendaketa-gela, odola ateratzeko gela, proba osagarriak egiteko gela, larrialdietako gela eta taldeko jarduerak egiteko gela.