Web gunearen titularrari buruzko informazioa
EUZKO ALDERDI JELTZALEA-PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV) alderdia da www.eaj-pnv.eus domeinuan kokatuta dagoen Web gune honen titularra. Alderdi politiko hau Bilboko Ibañez de Bilbao kaleko 16.ean (Sabin Etxea eraikina) helbideratuta dago (48.001 posta kodea) eta Barne Ministerioko Erakunde Politikoen Erregistroan 1977ko martxoaren 22an , Lehen liburukian, 125. orrialdean inskribatuta dago G48103956 IFK zenbakiarekin.
Web gune honetara sartzea, nabigatzea eta erabiltzea doakoa da, eta sarrera askea da, erabiltzaileak Lege Ohar honen terminoak, indarrean dagoen legeria, ohitura onak eta Interneten barruan ontzat ematen diren portaerak betetzen baditu. Web gunera edo, bere bitartez, beste orrialdeetan sartzean, erabiltzeak berariaz adierazten du “Lege Ohar” hau irakurri eta ulertu duela eta bertan esaten dena onartzen duela. Jarraian ematen diren termino eta baldintzak onartu ezik, mesedez, ez ezazu Web Gunea erabili, Sozietate honek beretzat gordetzen baitu arestian esandako arauak errespetatzen ez dituzten pertsonei Web gunera sartzeko sarrera ukatzeko eskubidea.
Datu pertsonalak
EAJ-PNVk soilik gordeko ditu Web gunearen bidez eta berariaz jarriko diren mekanismoen bidez beren borondatez eman nahiko dizkioten pertsonen datu pertsonalak.
Web gune honetan ezarritako prozeduren bidez beren datu pertsonalak askatasun eta borondate osoz jakinarazten dizkion erabiltzaileak EAJ-PNVri berariazko baimena ematen dio datu horiek balia ditzan soilik helburu komertzialetarako eta une bakoitzean izaera pertsonaleko datuen eta informazio gizartearen zerbitzuen alorrean indarrean egongo den legeria errespetatuta. Datuak erabiltzeko baimena ematen ez duen erabiltzaileak ez du EAJ-PNVren jakinarazpenik jasoko eta berehala ezabatuko dira erabiltzaile horrek bidalitako komunikazioak, txarto jasotakoen multzoan klasifikatuko direlarik.
Edozein erabiltzailek balia ditzake aplikagarri dagoen legeriak datu pertsonaletan sartzeko, datuak zuzentzeko, aurka egiteko eta ezeztatzeko ematen dituen eskubideak. Hori egin nahi badu lopd@eaj-pnv.eus helbide elektronikora idatziz egin beharko du. Halaber, helbide berean eskatu ahalko du bere eskubideei buruzko informazio zabalagoa.
Erabiltzaileak bere borondatez eta askatasun osoz EAJ-PNVri emaniko datu pertsonalak datu base automatizatuetan metatu ahal dira baina erabaki automatizaturik aplikatu gabe. Titulartasuna EAJ-PNVrena da eta erakunde honek beretzat hartzen ditu datu basean gordetzen den informazioaren konfidentzialtasuna,integritatea eta kalitatea bermatzeko neurri teknikoak eta antolakuntza eta segurtasun alorrekoak, Datuen Babeserako 2016/679 Araudi Orokorrean, apirilaren 27koan eta hari lotutako zuzentarauetan ezarritakoarekin ados. Datuak denbora mugagabean gordeko dira eta baimen hori edozein momentutan ezezta daiteke berariaz jarriko diren mekanismoen bidez.
Erabiltzaileen eta EAJ-PNVren arteko komunikazioak ez du kanal segurua erabiltzen eta datuak ez dira zifratuko. Beraz, erabiltzaileei eskatzen zaie Araudi Orokorrak bereziki babestu beharreko datuen multzoan sartzen diren datu pertsonalak ez ematea, segurua ez den kanalean aplikatzen diren segurtasun neurriek hala gomendatzen baitute.
Erabiltzaileak berak bere borondatez jakinaraziko dituen datu pertsonalak ekintza komertzialak sustatzeko baino ez dira erabiliko eta konfidentzialtasun osoz erabiliko dira, hau da, hartu diren helburu bakarrarekin. Helburu horien berri ematen zaio Erabiltzaileari Pribatutasun Politika hau jasotzen duen momentu berean.
Web gune honen bidez jasotako datu pertsonalak erabiltzaileak berak baimena ematen dien agente merkantilei edo bezeroei eman ahalko zaizkie.
Lege araua
“Lege Ohar” eta Web gune honen gainerako eduki guztia egin dira une oro aplikagarri dagoen legeriarekin bat eginik, bereziki datu pertsonalak Babesteko Legea eta 34/2002 legea, uztailaren 11koa, Informazio eta Merkataritza elektroniko Gizartearen Zerbitzuen legea, eta edozein momentutan berrikusi eta aldatu ahalko dira indarrean dagoen legerian nolabaiteko aldaketa egiten bada. Kasu horretan, eduki berria aplikagarria izango da aldarazpena Web Gunean argitaratzen den momentuan, eta ikusgarri egongo da Web gunearen erabiltzaileentzat.
Web gunea erabiltzea, sartzea eta nabigatzea askea da, baina derrigorrez onartu behar da Web gune honen “Lege Oharra” eta Espainian indarrean dagoen legeria onartzea.
Esteka politika
EAJ-PNVk ez du bere gain hartzen pertsona erabiltzailea web gune honen bidez sartuko den web guneetako informazioagatiko erantzukizunik.