Donostiak industria aurreratuan erreferente gisa duen apustua sendotu behar du

Datozen urteetan hiriak industria aurreratuan, berrikuntza teknologikoan eta ikerketan erreferente izateko egindako apustua sendotuko du, Gipuzkoako industria-ehunaren osagarri. Industria kualifikatua da motorra Donostiak jarrai dezan Euskadin enplegu gehien eta onena sortzeneta Europako beste hiri batzuen erreferente izaten.

 

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuarekin batera Donostiako ORIBAY enpresa bisitatu dugu  -ORIBAYk automoziorako osagarri aurreratuak ekoizten ditu-. Donostiak oinarri ona du datozen urteetan jauzi kualitatibo bat egin eta Europako hirien artean aurreko muturrean kokatzeko industria aurreratuko poloen posizioari eta erreferentzialtasunari dagokionez.

 

Gipuzkoako eta Euskadiko innobazio jarduera gehienak Donostian egiten dira. Horrela, Donostiak ekosistema pribilegiatua duela posizionamendu horretan maila bat igotzeko.

 

Lau unibertsitate ditugu, %33k goi-mailako ikasketak dituzte, eta %60ra iristen da 34 urtetik beherako gazteen artean; bost mila pertsona ditugu bata txuriko edo kualifikatuko aktibitateetan, teknologia-parkea -Miramon-, lehen mailako polo biosanitario bat, teknolgia haundiko industria poligonoa –Zuatzu- Euskadiko zentro teknologiko nagusiaren erreferentziazko egoitza -Tecnalia-, eta baita beren alorrean puntakoak diren hainbat enpresa eta ekimen ere.

 

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udaletxearen lankidetzak gazteen nazioartekotzea du helburu, eta horretarako global training laguntzak eskaintzen dituzte gazteek munduan zehar formazioa jaso dezaten.

 

 

Gipuzkoako industrialderik handiena, Donostian

 

Horri guztiari erantsirik, egealdi osoan zehar Donostiako Eskusaitzeta eremuan dagoen industrialdea, Gipuzkoako handiena, urbanizatu eta prest jartzeko egin den ahalegina azpimarratzekoa da: dagoeneko prest dago komertzializatzeko eta gure hirira industria-jarduera erakartzeko.

 

Industrialde horretan kokatuko da Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako Elektromugikortasuneko Poloa. Hazkunde nabarmena duen sektorea da, eta Gipuzkoa mundu mailako erreferente izateko moduan dago, bertako zenbait lantegiren lidertzari esker Gipuzkoako lankide askoren lidergoari esker (CAF, Irizar, CIDETEC…).

 

Donostiaren etorkizuna, aberastasuna eta enplegua sortzeko duen gaitasuna, industria aktibitatea erakartzeko dugun ahalmenaren baitan dago. XXI. mendeko industria-jarduera bati buruz ari gara, fabrikazio aurreratuko enpresekin eta lanpostu kualifikatu eta egonkorren sorrerarekin lotutako zerbitzuak dituena.

 

Gizarte politikarik onena enplegu egonkorra sortzea da. Eta horretarako, Donostiak inbertsioen eta enpresen erakarpen-poloa izateko gai izan behar du. Badugu oinarria enpresa berriak gure hirira erakartzeko. Era horretan enpleguaren sorrera eta gizarte-kohesio indizeak hobetzea lortuko dugu. Hori da gure hiri-eredua etorkizunerako.

 

Donostia industrialaren aldeko apustua Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin koordinatuta egiten ari gara, eta horrek lagundu egiten du egungo errealitate ekonomikoak sendotzen eta aukera berriak sortzen, hala nola, elektromugikortasuna, biozientziak, nano alorreko ikerketa edota gastronomia bera, gastronomia digitaleko Lab-e laborategiaren gisako ekimenak, adibidez.

 

Gipuzkoako hiriburuan dauden ekimen, zentro eta enpresa guztiak I+G+Barekin lotutako jarduera industriala bultzatzen duen ekosistema bat dira eta, beraz, Donostiak apustu hauek indartu behar ditu eta Europan erreferente bihurtu.

