Zergatik gara realzaleak? Atzo neskek zein mutilek erakutsi zuten adore eta kemenagatik. Sortzen diguten ilusioagatik eta atzokoa bezalako egunak emateagatik.
Las chicas jugaron su segunda final en la historia, y la ciudad se ha vuelto a volcar con ellas. Fuimos a Salamanca a apoyarlas desde la grada, y aunque el Barcelona fue más, las nuestras lo dieron todo por la camiseta y el escudo. Oso harro zuetaz neskak!
Eta jarraian mutilek garaipen handia lortu zuten derbian. Anoeta lepo bete zen eta sekulako giroa egon zen. Una vez más la afición ha vuelto a llevar al equipo en volandas a la victoria. Zorionak mutilak!
Urtarrilaren amaiera bereziki hunkigarria izaten ari da. 25 urte igaro dira ETAk hiri honetako alkateorde Gregorio Ordoñez erail zuenetik. Hilketa kolpe gogorra izan zen hiriarentzat. Plaka batek oroitzen du 31 de agosto kalean, La Cepa tabernaren ondoan, Gregorio 1995eako urtarrilaren 23an hil zutela. Era berean, urtero egiten dugun moduan, Loiolako sukaldari Ramon Diaz gogoratu dugu. 19 urte bete dira 2001ean ETAk hil zuenetik.
Uste dut 25 urte hauek gertatutakoa eguneratzeko balio dutela, eta era berean, hiri bezala genuen zorra kitatu dugu, Gregorio Ordoñez omenduz ekitaldi hunkigarri batekin eta plaka jarrita. Uste dut horrelako katarsia beharrezkoa genuela hiri bezala.
Plaka hau jartzea aurrerapausoa da, hain zuzen ere, Askatasunaren Hiribidean lehenengo bost plaka jarrita abiatu genuen ibilbidean aurrerapausoa. Eta ibilbide horri eutsiko diogu, hirian bortizkeria jasan zuten pertsona guztiak omentzeko, gertatutakoa ez ahazteko, eta etorkizuna beste era batera eraiki nahi dugulaozen esateko.
Horregatik, Udal talde politiko guztiek Giza Eskubideen batzordean adostu genuen bezala, otsailetik aurrera dinamika normalizatuago bat jarraituko dugu eta plaka gehiago jartzeko asmoa dugu. Horretarako, euren senidea gogoratzeko nahia adierazi duten hainbat familiarekin pribatuan hitz egiten ari gara plakak jartzeko.
2020.urtea hasi berri den honetan, amaitu berri den urtearen balantzea eta hasi berri den urtearen erronkei begiratzeko unea iritsi zaigu.
Donostian hainbat proiektu garatzen ari dira, eta horietako batzuk tamaina handikoak dira, eta horiei esker hiriko hainbat gune onerako erabat aldatuko dira. Hortaz, 2019ko balantzea positiboa dela esan dezakegu, izan ere, hiriak jauzi kualitatiboa egiteko hainbat proiektu martxan jarri dira.
Udalak eta Udal gobernuak argi dugu zeintzuk diren lehentasunak. Gobernu Programa bat dugu, eta 2020rako inbertsioak lehenesten dituen aurrekontua dugu. Horiek izango dira jarraibidea, eta horiei esker bizi dugun hiria imajinatzen duguna egingo dugu.
Proiektuak
Amaitu berri den urteak, besteak beste, segidako proiektuen garapena ikusi du: Bretxaren lanen eboluzioa; Espartxo zubiaren eraikuntza eta Astiñeneko zubi berriaren lanen hasiera; Urumearen ubidea zabaltzeko bigarren fasearen lanen hasiera; Aiete eta Morlans arteko hiriko lehen igogailu inklinatua, eta Larratxoko igogailu inklinatuaren lanen garapena.
2019an hainbat proiektu hasi edo amaitu dira, eta 2020a urte garrantzitsua izango da garapenean dauden proiektuentzat, zein hasi gabe dauden beste hainbatentzat, besteak beste, honakoak: Altzako kiroldegia, Matigoxotegiko futbol zelaia, Yoldi kiroldegia, Zubietako hockey zelaia, Anoetako miniestadioa, Antxo Jakitunaren lanen amaiera edo Loiolako bulebarizazioaren lanen jarraipena.
