DON💙STIA!

Eskerrik asko Reala! Kopako txapeldun orde!

DON💙STIA!

Etorkizuneko Donostia marrazten:
Renfe - Topo Aldageltokia

DON💙STIA!

Aitor Esteban & Eneko Goia
Etorkizuneko Donostiaren gakoak

DON💙STIA!

Etorkizuneko Donostia marrazten:
Bidebieta: Auzoko Parke Berria

DON💙STIA!

Etorkizuneko Donostia marrazten:
Easo

DON💙STIA!

Etorkizuneko Donostia marrazten:
Urumea, bizitzeko ardatz berria.

DON💙STIA!

Etorkizuneko Donostia marrazten:
Chillida Bidea

DON💙STIA!

Etorkizuneko Donostia marrazten:
Zientzia eta Ezagutzaren hiria

DON💙STIA!

Etorkizuneko Donostia marrazten:
Artzain Ona Plaza Berria

DON💙STIA!

Etorkizuneko Donostia marrazten:
Tabakalerako Parkea

Donostiar guztion alkatea

Eneko Goia

mai. 18
7:00 pm

Txapeldunordeak!

Realaren emakumeen futbol taldeak 2024ko Erreginaren Kopako txapeldunorde da. Zorionak neskak!!! Pausoz Pauso bidea egiten. #GoazenNeskak

mai. 14
6:30 pm

Harrera Iñigo Llopis eta Nahia Zudaireri

Bi txapeldun handiri harrera egin diegu. Duela egun gutxi etxera itzuli dira Madeira Europako igeriketa txapelketan urrezko domin bat, zilarrezko bat eta bost brontze lortu ondoren. Hiriko bi enbaxadore handi eta donostiar askorentzat eredu. Zorionak!

mai. 14

Parte Zaharrean suteak prebenitzeko eta segurtasuna bermatzeko plana

mai. 14

Chillida 100: Telefonica bilduma

Chillida Lekuk artista donostiarraren Telefonica-ren bilduma izango du ikusgai urte oso berezi honetan. 80.hamarkadan sortutako eskulturak dira, eta Chillidaren eraldaketaren adibide dira.

mai. 12
1:30 pm

Eskubaloi Erreginaren Kopa 2024

Maiatzaren 10etik 12ra Eskubaloi Erreginaren Kopa jokatu da Illunben. Bera Berak bere 8.Kopa txapelketa irabazi du. Zorionak!

mai. 12
11:30 am

Minbiziaren aurkako martxa

Minbiziaren aurkako lasterketa eta martxak 10 urte bete ditu igande honetan, parte hartze eta giro paregabearekin.

mai. 12
10:00 am

Itzulia Women

Itzulia Women-en azken etapa Donostian hasi eta amaitu da. Demi Vollering izan da lehena Bulebarreko helmugan, eta Itzuliaren sailkapen orokorra irabazi du. Zorionak!

api. 30

Ekialdeko barrutiaren egoitza berria

Ekialdeko Barrutiak egoitza berria du gaurtik aurrera. Bertan Batzarraren jardueraz gain, Udalinfo zerbitzua ere eskaintzen da.

api. 21

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak

EAJ-PNVk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeak. Donostian ere EAJ-PNV izan da alderdi bozkatuena. Eskerrik asko konfiantza eman diguzuen guztioi.

Donostia / San Sebastián
api. 21

Kontxako baranda

Dantzaren hilabetean Kontxako baranda balleteko barran bilakatzen da eta irudi ederrak uzten dizkigu.

api. 20

IDK EUSKOTREN Europara!