 

Ikerketa biosanitarioaren sektorea adibide da; izan ere, Asklepios Biopharmaceutical enpresak eta beste batzuek Donostia aukeratu dute, besteak beste, terapia generiko eta bektore biralen arloan, eta zazpi milioi euro inbertitzea erabaki dute. Aldez aurretik ikerkuntza-jarduera izateari zor zaio hori, eta euskal erakundeek duela urte batzuk alor ekonomiko horren alde egin zuten apustuari.

 

Erronka ezagutzaren transferentzia kanalizatzea da, eta ekoizpen-ehunera bideratzea. Horretarako, BIC-Gipuzkoaren bio-inkubagailua sustatu nahi dugu, startup-ak garatu daitezen .

 

 

Apustu berriak: zainketak eta kirola

 

Horrez gain, Donostiako Udala eta Eusko Jaurlaritza beste ekimen batean lerrokatuta daude, ikertzaile atzerritarrak erakartzeko egitasmo batean, hain zuzen ere: Donostian, bigarren Talent House-aren eraikuntza. Eusko Jaurlaritza prest dago proiektu horretan laguntzeko, beren karrera profesionala Euskadin garatu nahi duten atzerriko ikertzaileek Donostian gelditzeko aukerak izan ditzaten.

 

Horrez gain, zibersegurtasun zentro bat sortzeko gauzatzen ari den proiektua dago; Zuatzun, produktu eta zerbitzu aurreratuak eta kualifikatuak dituen beste industrialde batean.

 

Gainera, Donostiari aukera berriak irekitzen zaizkio, eta hiriak gai izan behar du haiek garatzeko. Lehenengoa, zainketen sektorea; bertan, berrikuntza-aukera ugari eskaintzen dira, eta adinekoei laguntzeko zerbitzuak ere bai.

 

Horrekin batera, goi-mailako kirolarekin lotutako teknologian zentro teknologiko bat sustatzea proposatu dugu bere hauteskunde-programan. Egitasmo hori garatzeko, elkarrekin harremanetan jarri nahi ditugu kirol-klubak eta kirol-jarduerara bideratutako lana egiten duten enpresak, eliteko kirolerako hobekuntza-proiektuak garatzeko asmoz.

 

Azkenik, zerbitzuen sektoreak garrantzi handia du hiriko ekonomian, 5.100 establezimendu baititu. Horren harian, hiru lan-ildo nagusiri lehentasuna eman nahi diegu: zerbitzu aurreratuak (produktu eta prozesuen ingeniaritzak, ikerketa, IKT zerbitzu aurreratuak); zerbitzu zientifiko trinkoak (edizio, zinema eta bideo jarduerak …); eta I+G establezimenduak.

Donostia Kultura-ko lehen kultur etxe digitala bultzatuko dugu

Donostia Kulturak eskaintzen dituen zerbitzu katalogoaren baitan, lehen kultur-etxe digitala sortzea bultzatuko dugu hurrengo legealdian. Tresna birtual honek kultur edukiak sortu eta hedatzea ahalbidetuko du, gaur egungo kultura jasotzeko eta kontsumitzeko modu berritara egokiturik.

 

Gros auzoan gazteekin topaketa egin dugu ideia azaltzeko. Egun, Donostia Kulturako bazkide gazteen %35ek jadanik kultur edukiak modu digitalean jasotzen ditu (liburuak, serieak, filmak edota musika). Aldi beran, gure artean dagoeneko badaude teknologia berrien bitartez  kultur ikuskizunez gozatzeko esperientziak, hala nola museoetara bisitaldi birtualak, eta zenbait kasutan bisitaldi presentzialek baino kopuru handiagoak izaten dituzte.

Dagoeneko Donostia Kultura murgilduta dago kultur etxe digitalaren gogoeta eta diseinuan. Horrek, geroz eta handiagoa den euskarri digitaleko kultur sorkuntza modu egokian bideratzen lagunduko du, eta formazio ikastaroen bidez kultura digitala zabaltzeko aukera berriak irekiko ditu.

