Altzak hainbeste merezi zuen kiroldegia
Altzako kiroldegia zabalik da. Apirilaren 20an ireki ditu ateak auzoak hainbeste desiratzen eta merezi zuen instalazioa. Kiroldegi berria estreinatzeko ibilbidea luzea izan da, baina emaitza ezinhobea da. Aurki ere kanpoko igerilekuak prest izango ditugu. Ondo bidean udaran estreinatu ahal izango ditugu.
Kiroldegi berriak puntako instalazioak ditu:
- Bi igerileku, horietako bat waterpoloa praktikatzeko prestatuta
- 400 metro karratuko gimnasioa, eremu funtzionala, kardiobaskularra, muskulazio gunea eta pisu libreko gunearekin.
- Kirol anitzak praktikatzeko pista: saskibaloia, gimnasia-erritmikoa, areto futbola, eskubaloia, etabar.
- Hiru jarduera areto, horietako bat ziklo indoor egiteko prestatuta.
- Kirol klubentzako bulegoak eta bilera gela.
Irekieraren albiste ezinhobearekin batera, beste albiste on bat izan dugu azken asteetan. Izan ere, 2019an Eraikuntzaren Institutuan ireki genuen behin behineko udal gimnasioa irekita mantenduko da. Judo Clubarekin lortutako akordioari esker, arte martzialen bigarren gune bat izango dugu hirian, eta bertan matenduko den gimnasioan Kirol Txartelarekin sartu ahal izago da. Maiatzaren 2tik aurrera zabalik egongo da berriro behar diren egokitzapen lanak egin ondoren.
Erronka solidarioa
Ikeriera ospatzeko erronka solidarioa antolatu dugu, Ukraniako herriaren aldeko erronka. Apirilaren 21etik 23ra Altza eta Txernobyl arteko joan-etorria egin dugu ziklo-indooreko bizikletak erabiliz, 6.000 kilometro baino gehiago. Helburua izan da, AsociaciĆ³n Chernobil Elkarteari laguntzea, Ukraniako haurrekin egiten ari den lana eskertzea eta diru-bilketa egitea. Eta horretarako Donostiako Kirol klub ezberdinen laguntza ere izan dugu, baita egunero kiroldegia erabiliko duten ehunka erabiltzaileena ere. Eskerrik asko guztioi zuen elkartasunagatik.
Orain, kiroldegi berriaz disfrutatzeko unea iritsi da. Lehen egunak eta asteak egokitzeko izango dira seguru asko, baina ziur naiz Altzak lehen kiroldegiaren inguruan zuen auzo giro bikaina izango duela. Osasunez urratu!