2020a urte erabakigarria izango da Donostiarentzat

2020.urtea hasi berri den honetan, amaitu berri den urtearen balantzea eta hasi berri den urtearen erronkei begiratzeko unea iritsi zaigu. 

Donostian hainbat proiektu garatzen ari dira, eta horietako batzuk tamaina handikoak dira, eta horiei esker hiriko hainbat gune onerako erabat aldatuko dira. Hortaz, 2019ko balantzea positiboa dela esan dezakegu, izan ere, hiriak jauzi kualitatiboa egiteko hainbat proiektu martxan jarri dira.

Udalak eta Udal gobernuak argi dugu zeintzuk diren lehentasunak. Gobernu Programa bat dugu, eta 2020rako inbertsioak lehenesten dituen aurrekontua dugu. Horiek izango dira jarraibidea, eta horiei esker bizi dugun hiria imajinatzen duguna egingo dugu.

Proiektuak

Amaitu berri den urteak, besteak beste, segidako proiektuen garapena ikusi du: Bretxaren lanen eboluzioa; Espartxo zubiaren eraikuntza eta Astiñeneko zubi berriaren lanen hasiera; Urumearen ubidea zabaltzeko bigarren fasearen lanen hasiera; Aiete eta Morlans arteko hiriko lehen igogailu inklinatua, eta Larratxoko igogailu inklinatuaren lanen garapena.

2019an hainbat proiektu hasi edo amaitu dira, eta 2020a urte garrantzitsua izango da garapenean dauden proiektuentzat, zein hasi gabe dauden beste hainbatentzat, besteak beste, honakoak: Altzako kiroldegia, Matigoxotegiko futbol zelaia, Yoldi kiroldegia, Zubietako hockey zelaia, Anoetako miniestadioa, Antxo Jakitunaren lanen amaiera edo Loiolako bulebarizazioaren lanen jarraipena.

 

Mugikortasuna

2019an aurrerapen handia izan dute Topoaren igarobidearen lanek. Ibilbide berria egiteko indusketa lanak oso aurreratuak daude, eta 2020a urte garrantzitsua izango da proiektuarentzat. Horren harian, donostiarrei eskaera bat egin nahi diet:  pazientzia izateko eta zentzudun izateko San Martin kalearen itxierari aurre egiteko. San Martin kalea uztailean itxiko da, eta Mugikortasun departamentuak plangintza prest du itxierari aurre egiteko, hain zuzen ere, guztion laguntza beharko duen plangintza.

Era berean, 2019ko abenduan lanak esleitu ondoren, 2020a beste proiektu garrantzitsu baten lanen hasierako urtea izango da: Atotxako Abiadura Handiko trenaren geltokia. Lanak apirilean hastea aurreikusita dago. Eta bi proiektu horiek hiriko mugikortasuna erabat aldatzeko eta  mugikortasunaren eskemaren diseinuak aurrera pausoak ematen jarraitzeko aukera emango dute.

Bizikletak ere protagonismoa izango du 2020an. Lehen seihilekoan dBizi zerbitzu publikoaren lizitazioa egingo da, eta horri esker sistema mixto bat jartzeko aukera emango du, bizikleta zein geltoki gehiagorekin, eta auzo guztietara modu progresiboan zabalduz. Gainera, Altza eta Larratxoren arteko, eta Kursaal eta Bulebarraren arteko bidegorri zatien diseinuak ahalbidetuko dute bidegorri sarea handitzea, lehen kasuan, eta hobetzea bigarrenean.

Halaber, mugikortasunarekin lotura duten hainbat proiekturentzat urte garrantzitsua izango da, besteak beste, segidakoentzat: Autobus Elektriko Adimentsua 17.linean jartzeko proiektuaren diseinua eta definizioa – Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean -; Marrutxipiko lotunea sortzeko proiektuaren onarpena; Taxien ordenantza berriaren onarpena; eta Isabel II kalea oinezkoentzat egiteko lanen hasiera.