 

Gaur egungo tresna teknologikoek edukiak mundu osoan zabaltzeko aukera ematen dute, norberaren nahietara egokitutako zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta interes beretsuak dituzten komunitateak sortzen laguntzen dute. Horrekin batera, indarra hartzen ari da kalitate altuan eskainitako kontzertuen difusioa, Berlingo Orkestra Filarmonikoa digital concert markarekin egiten ari den moduan.

 

Kultur etxe digitala sortzeko ekimen hau hiriko beste eragile batzuekin lankidetzan bultzatuko da (Tabakalera, Musikene, Etxepare, Hamabostaldia, Zinemaldia…) eta lurraldeko beste eragile teknologikoekin elkarlana bilatuko du.

 

Kulturgintzan erronka eta helburu berriak jartzeko orduan, behar beharrezkoa da egungo kultura jasotzeko modu berrietara egokitzea, kultur edukien kontsumo digitalerako joera.

 

Ekimen honen helburuak honakoak dira: Kultura digitalaren aldeko apustua egitea hiriko arlo guztietan;  ondarea digitalizatzea, behar bezala zaintzeko eta ezagutzera emateko; bertako kultur sorkuntza mundu osora digitalki zabaltzea digitalki; sormen digitalean esperimentazioa sustatzea; digitalizazioak dituen askotariko arloak donostiarrei ezagutzera eman eta esperimentatzeko aukera eskaintzea: robotika, adimen artifiziala, big data… Azkenik, industria teknologikoarekin (Miramonen kokatua hein handian) lan egitea eta eduki digitalen ondarea biltzea ere xede du.

 

Harro egoteko moduko kultur aktibitatea daukagu Donostian: batetik, nazioarteko ekintzak ditugu, eta bestetik auzoetako bizitza dinamizatzen duen kultur etxe sare izugarriaz gozatzeko parada.

 

Zerbitzu berri honekin, Donostia Kulturaren 100.000 bazkideek liburu katalogoa eta bestelako edukiak modu digitalean jasotzeko aukera izango dute. Gainera, kultur etxe digitalak Donostia Kulturak antolatzen dituen ekimen batzuk urrunetik jarraitzeko aukera emango du.

 

DK Irratia eta hainbat kultur etxetan hobekuntzak

 

Donostia Kulturak kultur etxeetan egiten duen jarduera babesten eta indartzen jarraituko dugu. Egun kultur etxe sareak 11 eraikin ditu auzoetan banatuta, eta bertan era askotako zerbitzuak ematen dira, eta milioi bat bisita baino gehiago jasotzen ditu.

 

Kultur etxeak erreferentziazko gunea dira auzoetan. Izan ere, ez dira kultur zerbitzuak ematera mugatzen, horrez gain  Gazteleku, Haurtxoko edo Donostia Lagunkoiaren zerbitzuak ere eskaintzen dituzte eta, beraz, belaunaldien arteko topagune bihurtzen dira.

 

Horrenbestez, kultur etxeen etorkizunari eta hurrengo hamarkadetan bete beharko duten funtzioari buruzko hausnarketa-prozesua egingo dugu, betiere, jatorrizko helburua ahaztu gabe.

 

Donostia Kulturak aurrera egiten jarraitu behar du eta etorkizunerako erronkak jarri behar ditu. Horiek horrela, Casares Irratia sustatzen jarraitu behar dugu eta DK Irratia bihurtzeko urratsa eman behar dugu. Hori izango litzateke, hain zuzen ere, hiriko lehen irrati guztiz kulturala, Donostiako kultur eskaintza zabalaren bozgorailua.

 

Gainera, hiriko kultur ekipamenduetan inbertsioak egiten jarraitzearen alde egingo dugu, ongi kokatuta egoteko eta kalitatezko programazioa eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko.

