Kategoria: Batera Bagera
Auzoak eta pertsonak protagonistak diren programa orekatua aurkezten dugu
Hauteskunde programaren ildo nagusiak aurkeztu ditugu.
Un programa elaborado gracias a las propuestas y sugerencias que hemos recibido de las y los donostiarras, y en el que los barrios y sus personas son protagonistas.
Es hora de hablar, discutir y pensar sobre Donostia. Hace cuatro años pusimos la ciudad en marcha, hemos logrado que coja velocidad con nuevos proyectos, y es momento de mirar al futuro.
Programak bost ideia nagusi ditu: hiri oparoa, etxebizitza beharra, pertsonetan oinarritutako hiria, hiri erreferentea eta kudeaketa eraginkorra.
Hiri oparoa: Donostia aberastasuna sortzeko, talentua erakartzeko eta produzco sare garrantzitsua mantentzeko gai izaten jarraitu behar du.
Acceso a la vivienda: vamos a trabajar para crear 4.000 nuevas viviendas, de las cuales 2.000 sean de titularidad pública.
Pertsonetan oinarritutako hiria: Udal zerbitzuak sendotuko ditugu. Eta oinezkoak protagonistak izango diren Donostia baten alde lan egingo dugu.
Ciudad referente: Queremos que Donostia siga siendo referente en cultura, gastronomía o derechos humanos. Creación, liderazgo, innovación y calidad serán elementos vertebradores de una propuesta cultural propia.
Giza eskubideen eta bizikidetzaren babesean erreferente izaten jarraitu nahi dugu. Eta horretarako oroimenerako guneak sortzeko ekimena bultzatzen jarraituko dugu.
Y todo ello con una Gestión más Eficaz y transparente, y dando un salto cualitativo en la atención a la ciudadanía en todos los servicios municipales.
Apirilak 8, Ijitoen nazioarteko eguna
Oso atsegina izan da gaur Ijitoen Nazioarteko egunean Ijitoen hainbat elkarterekin ospatzeko aukera izatea. Izan ere, egun honetan aldarrikapen asko dago egiteko. Hala ere, uste dut azken urteotan aurrera pauso asko egin ditugula, batez ere bizikidetzan, eta kultura ezberdinen onarpenean. Hau da, benetan gizarte bezala aberasten gaituzten gauzatan.
Por razones de agenda los amigos de Sonakay no han podido estar con nosotros en el salón de plenos, pero sí que me gustaría utilizar su ejemplo para reivindicar lo que todos y todas buscamos: convivencia, riqueza cultural. Ejemplo de cómo culturas que son diversas conviven y son capaces de crear cosas nuevas, cosas hermosas.
Gainera, adibide horiek goraipatzea ona da, bereziki, garai hauetan, hain zuzen ere, gero eta indar handiagoa hartzen ari diren hainbat iritzi politiko ulertezinak nagusitzen saiatzen ari diren garaian. Izan ere, iritzi horiek bazterketa aldarrikatzen dute. Eta hori atzera egitea da, eta are okerragoa dena, hainbat kolektiboek, besteak beste, Ijitoek, dituzten gauza on asko galtzea.
Por eso hoy hemos reivindicado que esa no es la manera, que la manera para avanzar hacia una sociedad en la que todos tengamos nuestro sitio es convivir, conocernos, compartir, y como hoy, estar juntos. Espero que sigamos estando juntos y celebrando días como este también en el futuro.
Zorionak Ijitoen nazioarteko egunagatik. Hemen izango gaituzue prest zuekin batera egun hau ospatzeko.
Alkain eta Labayen alkateen legatua aldarrikatzen dugu etorkizuneko Donostia eraikitzeko
Gaur 40 urte betetzen dira lehen Udal-hauteskundeak egin zirenetik. Eta gaur, Donostiako lehen bi alkate jeltzaleen legatua aldarrikatu nahi dugu, hain zuren ere Jesus Maria Alkain eta Ramón Labayen alkateen legatua.
Jesus Maria Alkain y Ramón Labayen establecieron los pilares de la Donostia que conocemos hoy. Ahora nos toca a nosotros y nosotras coger su testigo y adoptar las decisiones que configuren la Donostia del futuro.
Alkainek eta Labayenek erabaki ausartak hartu zituzten, eta horiei esker hiriaren modernizazioa, kulturaren aldeko apustua, bizi-kalitatearen mantentzea eta nazioarteko proiekzioa lortu zuten.
Ahora nos corresponde adoptar otras decisiones para afianzar el rumbo de una Donostia en marcha. Y para ello durante toda la legislatura hemos trabajado en un plan estratégico que nos guíe hasta 2030.
Eta plan horrek apustu argiak egiten ditu: hiri oparo baten alde; etxebizitzen beharrei aurre egiten dien hiriaren alde; mugikortasun hobeagoa duen hiriaren alde; eta kultura, gastronomia, zientzia edo berrikuntzaren alde.
Si queremos que Donostia siga estando en primera línea tenemos que tener ambición. Y este grupo de personas y EAJ-PNV queremos seguir trabajando para que Donostia fortalezca su posición y se proyecte al mundo.
Guztiok gara ezinbestekoak etorkizuneko Donostiaren zutabeak jartzeko. Batera Bagera!
DON?STIA!
Lau urte hauetako lorpenak kontsolidatzeko unea da Donostiak aurrera egiten jarrai dezan
Amarako Araba parkean udal-hauteskundeetarako ditugun bost konpromisoak aurkeztu ditugu.