Mugikortasuna
2019an aurrerapen handia izan dute Topoaren igarobidearen lanek. Ibilbide berria egiteko indusketa lanak oso aurreratuak daude, eta 2020a urte garrantzitsua izango da proiektuarentzat. Horren harian, donostiarrei eskaera bat egin nahi diet: pazientzia izateko eta zentzudun izateko San Martin kalearen itxierari aurre egiteko. San Martin kalea uztailean itxiko da, eta Mugikortasun departamentuak plangintza prest du itxierari aurre egiteko, hain zuzen ere, guztion laguntza beharko duen plangintza.
Era berean, 2019ko abenduan lanak esleitu ondoren, 2020a beste proiektu garrantzitsu baten lanen hasierako urtea izango da: Atotxako Abiadura Handiko trenaren geltokia. Lanak apirilean hastea aurreikusita dago. Eta bi proiektu horiek hiriko mugikortasuna erabat aldatzeko etamugikortasunaren eskemaren diseinuak aurrera pausoak ematen jarraitzeko aukera emango dute.
Bizikletak ere protagonismoa izango du 2020an. Lehen seihilekoan dBizi zerbitzu publikoaren lizitazioa egingo da, eta horri esker sistema mixto bat jartzeko aukera emango du, bizikleta zein geltoki gehiagorekin, eta auzo guztietara modu progresiboan zabalduz. Gainera, Altza eta Larratxoren arteko, eta Kursaal eta Bulebarraren arteko bidegorri zatien diseinuak ahalbidetuko dute bidegorri sarea handitzea, lehen kasuan, eta hobetzea bigarrenean.
Halaber, mugikortasunarekin lotura duten hainbat proiekturentzat urte garrantzitsua izango da, besteak beste, segidakoentzat: Autobus Elektriko Adimentsua 17.linean jartzeko proiektuaren diseinua eta definizioa – Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean -; Marrutxipiko lotunea sortzeko proiektuaren onarpena; Taxien ordenantza berriaren onarpena; eta Isabel II kalea oinezkoentzat egiteko lanen hasiera.
Jarduera urbanistikoak eta ondarea
2020an lehentasuna izango da etxebizitzak eraikitzeko garapen urbanistikoen plangintzan eta tramitazioan aurrerapausoak egitea, dagoen eskaerari erantzun egokiagoa emateko.
Hortaz, Udalak Hiri-lorategia, Aldakonea edo Infernuaren garapenak, eta Alde Zaharreko Plan Bereziaren idazketa bultzatzen jarraituko du, eta era berean, 2020a urte garrantzitsua izango da, Plan Orokorraren berraztertzen hasiko duelako. Eta Plan Orokorra izango da etorkizuneko hiria planifikatzeko oinarrizko tresna.
Halaber, urtearen hasieran PEPPUC delakoaren hasierako onarpena egingo da, eta bertan, 250 elementu berri sartuko dira, eta horri esker, hiriak ondarearen babesa eta garapen berriak uztartzeko aukera izango du.
Ekonomiaren garapena
2020a Eskusaitzeta industrialdearen komertzializazioaren hasierako urtea izango da. Eta horren adibide izango dira, Zardoya-OTIS edo Mubil elektromugikortasun zentroa bertan ezartzeko lanen hasiera.
Gainera, behin 2019aren amaieran Miramongo hirigintza-baldintzak malgutzen dituen Plan Berezia onartuta, 2020an enpresa berriak iritsiko dira Miramongo Parke Teknologikora. Horiei esker, hirian kalitatezko enplegua sortzeko aukerak sustatuko dira, eta beraz, langabezia-tasa gutxitzeko aukera emango du. Eta horrek hiri kohesionatuagoa egiteko aukera emango du.
Donostia Kulturak 30 urte
Urte berriak urteurren oso berezia dakar: Donostia Kulturaren 30. urteurrena. Eta urteurrenak aukera emango digu kultur-etxe sarea eta hiriko beste hainbat kultura-ekipamendu balioan jartzeko, baita hiriak duen kultura jarduera oparoa ere.
Ildo beretik, Udalak Literaktum bezalako festibalak bultzatzen jarraituko du, eta Urgull-eko Hiriaren Historiaren Museoarentzat edota San Telmo Museoarentzat urte garrantzitsua izango da. Izan ere, Urgulleko museoan hainbat berrikuntza egingo dira, eta San Telmo euskal sormenaren zentroan bilakatzeko pausoak emango dira. Eta hori guztia, Cristina Iglesiasen eskultura Itsasargiaren etxean jartzeko, edo Miramar Jauregian Richard Serraren eskultura jartzeko proiektuak ahaztu gabe.