 

Hortaz, Loiolako kultur etxean lanak egingo ditugu, irisgarritasuna hobetu eta ekipamendua handitzeko, Gaztelekua bertan jarri ahal izateko; eta era berean, Lugaritz kultur etxea handituko dugu, auzotarrek eskatutako Haurtxoko eta Gazteleku zerbitzua eskaini ahal izateko.

 

Aipatutako hobekuntzez gain, besteak beste, Espainiako Gobernuari Pio XII-ko ordezkaritzaordearen eraikina hiriari uzteko eskatzen jarraituko dugu, bertan, Amaran beste kultur etxe bat egin ahal izateko.

Donostiak Dbusen guztiz elektrifikatutako linea bat izango du 2023an

2023an Donostiak Dbuseko linea bat guztiz elektrifikatua izango du. Horren berri eman dugu gaur goizean Amaran, Isabel II kalean, mugikortasun alorreko proposamenen aurkezpenean.

 

Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin akordioa lortu dugu Dbuseko linea bat guztiz elektrikoa izateko, Autobus Elektriko Adimentsuaren sistemaren bidez. Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euro bideratuko ditu sistema ezartzeko, hain zuzen ere, zerbitzu hobea eta azkarra eskainiko duen sistema. Horri esker, elektrifikatutako lineak erabateko eta kalitateko zerbitzua emango die erabiltzaileei.

 

Behin akordioa lortuta, linea aukeratu behar da, jarraian proiektua garatzeari ekiteko. Eta prozesuak legealdi osoa iraungo du, izan ere, linea horretako hainbat puntutan lan egin beharko da ondo funtzionatu dezan.

 

Donostia erreferente bat izaten ari da alde horretatik. Horrek sektorean puntakoak diren enpresak eraman ditu -CAF eta Irizar, esaterako-   hiria autobus elektriko modelo berrien probaleku gisa erabiltzera. Eta proba horiek ezinbestekoak izango dira Dbuseko linea bat guztiz elektrifikatzeko.

 

Dbusek unitate elektriko edo hibrido berriak erosten jarraitzeko konpromisoa du, 2035 urterako autobus flotaren %100 zero emisiokoa izan dadin.

 

Dbus hiritarrek gehien eskatzen eta estimatzen duten zerbitzua da. Iaz 29,1 milioi bidai egin ziren, historian bigarren zifrarik altuena. Horren harian, Tranbiaren Konpainiaren arduradunekin elkarlanean jarraituko dugu Dbusek ematen dituen zerbitzuak hobetzen jarraitzeko.

 

Horrenbestez, aztertzen ari garen neurrien artean honakoak daude: 33 linearen ibilbidea handitzea Larratxo, Intxaurrondo eta Igarako industrialdea lotzeko; Bertsolari Txirrita eta Larratxo modu azkarrean lotzeko linea berria jartzea aztertzea; 26 linea hobetzea beste autobus bat jarriz Txomineneari zerbitzu emateko; 38 linea zabaltzea Bidebietako osasun-zentroarekin lotzeko; edo mikrobusak operatzen dituzten lineatan Gautxori zerbitzuak jartzea.

 

30 Hiria”, oinezkoentzat eta bizikletentzat hiri-garraiobide gisa.

 

“30 Hiri” baterantz aurrera egiten jarraitzea, oinezkoen guneak gehitzea eta bidegorrien sarea hedatzea” dira EAJk hauteskunde-programan jaso dituen beste proposamen batzuk, Hiri Iraunkorraren atalean.

 

Hiri osoan abiadura muga 30 km/h-ra zabaltzea proposatu dugu, sarrera eta irteera bide nagusiak izan ezik. Hiriko bideetan abiadura murrizteko neurri bat da, pertsonen segurtasunean eta ingurumen eta akustika-kutsaduraren murrizketan eragiten duena.

 

Halaber, Topoaren pasantearekin espazio berriak berreskuratu ahal izango dira oinezkoen gozamenerako, bai hirigunean bai auzoetan. Horrela, Kontxan errei bat kentzearen alde egiten dugu, espaloia eta bidegorria handitzeko; horrekin, gainera, San Martin kalean, Foruen pasealekuan eta Mirakruzen zehar jarraipena izan lezake, eta oinezkoentzako ardatz berriak ahalbidetuko lituzke, horietako bakoitzaren bizitza dinamizatzen lagunduko dutenak.

