Anoetako kirol-hiriaren kudeaketa partzuergo baten bidez egitea proposatzen dugu

Kirol arloko proposamenak aurkeztu ditugu gaur. Eta ildo nagusiak dira hiriko kirol instalazioak hobetzea eta modernizatzea. Hortaz, proposatu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera partzuergo bat sortzea Anoetako kirol-hiriaren kudeaketa egiteko, eta hiriko kirol instalazioak berritzeko.

 

Behin Anoetako Estadioa eta Belodromoaren atletismo pista berrituta, ordua da beste instalazioak berritzeari ekiteko. Estadio Txikia – hilabeteak daramate lanean -, Illunbe, Atano III.a edo Josean Gasca kiroldegia berritzeak Donostian zein Gipuzkoan onurak izango ditu, izan ere, klub eta kirolari asko dira instalazio horiek erabiltzen dituztenak. Horregatik, uste dugu, kirol-hiri moderno bat egiteko irtenbiderik onena baliabideak modu partekatuan kudeatzea dela, betiere, instalazioak kluben eta Kirol Txartelaren erabiltzaileen eskura jarriz.

 

Kirolaren gune teknologikoa

 

Ildo beretik, proposatu dugu kirolaren gaineko teknologia berritzaileen gunea sustatzea, hirian zein lurraldean dagoen ezagutzaz baliatuz. Hortaz, proposatu dugu Donostiak sustatzea erakundeek (Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udalak), kirol entitateek (Reala bazkide nagusi delarik, eta beste hainbat kluben parte hartzearekin) eta bazkide teknologikoek (Tecnalia, IK4, Unibertsitateak, osasun ikerketzaileek…) osatuko luketen gunea. Eta helburua da hiriarentzat enpresa-sektore estrategiko berri bat sortzea eta kontsolidatzea.

 

Bertan, dibulgazio, sentsibilizazio eta formazio ekintzak egingo lirateke, baita sektoreak dituen beharrei aurre egiteko ikerketa-proiektuak (osasuna, kirolari aplikatutako teknologia berezia) zein hazteko aukera handiak dituen sektorean enpresa-ekimen berrien sustapena ere.

 

Altzako kiroldegia eta kirol instalazio berriak

 

Anoeta kirol-hiriaren hobetzearekin eta berritzearekin batera, hurrengo legealdian ere segidako proiektuak amaituko dira: Altzako kiroldegia, atletismoa eta errugbia egiteko Anoetako estadio txikia, belar hockey zelaia edota Herrerako futbol zelai zaharra ordezkatuko duen Merkear-eko zelaia.

 

Beharrezkoa da, halaber, Kirol Txartelaren zerbitzuak hobetzea eta handitzea. Eta helburua da bazkide-kopurua handitzea eta 52.000 bazkide izatera iristea. Horretarako, proposatu dugu instalazio berriak egitea Loiolako Erriberetan edo Txominenean, eta Bidebietako kiroldegia berritzea. Izan ere, horrenbestez, zerbitzuak indartuko dira, betiere, berrikuntza sustatuz eta kalitatea hobetuz.

 

Era berean, beharrezkoa da hirian kirola aire librean egitea bultzatzen jarraitzea. Eta horretarako EAJ-PNVk hauteskunde programan segidako ekimenak jaso ditu: aire librean hiri-gimnasio sarea sortzea, skate gune berriak egitea, kirol anitzetarako aisialdi pista gehiago jartzea, eta Loiolako Erriberetan piraguismo zentro berria egitea Urumea ibaiak ematen dituen aukerez baliatuz.

 

Emakumeen kirola sustatu

 

Emakumeen kirolak atal berezia du gure programan, eta laguntzea, garatzea eta sustatzea dira atalaren ildo nagusiak. Gogoratu, Donostia emakumeen kirolean erreferente dela, eta hiriko emakumen kirolak arrakasta handiak izan dituela ospe handiko garaipenekin.

 

Ezin dugu ahaztu ere, legealdian zehar Udalak Kontxako banderaren emakumeen eta gizonen sariak berdindu dituela, berdintasunaren aldeko aurrerapauso garrantzitsua eginez.

 

Horren harian, Emakumeen kirola laguntzen jarraituko dugu eta, horretarako, laguntza ekonomiko bereziak bideratuko ditugu, eta sustapen zein ikusgarritasun kanpainak egingo ditugu. Eta horren guztiaren helburua da lizentzia federatiboak hazten jarraitzea eta egungo %33tik %40ra pasatzea.

