LagunKate: 30.000 dei baino gehiago 65 urtetik gorako donostiarrei

LagunKate: 65 urtetik gora eta bakarrik bizi diren 30.000 pertsona baino gehiagorekin harremanetan jartzeko Donostiako Udalak martxan jarri duen ekimena da.

65 urtetik gorako bakarrik bizi diren edo adin bereko edo adineko pertsonekin bizi diren pertsonei laguntzeko deiak dira.

Pertsona hauei hurbiltasuna erakustea da Udalaren helburua. Eta ondorioz, #COVID19.ak sortutako egoerak nola eragiten dien ezagutzea. Hau da, oinarrizko beharrak asetzeko baliabiderik baduten jakitea eta behar izanez gero, dauden baliabideetara bideratzea.

Auzoka antolatu diren deiak dira, hiriko ikuspegi orokorra lortzeko, baina auzoetako errealitate desberdinak aztertzeko ere balio digu. Jasotako informazoa, landu eta kudeatu egiten da.

Behin harremana eginda, pertsona hauen jarraipena egiten da, horrela nahi bada.

Ekimen hau Donostia Lagunkoiari zor diogu. Bertan parte hartu duten 140 udal langileei esker izan da posible. Gure aitortza eta eskerrik beroena guzti guztioi. Eskerrik asko.

COVID-19: Maria Cristina hotela Osakidetzaren zerbitzura

 

DonostiakoUdalak Osakidetzaren esku jarri du Maria Cristina Hotela COVID-19 duten gaixo arinak sendatzeko. Donostiako Sustapenak, hotelaren zuzendaritzaren eta Marriot Internationalen kudeaketari esker, euskal osasun sistemaren esku jarri dira bertako 120 oheak.

Sinbolismo handiko albistea da: gure hiriko hotelik klasikoenak, zine zein musika izarren hotela, behar handiena duten pertsonen zerbitzura jartzen da une gogor batean.

Hiriko nortasun ezaugarri diren elkartasuna eta konpromisoa ezin hobeto adierazten ditu. Bere zuzendaria, Ned Capelerisi, esker ona adierazi nahi diogu, baita Marriot International enpresari ere, erabaki hau hartzeko orduan eman dizkigun erreztasunengatik.

Gaixo arinentzat ezarri den baliabidea da. Euren etxean egon daitezkeen gaixoak dira. Baina senideak ez kutsatzeko edo baldintza egokiak ez dituztelako euren etxeetan, hotelera bideratuak izango dira.

Ospitalizatuak izateko beharra ez duten gaixoak, baina segurtasunagatik eta egun batzuetan jarraipena egiteko ezarri da.120 logela bikoitz dira eta Osakidetzak egingo du jarraipena.

COVID-19: mezua donostiar guztioi

Ezohiko uneak bizi ditugu. Inoiz ez genuen espero horrelakorik biziko genuenik. Eta ezohiko une honetan Donostiako Udala elkarlanean ari da gainerako erakundeekin egoerari aurre egiteko.

Gure hiria eredu izaten ari da jarrera zibiko, arduratsu eta helduagatik.

Momentuz ez da egon gertakari negatibo azpimarragarririk, eta hiritarrak, saltokiak, enpresak eta elkarteak erakundeetatik hartu ditugun neurriak betetzen ari dira.

Eskerrik asko hiritar guztioi erakusten ari zareten konpromisoagatik. Eta bereziki, elkarlanean ari diren zerbitzu guztiei ezohiko egoera honi aurre egiteko. Udaletxeko langile guztiei, hala Dbuseko gidariei, Udaltzaingoari, Mugikortasun agenteei eta gainerako udal langileei. Eta nola ez, osasun arloko langile guztiei, baita euren zerbitzuak ematen jarraitzen duten saltoki eta enpresa guztiei ere.

Era berean, eskertu nahi diet etxetik lanean jarraitzen duten hiritar guztiei. Eta azkekin, udal-taldeei egiten dituzten ekarpenengatik eta hiria martxan jarraitzeko lanean diharduten teknikariei ere.

Amaitzeko, lasaitasun mezua bidali nahi dut. Isolamendu garai honetan garrantzitsua da batera egotea. Elkarrekin lortuko dugu egoera honi aurre egitea, eta normaltasunera itzultzea, hiri hobeagoa egiten jarraitzeko.

Derbia eta Supercopako finala

‪Zergatik gara realzaleak? Atzo neskek zein mutilek erakutsi zuten adore eta kemenagatik. Sortzen diguten ilusioagatik eta atzokoa bezalako egunak emateagatik.

Las chicas jugaron su segunda final en la historia, y la ciudad se ha vuelto a volcar con ellas. Fuimos a Salamanca a apoyarlas desde la grada, y aunque el Barcelona fue más, las nuestras lo dieron todo por la camiseta y el escudo. Oso harro zuetaz neskak!