 

Gainera, hiriko bidegorrien sarea zati berriekin hedatzea proposatu dugu, hiriko goiko auzoetara iristeko bide berriak eskainiz – Intxaurrondo Hegoa, Altza, Larratxo, Aiete–. Bidegorri tarte berri horiei erantsiko genizkieke auzo guztietan bizikletak alokatzeko zerbitzu publiko berriak, bizikleta kopurua bikoiztu egingo genuke, eta donostiarrek garraio mota horren alde apustu egiteko askoz oinarri hobea izango lukete.

 

Tren-garraioa

 

Era berean, tren-garraioari bultzada ematea da hirian ibilgailu pribatuen presentzia murrizteko elementu nagusietako bat, eta Topoa da hiriaren mugikortasun-eskemaren aldaketaren aldeko apustua, batez ere, pasantearen etorrerarekin.

 

Hala, gogoratu behar da, egunero milaka pertsona etortzen direla kanpotik Donostiara autoz, batez ere, Gipuzkoatik, eta topoak 400 pertsona garraia ditzakeela aldi berean, ehun kotxek edo zortzi autobusek beste. Abiadura Handiko Trenaren iritsierarekin batera, funtsezkoa izango da milaka pertsonaren mugikortasun-ohiturak aldatzeko, baita CO2 eta berotegi-efektua duten gasen emisioak modu eraginkorrean murrizteko ere.

 

ETS eta Renferen arteko aldageltokia errealitate bihurtuko da hurrengo legealdian. Eta are gehiago, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa izanda. Aurreikusita dago Eusko Jaurlaritzak 9,3 milioi euro bideratzea hiru urtetan, hiriaren eta lurraldearen mugikortasuna eraldatuko duen proiektua garatzen laguntzeko.

 

Ibilgailu elektrikoak

 

Bukatzeko, beharrekotzat jozen dugu ibilgailu elektrikoen iritsierarako estrategia eraginkorra garatzea. Donostiak zenbait denbora badarama probak egiten, taxien bitartez bereziki, ibilgailu mota horren hazkundeak ekarriko dituen beharrei nola aurre egin erabakitzeko.

 

Gainera, orain dela gutxi berriz aktibatu direla bateriak kargatzeko puntuak Erdialdean, Grosen eta Antiguan, Energiaren Euskal Erakundearen eskutik. Hori kontuan hartuta, proposatu dugu birgarga-puntuak jartzea aparkaleku publikoetan, eta ibilgailu elektrikoen erabilpena sustatzea Ibilgailuen Gaineko Udal Zergan edo TAO zerbitzuan.

EAJk defendatuko ditu Donostiaren interesak Madrilen

Loiolako Kuartelen aurrean Madrilgo Diputatuen Kongresuan Donostiako agendari buruzko mezua bidali nahi izan dugu: EAJ izango da Madrilgo diputatuen kongresuan Donostiaren interesak eta agenda defendatzen jarraituko duena.

 

Aitor Esteban EAJ-PNVren bozeramailearekin batera egindako ekitaldian, Madrilgo taldeari eskatu diogu gure eskabideen zerrendan lehenetsi ditzatela Donostiarentzat garrantzitsuak diren gaiak.

 

Hala, Espainiako Gobernuak oraindik Donostian egiteke dituen aferak zerrendatu ditugu. Espainiako Armadak Loiolan hartzen dituen lurrak Udalaren esku uztea eta Martuteneko kartzela ixtea dira Donostiarentzat lehentasun goreneko auziak, izan ere, horrek Urumea ibarra hiriarentzat berreskuratzen jarraitzea eta milaka etxebizitza egitea ahalbidetuko luke.

