IBMren Quantum System Two ordenagailu kuantikoaren inaugurazioa. Donostia, zientzia, teknologia eta ezagutzaren hiria.
Diego Fernandez-Montes Rojas oroitu dugu 1978.urtean ETAk hil zuen tokian eta plaka jarri dugu.
Azken 9 egunetan zinea eta zine izarrekin disfrutatzeko aukera izan dugu hirian. Argazki bilduma: https://flic.kr/s/aHBqjCvKHv
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia beti bezala ikusgarria izan da. Zorionak Donostia Arraun Lagunak eta Orio Arraun Elkartea!
Donostiako Nazioarteko Openak emakumeen tenis onenarekin gozatzeko aukera eman digu aste osoan.
Urtero bezela, irailaren 13an, gaurko egunez 1936.urtean hirian izan ziren gertakariak eta errepresaliatuak izan ziren donostiarrak gogoratu ditugu.
Irailaren 19an hasiko da 73. Donostia Zinemaldia. Gaurtik aurrera Jazz-aren alabak argazki erakusketa ikusteko aukera dago Zurriola pasealekuan. Irailaren 28a arte.
San Sebastián Gastronómica-k edizio berria aurkeztu du. Gastronomia kongresu esanguratsu honek pauso sendoak ematen jarraitzen du, baita Donostia erreferente bihurtzen ere.
Super Amara Bera Berak gogoz ekin dio aurtengo denboraldiari. Aurkezpena egin baino lehen Superkopa Iberiarra Irabazi du.
Euskal Jaien harira urtero bezala Konstituzio plazak Donostiako Sagardo eguna hartu du.
1813.urteko abuztuaren 31n gertatutakoa oroitu dugu gaur hainbat ekitaldiren bidez.
Antiguako Pilota Txapelketak ikuskizuna eskaini du abuztuan zehar, eta gaurko finalak ere ikusgarriak eta emozio handiko izan dira.
Urtero bezala, abuztuaren 15ean Donostiako Hipodromoak Donostiako Urrezko Koparen 57. edizioa hartu du.
Artillero abestuta hasiera eman diogu astebeteko egitarau zabalari. Ondo pasa jaiak!
Donostiako Klasikoak 44.edizioa du aurten. Udan hiriak duen nazioarteko kirol froga esanguratsuenetako bat.