 

Jarduera urbanistikoak eta ondarea

2020an lehentasuna izango da etxebizitzak eraikitzeko garapen urbanistikoen plangintzan eta tramitazioan aurrerapausoak egitea, dagoen eskaerari erantzun egokiagoa emateko.

Hortaz, Udalak Hiri-lorategia, Aldakonea edo Infernuaren garapenak, eta Alde Zaharreko Plan Bereziaren idazketa bultzatzen jarraituko du, eta era berean, 2020a urte garrantzitsua izango da, Plan Orokorraren berraztertzen hasiko duelako. Eta Plan Orokorra izango da etorkizuneko hiria planifikatzeko oinarrizko tresna.

Halaber, urtearen hasieran PEPPUC delakoaren hasierako onarpena egingo da, eta bertan, 250 elementu berri sartuko dira, eta horri esker, hiriak ondarearen babesa eta garapen berriak uztartzeko aukera izango du.

 

Ekonomiaren garapena

2020a Eskusaitzeta industrialdearen komertzializazioaren hasierako urtea izango da. Eta horren adibide izango dira, Zardoya-OTIS edo Mubil elektromugikortasun zentroa bertan ezartzeko lanen hasiera. 

Gainera, behin 2019aren amaieran Miramongo hirigintza-baldintzak malgutzen dituen Plan Berezia onartuta, 2020an enpresa berriak iritsiko dira Miramongo Parke Teknologikora. Horiei esker, hirian kalitatezko enplegua sortzeko aukerak sustatuko dira, eta beraz, langabezia-tasa gutxitzeko aukera emango du. Eta horrek hiri kohesionatuagoa egiteko aukera emango du.

 

Donostia Kulturak 30 urte

Urte berriak urteurren oso berezia dakar: Donostia Kulturaren 30. urteurrena. Eta urteurrenak aukera emango digu kultur-etxe sarea eta hiriko beste hainbat kultura-ekipamendu balioan jartzeko, baita hiriak duen kultura jarduera oparoa ere.

Ildo beretik, Udalak Literaktum bezalako festibalak bultzatzen jarraituko du, eta Urgull-eko Hiriaren Historiaren Museoarentzat edota San Telmo Museoarentzat urte garrantzitsua izango da. Izan ere, Urgulleko museoan hainbat berrikuntza egingo dira, eta San Telmo euskal sormenaren zentroan bilakatzeko pausoak emango dira. Eta hori guztia, Cristina Iglesiasen eskultura Itsasargiaren etxean jartzeko, edo Miramar Jauregian Richard Serraren eskultura jartzeko proiektuak ahaztu gabe.

Era berean, behin lehengo astean Eusko Jaurlaritzak Haizearen Orraziari Monumentu Multzo izendapena emanda, 2020a Haizearen Orrazia Gizateriaren Ondare izendatzeko hautagaitza aurkezteko talde sustatzailea osatzeko urtea izango da.

 

Donostia hobeagoa hiritarrekin elkarlanean

Azkenik, Udalak 2020an lanean jarraituko du donostiarrei ematen dien zerbitzuak hobetzeko, eta hiritarrekin elkarlanean arituko da hurrengo urteko aurrekontuak diseinatzeko prozesu partehartzailearen bitartez.

Ekialdeko barrutia sendotzea izango da beste erronketako bat. Horretarako osaera berria izango du barrutiaren batzarrak. Eta helburua argia da, hiritarrekin elkarlanean jarraitzea Donostia hobeago bat egiteko. 

COP25: Donostiak aldaketa klimatikoari egokitzeko plangintza du

COP25 Klimaren Goi Bileran parte hartu genuen atzo arratsaldean, klima aldaketari aurre egiteko Donostiako egokitzapen plana aurkezteko. Eta aurkezpena hiriek aldaketa klimatikoari aurre egiteko aurrera eramaten ari diren ekintzen gaineko mahai inguru batean egin genuen mundu osoko hogei bat hirirekin batera.