 

Horrekin garrantzitsua da Espainiako Gobernuak Amaran duen Ordezkariordetzaren eraikina erabilera publikoetara bideratzea; horretarako, Estatuak Udalaren esku utzi beharko luke, honek Amara Berriko Kultur Etxea eraiki ahal izan dezan.

 

Oraindik badira pertsonen eguneroko bizitza baldintzatu eta auzoetan kaltea eragiten duten zenbait elementu. Kuartelak eta Ordezkariordetza dira adibide argiak, donostiarren bizi-kalitatea hobetzen nabarmen lagunduko luketenak.

 

Bestalde, Aitor Estebani eskatu diogu Madrileko Kongresuko Euskal Taldeak kamiseta txuri-urdinarekin defenda ditzala Donostiaren interesak, neurri zehatzekin bultzatzeko berebiziko garrantzia duten gaiak: Hondarribiko aireportuaren eraginkortasuna hobetzea, Loiolako Erriberetako aldageltokiaren eraikuntza edo Habiadura Handiko Trenaren iritsiera.

 

Aurreko legegintzaldian Donostiak lorpen zehatz eta baliotsuak izan zituen, EAJk PPren eta PSOEren gobernuekin aurrekontuei buruz izaniko negoziaketei esker: bost milioi euro CIDETEC zentroak bateria elektrikoen alorrean ikerketa garatu dezan; milioi eta erdi euro Kontxako baranda berritzeko; Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren eraikuntza arintzeko konpromisoa; Martuteneko trenbide-pasaguneak ezabatu; Zinemaldiaren eta Musika Hamabostaldiaren gisako kultur ekintzen finantzaketa hobetzeko bideak.

 

Sánchezen bisita

 

Horrez gain, Pedro Sanchezen jarrera deitoratu dugu, izan ere, azken hilabetean bi aldiz etorri da Donostiara, eta haren ahotik ez dugu entzun Gobernuak gure hiriarekin inolako konpromisorik hartu duenik.

DON?STIA! aldizkaria

Egun hauetan Donostiako etxe guztietara iristen ari da Donostia aldizkaria. Bertan, lau urte hauetan egin ditugunak eta hurrengo legealdiarako ditugun proposamenak azaltzen dira. Eta proposamen guztiak gure hauteskunde programan jasotzen dira.

Post honen bidez eskerrak eman nahi dizkiet programa osatzen lagundu duten hiritar eta eragile guztiei. Gure hauteskunde goiburuak dioen bezala, Batera Bagera, jarrai dezagun elkarrekin lanean Donostiaren alde.

Aldizkaria deskargatzeko esteka: DON?STIA! Aldizkaria

Bizitoki formula berriak eta gazteentzako etxebizitza gehiago bultzatzea izango da gure helburua

Hauteskunde kanpainako lehen astea bete da, eta etxebizitzari buruzko proposamenak aurkeztu ditugu gaur goizean Jolastokieta eremuko Harrobieta plazan. Eta aurkezpena gazteentzat zuzendutako ekimenetan oinarritu dugu. Izan ere, ezinbestekoa da gazteek hirian euren bizitza-proiektua garatzeko aukera izatea. Eta horretarako beharrezkoa da ikuspegi eta estrategia berriak gehitzea, hain zuzen ere, etxebizitza berriak eraikitzearekin uztartu daitezkeen ikuspegi eta estrategia berriak.

 

Horren harian, proposatu dugu bizitoki formula berriak bultzatzea, besteak beste, lankidetzako edo kooperatibako etxebizitzak lur-sail publikoetan, erabilpenerako lagapen erregimenean; eta era berean, gazteentzako alokairuzko etxebizitza publikoak eskaintzeko modalitate berriak sustatzearen alde egiten dugu, esaterako etxebizitza partekatuak.

 

Hortaz, lanean jarraituko dugu etxebizitza dotazionalak egiteko, gehienbat gazteentzat, Grosen, Amara Zaharrean, Morlansen, Loiolako Erriberetan, Antiguan eta Altzan. Eta halaber, etxebizitza dotazionaletara bizitzera joaten diren adineko pertsonen etxebizitzak Etxegintzaren esku uztearen alde egiten dugu, besteak beste Kanpandegin biziko diren adineko pertsonenak, gazteei alokairuan eskaintzeko.