 

Kirola osasuna eta gizarte kohesioa hobetzeko tresna

 

Kirola egitea garrantzitsua da gizarte aktibo, osasuntsu eta bizi-kalitate hobea izateko. Gainera, kirolak batu egiten ditu adin, sexu eta jatorri ezberdinetako pertsonak. Eta era berean, gizarteratze tresna da. Hortaz, Gizarte Kirol Txartela edo Gurasobakarren Kirol Txartela modalitateak sustatzen jarraituko dugu, baita arlo ezberdinetako elkarte zein kirol egokituaren federazioarekin elkarlana sustatzen ere.

 

Egun, donostiarren %70 baino gehiagok kirola egiten dute. Hori kontuan hartuta, gure erronka da bataz besteko hori %75era iristea, eta horretarako ezinbestekoa da elkarlanean aritzea hiriko kirol-eragileekin. Halaber, jarduera fisikoa egiteak osasuntsu egotearekin lotura du eta hori indartzeko ekimenak bultzatzea ezinbestekoa da, eta besteak beste, PIZTU programa auzo guztietara hedatzea proposatu dugu. Programa horretan Osakidetzako medikuek kirola agindu egiten diete paziente askori.

Haizearen Orrazia Gizateariaren Ondare izendatzeko talde-bultzatzailea sortuko dugu

Kanpainaren lehen egunean, Haizearen Orrazira gerturatu gara, izan ere, gure asmoa da lehenbailehen sortzea Haizearen Orrazia UNESCO-ren Gizateriaren Ondare izateko hautagaitzaren talde-bultzatzaile bat. Eta helburua da Monumentu Multzoa nazioarteko sari hori lortzea.

 

Asmoa da erakunde- eta kultura-eragile ezberdinez osatutako talde-bultzatzailea sortzea, Peña Gancheguik eta Eduardo Chillidak sortu zuten gunea nazioarteko kategoria hori lortzeko. Egun sari hori lortzea posible den ametsa da.

 

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bide horretan funtsezko aurrerapausoa egin zuen, Kultura Ondare izendatuz, eta horrenbestez, elementu artistiko edo arkitektoniko batek izan dezakeen babes-maila altuena emanaz.

 

Behin Eusko Jaurlaritzaren babes-maila nagusiena lortuta, beste pauso bat emateko unea da, eta Haizearen Orrazia Gizateriaren Ondare izateko lan egingo dugu.

 

Haizearen Orrazia Donostiaren eta Euskadiren kultura ondarea da, eta badu ere UNESCOren Gizateriaren Ondarearen parte izateko behar duen maila.

 

Helburu hori lortzeko, beharrezkoa dela indarrak batzea, eta horregatik talde-bultzatzaile bat sortu nahi dugu, eta bertan, kultura- eta erakunde-eragile ezberdinen partehartzea lortzea. Eta eragile horien guztien lana izango da hautagaitza-proposamena prestatzea UNESCOri aurkeztu ahal izateko.

 

Donostiarrok oso harro gaude Peña Gancheguik eta Chillidak duela 40 urte sortu zuten lanaz. Eta konsziente izan behar dugu, lan horren balioa gure donostiar izatearen parte dela, eta balio horrek unibertsala izan behar duela mundu guztiarekin partekatu ahal izateko.

 

Proposamena aurkezteko Kultura sailburu Bingen Zupiriaren babesa izan dugu. Sailburuaren ustez, “datozen urteotan Donostiak aukera paregabea izango du artearen arloan pisua irabazteko eta munduaren aurrean leku garrantzitsu batean kokatzeko. Chillida Leku, Tabakalera edota Kontxako Badiaren inguruan aurki ditzakegun arte-lanak (Oteiza, Cristina Iglesias, Chillida…) giltzarri izango dira horretarako. Haizearen Orraziari daukan balio unibertsala aitortzeko egiten ari den lana ere funtsezkoa izango da bide horretan.

 

Eduardo Chillida paealekua oinezkoentzat

 

Era berean, Eduardo Chillida Pasealekua oinezkoentzat egitearen alde egiten dugu, Ondarretako hondartzarako arrapalatik aurrera. Horri esker, pasealekua eta eskultura-multzoa balioan jarriko dira, eta oinezkoek gune natural zoragarriaz goza ahal izango dute.

 

Egun, Udala gune osoaren segurtasuna bermatzeko, magalean sarea jartzeko proiektua idazten ari da, eta beti, egun dagoen behin behineko segurtasun horma kentzeko. Gogoan izan, horma hori jarri zela pertsonek paretara ez gerturatzeko, lur-jauziak zirela eta.

 

Proiektua Peña Gancheguie eta Chillida familien adostuta dago, eta gunearen estetika eta segurtasuna kontuan hartzen ditu. Gainera, Udalaren proiektuak gunean beste hainbat konponketa egitea aurreikusten du, eta besteak beste, irisgarritasuna ere hobetzeko helburua du.

