Donostia hurrengo 4 urteetan

Spread the love

Azken lau urteotan Donostia biziberritu dugu, baina asko dago egiteko. Eraldatze global etengabea bizi dugun garaiotan, gizarte-babesa, gure nortasuna eta kultura indartzea, herritarren parte-hartzea eta hiriko auzo guztien papera denon artean aurre egin beharreko erronkak dira. Lau urterako egitasmo-plangintza bat dugu, baina politika ezin da proposamenak egitera mugatu. Beste behin ere herritarren eta 19 auzoetako gizarte-eragileen kezka eta nahiak bilduko ditugu. Izan ere, ezer esan aurretik entzun egin nahi dugu.

Azken emaitza erronka berriei aurre egiteko bide-orria izango da. Neure buruari egiten diodan galdera egin nahi dizut zuri ere: non ikusi nahi dituzu zure auzoa eta Donostia etorkizunean?

Ezagutu gure ibilbide-orria hauteskunde programan.

Etxebizitza

4.048 etxebizitza berriren sorrera

Etxebizitzako Plan Gidari Berria, 2024rako 4.000 etxebitza baina gehiagoren sorrera errazteko.

Industria berritzailea

Elektromugikortasuna

Industria berritzailea erakartzea Eskuzaitzetako poligono berrira.

Enpresa seguruak

Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuneko Zentro Aurreratuaren sorrera Zuatzu enpresa parkera.

Ikerketa aurreratua

I+G+b

Ikerketa aurreratuari (Tecnalia, Cidetec, Graphenea) eta biosanitarioari bultzada Miramonen.

Hiri-Berroneratzea

Urumea

Kuartelak eta kartzela lekualdatzea, Urumea ingurua birgaitzeko.

Azpiegiturak

AHT

AHT Donostiara iristea eta aldageltokia bukatu.

Kultura

Amara

Gobernu Zibilak Amaran duen eraikina birgaitu auzoko Kultur Etxea izan dadin.

Laguntza sozialak

Akzio soziala

Lagunkoia programa, Entzute Aktiboa proiektua, zaharren egoitza berriak Erdialdean, Grosen eta Intxaurrondon.

Zerbitzu sozialak

Anbulatorio berriak

Aiete eta Parte Zaharreko anbulatorio berriak martxan jartzea.

Biktimen oroimenean

Memoria historikoa

Terrorismoaren biktimen oroimen-plakak, familia bakoitzarekin adosturik.

Jasangarritasuna

Garraio publikoa 100% elektrikoa

Dbus %100 elektrikoa urtean.

01
es