 

Hutsik dauden etxebizitzak erabilgarri jartzea eta baremoen sistema

 

Era berean, beharrezkoa da alokairua adostutako prezioan sustatzea, betiere Alokabide programaren bidez, hutsik dauden etxebizitzak erabilgarri jartzeko.

 

Alokabide programa sustatzeari esker hutsik dauden etxebizitzak erabilgarri jartzeko aukera emango du, izan ere, alokairu pribatua arrazoizko prezioan jartzea sustatzen du, Udalaren bitartekaritzari esker, ez ordaintzeari aurre egiteko bermeak ezarriz.

 

Argi dugu, bai alokairuzko udal etxebizitza parkeko etxebizitzak, bai hurrengo urteetan eraikiko diren etxebizitzak, behar gehien dituzten pertsonentzat izan behar dute. Eta horretarako, egungo zozketa sistema baremoen sistema batengatik ordezkatu behar da, eta bertan, hainbat kolektiboentzako kupoak jarri behar dira, besteak beste, 35 urtez azpiko gazteentzat edo genero-indarkeriaren biktimentzat, eta beti, eskatzaileen gizarte- eta ekonomia-baldintzak kontuan hartuta.

 

Eraikitako hiriari begirada

 

Horiek horrela, beharrezkoa da bi esparrutan lan egitea hiritarrei gehien kezkatzen dien gaiari irtenbidea bilatzeko, hau da, etxebizitzaren gaiari. Lehena da, eraikitako hiriari begiratzea eta ekimenak sustatzea. Eta horretarako, lan egingo dugu arauetan malgutasun handiagoa izateko, dagoeneko eraikita dagoena optimizatzeko eta birgaitzeko. Helburua da etxebizitza-eredu jasangarria bultzatzea, hain zuzen ere, pertsonen bizi-zikloetako beharretara moldatu ahal izango den eredua.

 

Halaber, etxebizitzen tamaina familien gaur egungo neurrietara moldatzearen alde egiten dugu, etxebizitza handiak horizontalki zatitzeko erraztasunak emanez. Izan ere, horietako asko behar bezala aprobetxatu gabe daude. Eta horretarako, Plan Orokorreko etxebizitzen tamainari buruzko xedapenak aldatzearen alde egiten dugu.

 

Horrenbestez, bizi-kalitate hobea izango dute etxebizitzetan bizi direnek, eta, ondorioz, pertsona helduek errazagoa izango dute beren inguruean bizitzen jarraitzea. Izan ere, etxebizitza txikiagoak izango dira, ekonomikoki errazago eskuratzeko moduan egongo dira eta jasangarriagoak izango dira, bai lurzoruaren erabilera kontuan hartuta, bai efizientzia energetikoari erreparatuta.

 

Garapen berriak

 

Bigarren esparrua etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko garapen berriak egitea da. Horren harian, proposatu dugu, hurrengo urteetako hirigintza-ekimena garatzeko pendiente dauden eremuetan egitea.

 

Ildo beretik, Urumeako Ibarra da ardatz nagusietako bat. Antzieta, Sarrueta, Trinkete, Lorategi-hiria eta Txomin Eneako garapenek aukera emango digute hiri bezala hazten jarraitzeko. Era berean, Aldakonea, Mundaiz, El Pilar, Illarra, Infernua edo Jolastokieta hiri-birsortze proiektu edo auzo berrien adibide izango dira etxebizitza aukera berriak sortzeko. Eta horrenbestez, 4.000 etxebizitza berri sortzeko aukera egongo da, horietatik 2.000 babes publikokoak.

 

Eta hori guztia, Loiolako Koartelen lur-sailen berreskuratzeari uko egin gabe. Eta gai horrek lehentasuna izaten jarraituko du, izan ere, gune estrategikoa da hiriaren hirigintza-garapenerako, 1.600 etxebizitza eraikitzeko lur-saila delako.