Ilusio eta motibazio handiko 200 boluntario gure egitasmoaren berri emateko
Hurrengo asteetan 200 boluntario Donostiako auzo eta kaleetan ibiliko dira donostiarrei etorkizuneko zein martxan dauden proiektuei buruzko informazioa ematen, eta entzutera eta partehartzera irekita dagoen gure hauteskunde-egitasmoa osatzeko ekimenak jasotzen.
Boluntarioek zapatila bat marraztuta duten kamiseta urdinak eta txuriak jantziko dituzte hurrengo asteetan egingo diren ekitaldi zein ekintzetan. Kamisetak Donostia biziaren, osasuntsuaren eta parte hartzailearen ikur dira, geldi egon eta atzera begira nahiago duten sedentarismoa proposatzen dutenei aurre egiteko.
Guztion artean donostiarrak izateaz harro gauden pertsonaz osatutako olatua egin nahi dugu, hain zuzen ere, hiriari modu positiboan ekarpenak egin nahi dizkion olatua. Altzan hasi, eta gainerako auzo guztietara, Ekialdetik Mendebaldera, hedatuko den olatua izatea nahi dugu. Eta olatu horretara batu nahi ditugu hiria hazten jarraitzeko eta erreferente izateko gogoa duten donostiar guztiak.
Bide hori urrats sendo eta erabakiorrez egiten jarraitu nahi dugu. Horretarako, Spotify plataforman “Donostia On” musika zerrenda osatu dugu (Donostia ON 💙), bidea musikak jartzen gaituen erritmo onean egiteko.
Argi dugu gure bide-orria zein den, parte hartzean eta entzutean oinarritutako bide orria. Eta horri heldu nahi diogu auzo guztietatik kilometroak egiten jarraituz, Donostiak erritmo onean aurrera egiten jarrai dezan.
Hiriaren alde gauza bereziak egin nahi dituzten pertsona arruntak gara, eta guztioi bezala, Donostiak batzen gaitu. Elkarrekin bide hau egitera animatzen zaituztet; izan ere, donostiarrok indarrak batzen ditugunean gauza handiak egiten ditugu