 

Donostiak kosta kilometro ugari ditu, eta ondorioz, itsasoaren igoeraren eta olatuen gaineko arriskuak ditu, baita uholde arriskua ere, Urumea ibaiaren bokalearen inguruan kokatuta dagoelako.

 

Horren harian, azken urteotan hainbat olatu-denboraleak eta ibaia haztearen ondorioz izandako uholdeak izan ditugu, eta horiei aurre egiteko hainbat neurri hartu dira. Hortaz, Urumearen ibarran egin diren eta egiten ari diren hainbat jarduera aipatzea ezinbestekoa da.

 

Horretarako, URA Euskal Uraren Agentziarekin elkarlanean hainbat jarduera burutu ditugu Loiola, Txomin eta Martutenen uholde arriskua ekiditeko, hala nola, zubi zaharrak eraitsi ditugu zutaberik gabeko zubi berriak egiteko, eta Martutenen ubidea zabaltzeko proiektuaren lehen fasea egin dugu. Horri esker, auzoak, eta zehatzago esanda, El Pilar eremuak, albiste izateari utzi dio uholdeak direla eta.

Horiek horrela, hiria URAren eskutik ubidea zabaltzeko lanen bigarren fasean murgilduta dago, eta horri esker hiritar kopuru handi bat lasaiago biziko da.

 

Era berean, CO2ren isuriak gutxitzeko hainbat ekimen burutzen ari da Udala. Apostu garbia egiten ari gara sail ezberdinek erosten dituzten ibilgailu berriak – besteak beste, Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Hiri Mantentze zerbitzuak, eta Dbus – teknologia hibrido edo elektrikokoak izateko.

 

Halaber, Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean garatzen ari da Dbuseko 17. Linean Autobus Elektriko Adimentsuaren proiektua, eta era berean, Topoaren igarobidea. Bi garraio publiko ez kutsakor hauei esker hiriak CO2ren isuriak gutxitu nahi ditu, eta era berean, donostiarrentzat gune handigoak irabazi nahi ditu.

Eskerrik asko Donostia!

Eskerrik asko por vuestro apoyo. Es un verdadero honor servir a esta ciudad. Entiendo este resultado como un voto de confianza. Entre todos y todas haremos frente a los restos del futuro. Ya que, sólo con la colaboración de sus ciudadanos y ciudadanas Donostia puede avanzar. Cuando los y las donostiarras nos unimos, hacemos grandes cosas. Y ese seguirá siendo mi objetivo

Eskerrik asko gaurkoan eman didazuen babesagatik. Donostia zerbitzatzea ohore handia da. Guztiok batera, ilusio eta indarrez beterik egingo diegu aurre etorkizuneko erronkei. Izan ere, herritarren laguntzaz bakarrik egin dezake Donostiak aurrera. Hori izango da nire helburua datozen urteotan.

Donostia gure lehentasuna da eta izango da

Kontxako erlojuetan egin dugu kanpainako azken mezua Markel Olanok, Joseba Egibarrek eta hirurok. Eta mezua oso argia izan da: asko dugu jokoan igande honetan. Igandean Donostia norabide egokian aurrera egiten jarraitzea dugu jokoan. Etorkizunera begiratzen jarraitzea ala iraganera itzultzea dago jokoan.

 

Nosotros lo tenemos claro. Hay que seguir haciendo avanzar Donostia, desde el acuerdo y el entendimiento. Nuestra prioridad va a ser Donostia, por encima de todo. Por eso, que nadie se duerma, que nadie se quede en casa, sigamos entre todos y todas trabajando por y para esta ciudad.

 

Duela lau urte hiria martxan jarri genuen, eta elkarlana eta akordiori esker aurrera egin du. Horregatik, bozkatzera joateko deia egiten dugu, Donostiaren alde lanean jarraituko duen talde sendoa izateko.