Eta jarraian mutilek garaipen handia lortu zuten derbian. Anoeta lepo bete zen eta sekulako giroa egon zen. Una vez más la afición ha vuelto a llevar al equipo en volandas a la victoria. Zorionak mutilak!

Goazen Erreala, Goazen Txapeldun!

Plaka bat Gregorio Ordoñez gogoratzeko

 

Urtarrilaren amaiera bereziki hunkigarria izaten ari da. 25 urte igaro dira ETAk hiri honetako alkateorde Gregorio Ordoñez erail zuenetik. Hilketa kolpe gogorra izan zen hiriarentzat. Plaka batek oroitzen du 31 de agosto kalean, La Cepa tabernaren ondoan, Gregorio 1995eako urtarrilaren 23an hil zutela. Era berean, urtero egiten dugun moduan, Loiolako sukaldari Ramon Diaz gogoratu dugu. 19 urte bete dira 2001ean ETAk hil zuenetik.

 

Uste dut 25 urte hauek gertatutakoa eguneratzeko balio dutela, eta era berean, hiri bezala genuen zorra kitatu dugu, Gregorio Ordoñez omenduz ekitaldi hunkigarri batekin eta plaka jarrita. Uste dut horrelako katarsia beharrezkoa genuela hiri bezala.

 

Plaka hau jartzea aurrerapausoa da, hain zuzen ere, Askatasunaren Hiribidean lehenengo bost plaka jarrita abiatu genuen ibilbidean aurrerapausoa. Eta ibilbide horri eutsiko diogu, hirian bortizkeria jasan zuten pertsona guztiak omentzeko, gertatutakoa ez ahazteko, eta etorkizuna beste era batera eraiki nahi dugulaozen esateko.

 

Horregatik, Udal talde politiko guztiek Giza Eskubideen batzordean adostu genuen bezala, otsailetik aurrera dinamika normalizatuago bat jarraituko dugu eta plaka gehiago jartzeko asmoa dugu. Horretarako, euren senidea gogoratzeko nahia adierazi duten hainbat familiarekin pribatuan hitz egiten ari gara plakak jartzeko.

2020a urte erabakigarria izango da Donostiarentzat

2020.urtea hasi berri den honetan, amaitu berri den urtearen balantzea eta hasi berri den urtearen erronkei begiratzeko unea iritsi zaigu. 

Donostian hainbat proiektu garatzen ari dira, eta horietako batzuk tamaina handikoak dira, eta horiei esker hiriko hainbat gune onerako erabat aldatuko dira. Hortaz, 2019ko balantzea positiboa dela esan dezakegu, izan ere, hiriak jauzi kualitatiboa egiteko hainbat proiektu martxan jarri dira.

Udalak eta Udal gobernuak argi dugu zeintzuk diren lehentasunak. Gobernu Programa bat dugu, eta 2020rako inbertsioak lehenesten dituen aurrekontua dugu. Horiek izango dira jarraibidea, eta horiei esker bizi dugun hiria imajinatzen duguna egingo dugu.

Proiektuak

Amaitu berri den urteak, besteak beste, segidako proiektuen garapena ikusi du: Bretxaren lanen eboluzioa; Espartxo zubiaren eraikuntza eta Astiñeneko zubi berriaren lanen hasiera; Urumearen ubidea zabaltzeko bigarren fasearen lanen hasiera; Aiete eta Morlans arteko hiriko lehen igogailu inklinatua, eta Larratxoko igogailu inklinatuaren lanen garapena.

2019an hainbat proiektu hasi edo amaitu dira, eta 2020a urte garrantzitsua izango da garapenean dauden proiektuentzat, zein hasi gabe dauden beste hainbatentzat, besteak beste, honakoak: Altzako kiroldegia, Matigoxotegiko futbol zelaia, Yoldi kiroldegia, Zubietako hockey zelaia, Anoetako miniestadioa, Antxo Jakitunaren lanen amaiera edo Loiolako bulebarizazioaren lanen jarraipena.

 

Mugikortasuna

2019an aurrerapen handia izan dute Topoaren igarobidearen lanek. Ibilbide berria egiteko indusketa lanak oso aurreratuak daude, eta 2020a urte garrantzitsua izango da proiektuarentzat. Horren harian, donostiarrei eskaera bat egin nahi diet:  pazientzia izateko eta zentzudun izateko San Martin kalearen itxierari aurre egiteko. San Martin kalea uztailean itxiko da, eta Mugikortasun departamentuak plangintza prest du itxierari aurre egiteko, hain zuzen ere, guztion laguntza beharko duen plangintza.

