Leku bat Donostian Ramon Labaienentzako

Spread the love

Ramon Labaienek zuen donostiar izaera sakonak eta egun ezagutzen dugun Donostiaren eta Euskadiren oinarriak ezartzean egindako ekarpenak gure Hiriaren aitorpena merezi dutelakoan nago. Labaien Donostiako alkatea izan zen 1983tik 1987ra eta haren heriotzak giza goratasun eta goratasun politiko handiko pertsona baten desagerpena ekarri digu; Labaienen ekarpena guztiz garrantzitsua izan zen gaur egun ezagutzen ditugun Donostiaren eta Euskadiren oinarriak ezartzean. EITB edota Donostian egoitza duen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bezalako erakundeak sortzen ezinbestekoa izan zen. Alkatea zelarik, besteak beste, Maria Cristina hotela bultzatzearen eta oso zaila zen unean Zinemaldiari eustearen aldeko apostua egin zuen. Ramon Labaianek gauza asko eta lan handia egin zuen hiri honen alde, horregatik ondo baino hobeto merezi du Donostiak bere kale bati haren izena ematea.

Non oroitu dezakegu Ramon Labaien Donostian?  Ramonek hainbeste bultzatu zuen Maria Cristina Hotelaren alboan dagoen plazatxoa  kokapen egokia delakoan nago. Sinbolikoki esanahi handia duen lekua da hau. Merezitako aitorpenaren tamainakoa gainera.

unnamed