Joxean Gasca kiroldegia bete da IDK Euskotren saskibaloi taldeari animoak emateko. Partida irabazkita IDK Euskotrenek play off-a jokatuko du eta hurrengo urtean Europara itzuliko da. Zorionak!

api. 19
4:00 pm

ESME Junior sariak

Deustuko Unibertsitateak antolatutako ESME sarien banaketa egin da. Gure enpresen eta ekintzailetzaren etorkizuna bermatuta dago.

api. 14

Kontsulta: Igeldo Tokiko Entitate Txikia

Igeldoarrek egindako herri galdeketan erabaki dute Igeldo Tokiko Entitate Txikia izatea. Lehenbailehen horrela izan dadin lanean hasiko gara.

api. 9

189.093 donostiar, hiriak inoiz izan duen biztanle kopuru handiena

api. 8
12:30 pm

Ijito herriaren nazioarteko eguna

Urtero bezala ijitoen elkarte ezberdinekin batera Ijito herriaren nazioarteko eguna dela-eta antolatutako aitortza ekitaldian parte hartu dugu. Plazer handia zuekin tarte hau partekatzeko aukera izatea.

api. 7
12:00 pm

La Liga FC Pro Cup

Kursaal jauregiak hartu du hain bogan dagoen La Liga FC Pro Cup-aren jardunaldia. Ikuskizun paregabea futbol bideojokoaren inguruan.

mar. 23
9:15 pm

23. Korrika

Harro Herri Korrika! Euskararen aldeko lasterketa kolektiboaren lekukoa hartu dugu.

mar. 23
6:00 pm

Emakumeen derbia

Anoetako estadioak Reala eta Athletic-en emakumezkoen taldeen arteko ligako partida hartu du. 10.000 zale baino gehiago bildu dira Anoetan partida handia ikusteko.

mar. 21

Ibilbide orri sendoari baliabideak emango dizkion aurrekontua

mar. 18
6:30 pm

Kirolari bikainak

Urrezko Kirol Txartelen sari banaketa. Hiriko kirolariei merezitako omenaldia 2023.urtean izandako lorpenak direla-eta.

2024

17 Harrobieta plaza
apirilak 30 Ekialdeko barrutiaren egoitza berria

Ekialdeko Barrutiak egoitza berria du Altzako Harrobieta plazan. Gaurtik aurrera Ekialdeko Barrutiaren batzarrak eta bertako lan-taldeak egoitza honetan egingo dituzte bilera guztiak. Gainera, egoitzak Udalinfo Hiritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoa du. Helburua da, Ekialdeko Barrutian bizi diren donostiarrei arreta zerbitzu zuzena ematea. Udalinforen bulegoaren ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara da eta, bertan, ere autotramitazio makina bat eta konposta egiteko poltsak hartzeko makina ere dago.

25 pertsona
martxoak 20 Talde turistikoen arautzea

Hirian ibiltzen diren bisita turistikoetan muga ezartzea onartu dugu. Ondorioz, apirilaren 10etik aurrera talde turistiko antolatuak ezingo dira 25 pertsona baino gehiagokoak izan. Horretarako, jarduera gidatu turistikoa Gune Publikoaren Ordenantzan sartzea sustatu dugu. Neurria tokiko gida-enpresekin, talde politikoekin eta Udaleko hainbat sailarekin landu da.

2/3 erabilera publikorako
otsailak 15 Bretxa: osasun zentro modernoa eta kirol instalazio berria

Bretxako Arraindegia eraikinean Parte Zaharreko osasun zentroa eta kirol instalazioa ireki berri ditugu. Berri ezinhobea Parte Zaharrarentzat. Osasun zentroak auzoan eta erdialdean bizi diren 16.000 donostiarri emango die zerbitzu, Esterlines kalean zegoen osasun zentro zaharran baino baldintza hobean. Bere ondoan, eraikinaren beste aldean, bigarren solairuan, kirol pista berria dago, eta hirugarrenean, erabilera anitzeko gela bat. Horiek guztiak Orixe Ikastolak erabiliko ditu, eta era berean, auzoak dituen beste hainbat beharri ere erantzungo die.

29 autobus eletriko gehiago
urtarrilak 22 Dbus-en elektrifikazioa

Dbusen kotxetegiak guztiz elektrifikatzeko lanak hasi dira. Horri esker, kotxetegietan autobusak aparkatzeko dauden 119 plazetan kargatzeko 22 puntu eta 60 pantografo jarri ahal izango dira. Horri esker, lehenengo fase batean, egun dauden 9 autobusei beste 29 gehituko zaizkio aurten. Guztira 23,4 milioi euroko inbertsioa egingo da – horietatik 10 milioi Next Generation funtsetatik etorriko dira -. Gure helburua da 2030erako Dbusen flota guztia elektrikoa izatea.