Next Generation funtsak: 18 milioi 50 proiektu inguru gauzatzeko
Europako funtsak iristen hasi zaizkigu. Zehazki 18 milioi euro. Eta ez dira azkenak izango. Oraingoz Next Generation EU funts europarretatik mugikortasun jasangarri, turismo, gizarte ekintza edo merkataritza alorrak sustatzeko hainbat proiektu garatzeko diru-laguntzak iritsi dira.
Albistea ezinhobea da Donostiarentzat. Izan ere, Europak Udalak jasangarritasun eta modernizazio politiketan egiten duen lana aitortu du, eta horrek argi erakusten du hartutako norabidea egokia dela. Jasotako funtsei esker, aipatutako alorretako 50 proiektu inguru egin ahal izango ditugu.
Mugikortasun Jasangarriaren sektorea izan da onuradun nagusienetako bat. Jasotako 12 milioi eurori esker, besteak beste, 19 autobus elektriko, karga guneak eta azpiegiturak, hondakinen bi kamioi, hiri garraioan ordaintzeko moduen digitalizazioa eta geltokien eskaria nahiz sentsorizazioaren aurreikuspena.
Turismo sektorearen jasangarritasun eta modernizaziorako plan integralak 4,4 milioi jaso ditu. Horie esker, segidako jarduerak egingo dira: Artikutzako natur ingurunearen balioa nabarmentzea, Illunbeko aldirietarako aparkalekurako autobus elektrikoa erostea, Parte Zaharrean zuntz optikoa hedatzea, enpresentzako sentsibilizazio energetikoko kanpainak, monitorizazioa, laguntza eta aholkularitza.
Merkataritza alorrerako 1,3 milioi jaso dira merkataritza jarduera indartzeko; eta Gizarte Ekintza sailak beste 246.661 euro jaso ditu, Foru Aldundiarekin elkarlanean Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzeaileak etxean luzaroan zaintzeko estrategia egiteko proiektu pilotua garatzeko.
Jasotako funtsez gain, Donostia aurkeztutako beste proiektu batzuen ebazpenaren zain dago, eta oraindik ireki ez diren deialdi berrietarako proiektuak prestatzen ari da; beraz, ia 18 milioi euroko kopuru hori handitu egin daiteke etorkizunean.
Aurki finantzatu daitezkeen proiektuen artean daude, besteak beste, alor hauekin zerikusia dutenak: ahal nola, herri administrazioen eraldaketa eta digitalizazioa, hirien birnaturalizazioa eta erresilientzia, ibaien ekosistemak leheneratzea, bizitegi sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzea edo eraikin publikoak birgaitzea.