 

Llenemos de ilusión y de votos las urnas el domingo. Nosotros prometemos seguir trabajando con rigor y responsabilidad, con cabeza y Donostia siempre en el corazón. Pedimos vuestra confianza, para seguir haciendo avanzar a Donostia. No os vamos a defraudar.

Igandean ilusioz bete ditzagun hautes-ontziak zinegotzi talde sendo bat izateko hiriak aurrera egin dezan

Antiguan kanpainako azkeneko ektialdi nagusia egin dugu gaur arratsaldean. Un acto para agradecer el trabajo realizado a muchas personas y dar el último impulso antes de la importantísima cita del domingo.
Gure hiri-ereduak protagonista egiten ditu donostiarrak, hiria hazten eta aurrera egiten jarrai dezan. Eta beti, akordioa eta elkar-ulertzearen bidez.
El acuerdo y el entendimiento son los pilares que contribuyen a dar estabilidad y poner en marcha muchos proyectos. Ese es nuestro modelo, un modelo que mira al futuro.
Hauteskunde hauetan asko dugu jokoan. Izan ere, aurrera egindakoan atzera egiteko arriskua dago. Beraz, igandean bete ditzagun hautes-ontziak ilusioz. Ez dizuegu hutsik egingo.
Tenemos un programa por y para Donostia, heno desde la cabeza y con el corazón, para seguir gestionando la ciudad con el rigor y la confianza con la que lo hemos hecho durante los últimos cuatro años.

Akordioa, elkar-ulertzea eta egonkortasuna Donostiaren etorkizunaren alde

Bilboko alkate, Juan Mari Aburto, Gasteizko alkate, Gorka Urtaran, eta hirurok Donostia, Bilbo eta Vitoria-Gasteizerako ditugun proiektuak aurkeztu ditugu gaur goizean Nueva Economia Forum Tribuna Euskadin.

 

Entre otros aspectos he defendido nuestras apuestas por una industria, cultura, identidad y unos barrios fuertes que nos hagan seguir avanzando como ciudad. Así, creo que Donostia debe participar en la apuesta que hace Gipuzkoa por la industria, como elemento que garantiza un desarrollo económico equilibrado y sostenible. Tenemos mimbres y el ecosistema adecuado para ello.

 

Kultura arloan ere apostu eta proiektu sendoak ditugu. Esaterako, Chillida-Lekuren irekiera baliatzea bisitari gehiago erakartzeko eta Eduardo Chillida eskultore donostiarraren lana goraipatzen jarraitzeko. Gainera, Haizearen Orrazia Gizateriaren Ondare izendatzeko lana egingo dugu. Eta era berean, uste dugu, Cristina Iglesias eskultore donostiarraren lana Santa Klarako itsasargia balioan jartzeko eta Donostia nazioartean lehen mailan jartzeko ere balioko du.

 

Donostia es una ciudad en la que el turismo es parte importante. Debemos centrar nuestros esfuerzos en preservar el destino. Dicho de otro modo, la clave está en saber construir una ciudad que nos guste a las y los donostiarras, que sepa preservar su identidad y modo de ser, porque es lo que nos hace diferentes y atractivos.

 

Auzoak oso garrantzitsuak dira Donostiako kohesioa mantentzeko. Horren harian, badugu auzoetarako plan bat. Eta egun, Udala apostu sendoa egiten ari da ekialdearen eta Urumeako ibarraren garapenaren alde. Horrela egin dugu legealdi honetan eta horrela egiten jarraituko dugu.

 

Nos hemos marcado una serie de objetivos ambiciosos, pero creo humildemente que durante estos últimos cuatro años hemos demostrado ser capaces de llevarlos a cabo, dando estabilidad a la ciudad, mediante el acuerdo y el entendimiento. Y eso es lo que vamos a seguir haciendo.