Plaka bat Gregorio Ordoñez gogoratzeko

Spread the love

 

Urtarrilaren amaiera bereziki hunkigarria izaten ari da. 25 urte igaro dira ETAk hiri honetako alkateorde Gregorio Ordoñez erail zuenetik. Hilketa kolpe gogorra izan zen hiriarentzat. Plaka batek oroitzen du 31 de agosto kalean, La Cepa tabernaren ondoan, Gregorio 1995eako urtarrilaren 23an hil zutela. Era berean, urtero egiten dugun moduan, Loiolako sukaldari Ramon Diaz gogoratu dugu. 19 urte bete dira 2001ean ETAk hil zuenetik.

 

Uste dut 25 urte hauek gertatutakoa eguneratzeko balio dutela, eta era berean, hiri bezala genuen zorra kitatu dugu, Gregorio Ordoñez omenduz ekitaldi hunkigarri batekin eta plaka jarrita. Uste dut horrelako katarsia beharrezkoa genuela hiri bezala.

 

Plaka hau jartzea aurrerapausoa da, hain zuzen ere, Askatasunaren Hiribidean lehenengo bost plaka jarrita abiatu genuen ibilbidean aurrerapausoa. Eta ibilbide horri eutsiko diogu, hirian bortizkeria jasan zuten pertsona guztiak omentzeko, gertatutakoa ez ahazteko, eta etorkizuna beste era batera eraiki nahi dugulaozen esateko.

 

Horregatik, Udal talde politiko guztiek Giza Eskubideen batzordean adostu genuen bezala, otsailetik aurrera dinamika normalizatuago bat jarraituko dugu eta plaka gehiago jartzeko asmoa dugu. Horretarako, euren senidea gogoratzeko nahia adierazi duten hainbat familiarekin pribatuan hitz egiten ari gara plakak jartzeko.