Era berean, behin lehengo astean Eusko Jaurlaritzak Haizearen Orraziari Monumentu Multzo izendapena emanda, 2020a Haizearen Orrazia Gizateriaren Ondare izendatzeko hautagaitza aurkezteko talde sustatzailea osatzeko urtea izango da.
Donostia hobeagoa hiritarrekin elkarlanean
Azkenik, Udalak 2020an lanean jarraituko du donostiarrei ematen dien zerbitzuak hobetzeko, eta hiritarrekin elkarlanean arituko da hurrengo urteko aurrekontuak diseinatzeko prozesu partehartzailearen bitartez.
Ekialdeko barrutia sendotzea izango da beste erronketako bat. Horretarako osaera berria izango du barrutiaren batzarrak. Eta helburua argia da, hiritarrekin elkarlanean jarraitzea Donostia hobeago bat egiteko.
Urteko azken udalbatzarran 2020ko aurrekontua onartu dugu. Ondorioz, Udalak 432.540.636 euroko aurrekontua izango du datorren urterako, iaz baino %7,5 gutxiago, gehienbat Anoetako lanen amaiera eta Donostiako Etxegintzari Txomineneako etxebizitzak egiteko diru ekarpena direla eta.
Udalak aurrekontu orekatua izango du, izan ere, diru-sarrerak banatuko ditu hiriak eta donostiarrek dituen behar anitz eta ezberdinen artean. Gainera, Udalak aurrekontuen egonkortasun helburua betetzen du, bere zorra %31,38koa den neurrian, administrazio publikoei ezarritako mugatik (%70) oso urrun.
Udalak inbertsioak egiteko esfortzu handia egingo du aurrekontu honen bitartez. Gastu arrunta %3 handituko da, hiritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea kontsolidatuz. Aldiz, behin Anoeta Estadioko lanak amaituta, kapital-gastua, 115 milioi eurokoa izatetik 69 milioi eurokoa izatera pasa da. Hala ere, gizarte-gastua handitu da eta martxan dauden proiektuak zein proiektu berriak egiteko inbertsioak aurreikusten dira.
Udal kontuek diru sarreren egoera errealista dute, eta gastu arauarekin bat egiten dute, bai Udalari dagokionez, baita bestelako udal erakundeei dagokienez ere, ez baitute galerarik aurreikusten euren aurrekontuetan.
Horrekin batera, aurrekontua bereziki diseinatuta dago behar gehien dituzten pertsonek baliabide gehien lortu ahal izateko. Hala, 2020.urteko aurrekotuak 31,7 milioi euro bideratuko ditu gizarte-babesa eta sustapenarekin lotura duten aurrekontu-sailetara, hau da, 2019an baino %4,8 gehiago”.
Udal gobernuak bestelako inbertsioak ere jaso dituela, hiri-mantenua hobetzeko, errepideak berritzeko, garraio azpiegiturak hobetzeko, baita kirol edo kultur azpiegituretarako ere. Ildo berean, Udalak bere egoitzatan hobekuntzak egiten jarraituko du, eta beraz, 2,2 milioi euroko aurrekontu-saila izango du hiritarrei ematen zaien hainbat zerbitzuren leku-aldaketa lanak egiteko. Eta helburua da, hiritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzea.
Aurrekontua auzoetara begira diseinatu dugu. 69 milioi euroko inbertsioak aurreikusten dira, eta horietatik 50 milioi euro auzoetan inbertsioak egiteko izango dira.
Guztira 90 aurrekontu-sail daude aurrekontuan inbertsioak egiteko. Batzuk, dagoeneko martxan dauden proiektuekin jarraitzeko dira, eta beste batzuk, aldiz, proiektu berriak egiten hasteko.
Beraz, bosgarren urtez jarraian, urtea amaitu baino lehen aurrekontua onartu dugu, eta ondorioz, 2020. urteari aurrekontua onartuta ekingo diogu.
Politika Orokorreko urteko adierazpeneko udalbatzarra egin dugu gaur. Un pleno en el que dar y compartir visiones de la ciudad.
Donostiak 187.418 biztanle ditu. Gehiago gara baina zaharragoak. Eta horrek suposatzen duen erronkaren aurrean lanean jarraitu behar dugu. Actualmente el relevo lo hacen posible las y los donostiarras de origen extranjero, que nos marcan otro reto: la integración.
Jarduera ekonomikoari erreparartuta, %8,2ko langabezi-tasa dugu, eta horrek hainbat erronka jartzen dizkigu: enpleguaren behin-behinekotasuna, eta enpleguaren kalitatea. Tenemos que seguir haciendo esfuerzos en políticas de empleo dirigidas, sobre todo, a mujeres y jóvenes.