Cinco compromisos que plasmaremos en el programa electoral, una vez testados con expertos en diferentes materias durante las próximas semanas.
En estos cuatro años Donostia ha avanzado, con proyectos e iniciativas concretas que han contribuido a dar un impulso a la ciudad. Es momento de consolidar los avances logrados.
Hiri oparoaren alde lan egitea, etxebizitza beharra, bizitzeko hiria sustatzea, hiri erreferente eta mundura irekia izaten jarraitzea, eta kudeaketa eraginkorra dira gure egitasmoak izango dituen bost arlo orokorrak.
Donostia aberastasuna sortzeko gai den hiria izatea nahi dugu, hain zuzen ere, talentua erakartzeko gaitasuna, eta egitura produktibo garrantzitsua mantenduko duen hiria.
El acceso a la vivienda es la principal prioridad. Nuestros objetivos son promover más vivienda pública, desarrollar el plan de vivienda del que nos hemos dotado y lograr que haya más viviendas en el parque de alquiler.
Donostiarrok asko baloratzen dugu daukagun bizi-kalitatea. Horregatik, Donostiak hiri lagunkoia izaten jarraitu behar du. Adinekoentzat zein gazteentzat zerbitzu berriak eskaintzen dituen hiria.
Queremos que Donostia siga creciendo sin renunciar a su identidad, con una propuesta cultural propia, en el que elementos como Zinemaldia, Jazzaldia, Tabakalera o Chillida-Leku sean tractores.
Eta horretarako kudeaketa eraginkorra eta gardena eviten jarraituko dugu. Hain zuzen ere, proiektuak bultzatzen jarraitzeko aukera eta jauzi kualitatibo bat emateko aukera ahalbidetuko digun kudeaketa.
En las últimas semanas hemos ido barrio a barrio recogiendo las aportaciones de las y los donostiarras, porque el proyecto que queremos para Donostia es y será el que quieran y nos digan las y las donostiarras.
Don?stia!
Kiroldegi berriak eta egungo udal gimasioak Altzako kirol instalazioak hobetuko dituzte
Donostiako alkategai Eneko Goiaren hautaigai-taldeak Altzako auzotarren proposamenak eta iradokizunak jaso ditu. Egungo Kiroletako zinegotzi eta Ekialdeko Barrutiko presidente orde Martin Ibabek aditzera eman du, laster eraikitzen hasiko den kiroldegi berriak – eraikitze-lanak aste honetan esleituko dira – eta Eraikuntzaren Institutuan jarri berri den udal gimnasioari esker Altzak kirol-instalazio hobeak izango dituela.
Horiek horrela, Ibabek honakoa azpimarratu du: “Legealdia zaila izan da eta kiroldegi berria eraikitzea eta inguruan agertutako lur-kutsatuen kudeaketa egitea izan dira gehien axola gaituzten gaiak. Orain kiroldegia errealitate bihurtzen amaitu behar dugu, auzoak bere onera itzultzeko”.
Era berean, Kiroletako ziengotzi eta EAJ-PNVren hautagaiak adierazi du, Herrerako futbol zelaia Merkear-eko lursailera aldatzea hobekuntza handia izango dela, eta ez bakarrik instalazio berria eta modernoa izango delako, baizik eta leku irisgarriago batean egongo delako eta, bertan, altzatarrok disfrutatzeko parke berria egiteko aukera emango duelako.
Irisgarritasunean hobekuntzak
Eneko Goiaren hautagaitzak proposamenak eta iradokizunak Larratxon jaso ditu, hain zuzen ere, Larratxo pasealekua eta Leosiñeta kalea Larraundi kalearekin lotuko duen igogailu inklinatua jarriko den tokitik gertu. Martin Ibabe pozik agertu da, inguruko irisgarritasuna hobetzeko lortu den irtenbidearekin. Izan ere, horrenbestez, Larratxo behekaldea Altzako kaskoarekin modu irisgarrian lotu ahal izango da igogailu eta eskailera mekanikoen bidez.
Ibabek, halaber, nabarmendu du Topoaren iritsiera Altzara, eta honakoa esan du: “Zalantzarik gabe garraio publikoan auzoak izan duen hobekuntza nabarmenetakoa izan da”. Horren harian, segidako gaineratu du: “Renferen geltokian hobekuntzak egiteko ordua da, eta Adifekin beste gune batzuk hobetzeko ditugun elkarrizketetan Herrerako geltokia hobetzeko eta irisgarri egiteko proposamena egingo diogu”.
Gune estali berriak
Altzatarrek disfrutatzeko gune berriak sortzean ere sakondu du Ekialdeko Barrutiko presidente orde eta EAJ-PNVren hautagai Martin Ibabek: “Auzoa asko hobetu da San Jose de Calasanz eta Harria parkearen gune estaliekin eta Oletako behatokiarekin. Orain beste pauso bat emateko garaia da eta, beraz, Harria parkearen estalkia jolas-lekura zabaltzeko lan egingo dugu, auzotarren eskariei erantzunez”.
Gainera, Ibabe pozik agertu da Harri-Berri ikastolako jolastokia estaliko delako. Izan ere, horri esker, ikasleek euria egiten duenean bertan jolasteko aukera izango dute, eta era berean, altzatarrok leku estali hori erabili ahal izango dugu eskola ordutik kanpo.