Osasun larrialdiaren aurreko egoerara itzultzeko bidea ezarriko duen aurrekontua
Donostiako Udalak 424,8 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du 2022an, hain zuzen ere, iaz baino %6,21 handiagoa. Eta aurrekontu honek aurrekontuak COVID19aren osasun larrialdia atzean uzteko eta egoera normalizatura itzultzeko aurrera pausoak emateko aukera emango digu.
Zalantza handi bi urte bizi izan ditugu, eta denbora horretan COVID19aren osasun larrialdiak utzitako ondorio sanitario, ekonomiko eta sozialei aurre egin behar izan diegu, betiere martxan zeuden hiri proiektuak albo batean utzi gabe. Orain lehengo egoerara itzultzeko bidea ezarriko duen aurrekontu proiektua egin dugu.
Gizarte sustapenerako eta babeserako aurrekontu-sailak handitu ditugu; donostiarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea bermatzeko udal erakunde eta sozietateen aurrekontuak ezhoiko ekarpenekin osatu ditugu; eta hiria garatzen lagunduko duten inbertsioentzako aurrekontu-sailak handitu ditugu, eta bertan Next Generation funtsetatik finantziazioa jaso dezaketen proiektuak ere kontuan hartu ditugu.
Une zailak pasa ditugu eta, zorionez, osasun larrialdiaren aurretiko egoerara itzultzeko aurrera pausoak ematen ari gara. Horregatik, uste dugu behar gehien dutenei laguntzen jarraitu behar dugula, gizarte kohesionatu bat izaten jarraitzeko.
Udalak inbertsioak egiteko 54,4 milioi euro izango ditu, hasitako proiektuak garatzen jarraitzeko, eta 2022an proiektu berriak martxan jartzeko. Eta, era berean, behar diren tresnak prest utzi ditugu, baldin eta Next Generation programatik funtsak iritsiko balira aurrekontuan sartu ahal izateko.
Aurrekontuak 100 aurrekontu-sail baino gehiago ditu inbertsioak egiteko. Eta horien artean, donostiarrok martxoan hasi eta ekainean amaitu zen prozesu partehartzailean bozkatutako hainbat proiektu garatuko dira.
Informazio gehiago: www.donostia.eus