Hurrengo urteetarako estrategia finkatzea dagokigu orain. Gure nahia da hiriko eragileekin batera indarrak batzea etorkizuneko Donostia eraikitzeko. Una ciudad capaz de seducir, de atraer y retener juventud y talento, donde merece la pena vivir y disfrutar.
Eta horretan laguntzeko tresna 2019-2023rako egindako Gobernu Programa da. Ibilgide orria izan nahi duen programa, baina ibilbide orri irekia beti. Con la culminación de proyectos iniciados y nuevos retos estratégicos que hagan avanzar a Donostia.
Etxebizitza, mugikortasuna, kultura, ekonomiaren garapena, edota kirol arloan hainbat proiektu ditugu garatzeko. Pero siempre preservando nuestra identidad, y desde la firme apuesta en favor de los Derechos Humanos como instrumento fundamental de convivencia.
Udalak ekonomiaren garapenean eragile aktiboa izan behar du. Un desarrollo económico centrado en las personas y el talento, con oportunidades para todas y todos. Eta, beti, bertako merkataritza, gastronomia edota turismo iraunkorra sustatuz.
Eta erronka horiei aurre egiteko ezinbestekoa da gure gizartean komunitatea sortzen duten ekimenak bultzatzea. Para ello, seguimos reafirmándonos en nuestro compromiso de blindar el gasto social, para dar respuesta a las necesidades que haya que atender.
Etorkizuneko hirien diseinatzeko ordua da, eta horretarako Plan Orokor berria idazteari ekingo diogu. Además, queremos actualizar el PEPPUC, protegiendo la ciudad construida, pero sin hipotecar la Donostia del futuro.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko apustua lehen lerroan jarri nahi dugu. Eta horretarako IV Berdintasun Plana idazteari ekingo diogu. Y siempre comprometidos con la lucha contra la violencia sexista.
Euskararen erabilera sustatzen jarraitzkeo, 2020-2024 Euskara Plan Orokorra diseinatuko eta martxan jarriko dugu. Y la cultura seguirá siendo una de las grandes apuestas, con Donostia Cultura como referente y Tabakalera como centro de la creación.
Aldaketa klimatikoari aurre egiteko plana dugu. Topoaren igarobidea, AHTaren iritsiera edota elektromugikortasuna paper garrantzitsua izango dute. Todo ello nos hará reducir emisiones y crear nuevos espacios para las y los peatones.
Eta aipatutako guztia aurrera eramateko Udal zerbitzu egokiak ematea. Una administración transparente, accesible, a la que se irán incorporando los avances tecnológicos que permitan una relación más fluida y ágil con la ciudadanía.
Udal korporazio honek hiriko dibertsitatea ordezkatzen du, eta guztiok helburu bera dugu: Donostia eta donostiarrentzat onena bilatzea. Hago un llamamiento al diálogo para lograr mayores acuerdos en beneficio de la Ciudad. Por mi parte haré todo lo posible para que así sea.
Donostiako Udalak 432 milioi euroko Aurrekontua izango du. Eta aurrekontuak gizarte-gastua eta hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatean indartzen ditu.
Hortaz, Udalak 31,7 milioi euro bideratuko ditu gizarte-babesa eta sustapenarekin lotura duten aurrekontu-sailetara, hau da, 2019an baino %3 gehiago.
Inbertsioek lehentasuna izaten jarraitzen dute Udal gobernuarentzat. Horrenbestez, 2020ko aurrekontuak 88 aurrekontu-sail ditu hainbat proiektu garatzeko. Guztira, 2020an 69 milioi euro bideratuko dira hirian inbertsioak egitera.
Gainera, hiritarrekin eta elkarteekin harremana izan dugu, Auzoak eta Zeharkako proiektuen zinegotziaren bidez, auzoek dituzten beharrak ezagutzeko eta horiei aurrekontuen bidez erantzun ahal izateko. Udal gobernuaren asmoa da parte-hartze zuzeneko prozesuak berreskuratzea – 2019ko aurrekontua osatzeko egin zen prozesuaren antzera – hurrengo urteetako aurrekontuak osatzeko.
Horiek horrela, 2020ko aurrekontu-proiektua abenduaren 19ko ohiko udalbatzarrean onartuko da, behin tramitazioa osatuta. Eta, beraz, bosgarren urtez jarraian urte berria hasiko da eta indarreko aurrekontuak izango ditu.