Izan zirelako gara. 100 urteko konpromisoari esker mila.
Gaur Donostiako Bulebarrean ekitaldi bat egin dugu 1911n lehen zinegotzi akta lortu zenetik gaurdaino Donostiako Udaletxean lanean aritu diren berrogeita hamar bat zinegotziak. Ekitaldian gurekin izan dira Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, Andoni Ortuzar eta Gipuzko Buru Batzarreko presidentea , Joseba Egibar. Baita ere diren eta izan diren zinegotzi donostiarrak eta hauen familiak.
EAJ-PNVko zinegotziak Donostiako Udaletxean mende batean zehar buruturiko lanak bi zutabe irmo izan ditu beti oinarri: Euskadirekiko zein Donostia ireki eta anitz batetiko grina eta gure herriaren askatasunarekiko maitasuna, elkarrenganako errespetutik eta herri hau osatzen dugun guztion askatasunetik ulertzen duguna. Horiexek dira, hain zuzen, gure alderdiaren jardunari eusten dioten oinarriak.
Lehen alkate abertzaleek, Jesús Mari Alkainek eta Ramón Labayenek, diktadura frankistaren ondoren Donostiaren birsortzearen oinarriak ezarri zituzten. Alkainek asmatu zuen udala kiebran zegoela eta politikoki, sozialki eta ekonomikoki ezin zailagoa zen une batean hiria aurrera ateratzen. Ondoren, Ramon Labayenek amets egiteko eta gaur egun ezagutzen dugun hiria itxuratu zituzten proiektuen alde egiteko gaitasuna izan zuen. Horrek behar du izan Donostiak 2016ko Europako Kultur Hiriburutzak dituen zailtasunen aurrean segitu beharreko inspirazioa. Gauzak Alkainek eta Labayenek egingo zituzten bezalaxe egin behar dira. Donostiak 2016ren alde egin behar du, ondo eta irmoki egin ere.