Hasi da hauteskunde kanpaina: Batera Bagera, Donostia quiere más

Hasi da hauteskunde kanpaina. Aurretik 15 egun ditugu donostiarrei eskatzeko gugan jarri zuten konfiantza berresteko. Izan ere, lau urte hauetan lortutakoa kontsolidatzeko unea da.

 

Esta legislatura hemos puesto en marcha Donostia tras cuatro años de parálisis. Y lo hemos hecho desde el diálogo, la escucha y el acuerdo, con una gestión rigurosa, seria y tranquila.

 

Eta hiria egiten jarraitu nahi dugu, aurrera egiten. Izan ere, Donostiak gehiago nahi du: bizi kalitate gehiago, enplegu gehiago, garraio jasangarri gehiago, auzoetan hobekuntza gehiago. Eta horren gidari izan nahi dugu

 

Somos Donostia, somos donostiarras y estamos orgullosos de serlo. Queremos seguir liderando esta ciudad, manteniendo nuestra identidad, y consolidando lo logrado estos cuatro años. Batera Bagera, Gora Donostia!

Eman bidea Gipuzkoari

Gipuzkoa indartsu batekin Donostiak aurrera egiten du. Eta Gipuzkoak badu datozen lau urtetarako proiektu sendo bat: Markel Olanok gidatzen duen proiektua.
 
El pasado domingo quedó un mensaje claro: aquí las cosas se hacen de otra manera, y queremos seguir haciéndolas de otra manera. Y lo nuestro son Gipuzkoa y Donostia.
 
Hemen erakutsi dugu egoera ezberdina dela. Lau urte hauetan Gipuzkoa eta Donostia martxan jarri ditugu, proiektuekin eta ilusioarekin. Indarra dugu aurrera egiten jarraitzeko.
 
Es hora de tomar una decisión clave: avanzar o retroceder, de buscar soluciones o de decir NO a todo. Y Donostia y Gipuzkoa quieren más: quieren más soluciones, más avances y proyectos que generen ilusión.
 
Eta ilusio hori auzoz auzo, herriz herri, eramango dugu, aurrera egiten behar dugula sinesten dutenei mobilizatu daitezela eskatuz.
 
Hemos demostrado que aquí las cosas se hacen de otra manera. Y que la garantía es EAJ-PNV. Nuestro compromiso, el de Markel Olano y el mío es con Gipuzkoa y Donostia

Lehendakariaren bisita Arzak bere saltsan erakusketara

Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera Arzak, bere saltsan erakusketa bisitatu dugu San Telmo Museoan. Erakusketak Donostiako sukaldari ospetsuaren ibilbidearen errepasoa egiten du, Euskal Sukaldaritza Berriaren aita izan den Juan Mari Arzak-en ibilbidea, hain zuzen ere.

 

Gurekin batera Elena Arzak izan da. Juan Mari Arzaken alabak erakusketaren edukia eta Mirakruz gainean familiak duen jatetxearen historia azaldu dizkigu. Erakusketa honekin Arzaki berari omenaldia egiten zaio eta, era berean, hiriak berarekin duen zorra kitatzen du, bere lan eta izenak hiri hau munduko gastronomiaren mapan jarri dutelako.

 

Lehendakariak Juan Mari Arzakek euskal sukaldaritzari eta Euskadik munduan duen irudiari egindako lana eta ekarpena goraipatu ditu. Urkulluren esanetan, erakusketa mundu mailako ospea duen sukaldari baten lana aitortzeko modua da.

 

Chillida Leku, Donostia nazioartean zabaltzeko balio erantsia

Dena prest apirilaren 17an Chillida-Leku berriro irekitzeko.
El museo que alberga la obra de uno de los artistas donostiarras más universales última los detalles para su reapertura al público.
Donostiari,  Gipuzkoari eta Euskadiri balio erantsia emango dion museoa da, zalantzarik gabe, beraz, albiste pozgarria da benetan Zabalaga baserria eta inguruko eremuak hartzen dituen museoa berriro irekitzea.
Tras ocho años cerrado, la reapertura de Chillida Leku es una gran noticia para las y los amantes de la obra del escultor donostiarra, y también para Donostia, Gipuzkoa y Euskadi, puesto que renace con el objetivo de ser el buque insignia del arte en Euskadi.
Zoragarria izan da berriro Eduardo Chillidaren eskulturak bertatik bertara ikustea. Astebete barru publikoari irekiko zaio. Ziur naiz irekiera arrakastatsua izango dela, eta Chillida-Lekuk Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi nazioartean gehiago zabaltzen lagunduko duela.