Era berean, 2019ko abenduan lanak esleitu ondoren, 2020a beste proiektu garrantzitsu baten lanen hasierako urtea izango da: Atotxako Abiadura Handiko trenaren geltokia. Lanak apirilean hastea aurreikusita dago. Eta bi proiektu horiek hiriko mugikortasuna erabat aldatzeko eta  mugikortasunaren eskemaren diseinuak aurrera pausoak ematen jarraitzeko aukera emango dute.

Bizikletak ere protagonismoa izango du 2020an. Lehen seihilekoan dBizi zerbitzu publikoaren lizitazioa egingo da, eta horri esker sistema mixto bat jartzeko aukera emango du, bizikleta zein geltoki gehiagorekin, eta auzo guztietara modu progresiboan zabalduz. Gainera, Altza eta Larratxoren arteko, eta Kursaal eta Bulebarraren arteko bidegorri zatien diseinuak ahalbidetuko dute bidegorri sarea handitzea, lehen kasuan, eta hobetzea bigarrenean.

Halaber, mugikortasunarekin lotura duten hainbat proiekturentzat urte garrantzitsua izango da, besteak beste, segidakoentzat: Autobus Elektriko Adimentsua 17.linean jartzeko proiektuaren diseinua eta definizioa – Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean -; Marrutxipiko lotunea sortzeko proiektuaren onarpena; Taxien ordenantza berriaren onarpena; eta Isabel II kalea oinezkoentzat egiteko lanen hasiera.

 

Jarduera urbanistikoak eta ondarea

2020an lehentasuna izango da etxebizitzak eraikitzeko garapen urbanistikoen plangintzan eta tramitazioan aurrerapausoak egitea, dagoen eskaerari erantzun egokiagoa emateko.

Hortaz, Udalak Hiri-lorategia, Aldakonea edo Infernuaren garapenak, eta Alde Zaharreko Plan Bereziaren idazketa bultzatzen jarraituko du, eta era berean, 2020a urte garrantzitsua izango da, Plan Orokorraren berraztertzen hasiko duelako. Eta Plan Orokorra izango da etorkizuneko hiria planifikatzeko oinarrizko tresna.

Halaber, urtearen hasieran PEPPUC delakoaren hasierako onarpena egingo da, eta bertan, 250 elementu berri sartuko dira, eta horri esker, hiriak ondarearen babesa eta garapen berriak uztartzeko aukera izango du.

 

Ekonomiaren garapena

2020a Eskusaitzeta industrialdearen komertzializazioaren hasierako urtea izango da. Eta horren adibide izango dira, Zardoya-OTIS edo Mubil elektromugikortasun zentroa bertan ezartzeko lanen hasiera. 

Gainera, behin 2019aren amaieran Miramongo hirigintza-baldintzak malgutzen dituen Plan Berezia onartuta, 2020an enpresa berriak iritsiko dira Miramongo Parke Teknologikora. Horiei esker, hirian kalitatezko enplegua sortzeko aukerak sustatuko dira, eta beraz, langabezia-tasa gutxitzeko aukera emango du. Eta horrek hiri kohesionatuagoa egiteko aukera emango du.

 

Donostia Kulturak 30 urte

Urte berriak urteurren oso berezia dakar: Donostia Kulturaren 30. urteurrena. Eta urteurrenak aukera emango digu kultur-etxe sarea eta hiriko beste hainbat kultura-ekipamendu balioan jartzeko, baita hiriak duen kultura jarduera oparoa ere.

Ildo beretik, Udalak Literaktum bezalako festibalak bultzatzen jarraituko du, eta Urgull-eko Hiriaren Historiaren Museoarentzat edota San Telmo Museoarentzat urte garrantzitsua izango da. Izan ere, Urgulleko museoan hainbat berrikuntza egingo dira, eta San Telmo euskal sormenaren zentroan bilakatzeko pausoak emango dira. Eta hori guztia, Cristina Iglesiasen eskultura Itsasargiaren etxean jartzeko, edo Miramar Jauregian Richard Serraren eskultura jartzeko proiektuak ahaztu gabe.

Era berean, behin lehengo astean Eusko Jaurlaritzak Haizearen Orraziari Monumentu Multzo izendapena emanda, 2020a Haizearen Orrazia Gizateriaren Ondare izendatzeko hautagaitza aurkezteko talde sustatzailea osatzeko urtea izango da.

 

Donostia hobeagoa hiritarrekin elkarlanean

Azkenik, Udalak 2020an lanean jarraituko du donostiarrei ematen dien zerbitzuak hobetzeko, eta hiritarrekin elkarlanean arituko da hurrengo urteko aurrekontuak diseinatzeko prozesu partehartzailearen bitartez.

Ekialdeko barrutia sendotzea izango da beste erronketako bat. Horretarako osaera berria izango du barrutiaren batzarrak. Eta helburua argia da, hiritarrekin elkarlanean jarraitzea Donostia hobeago bat egiteko.